Urtarrila

2026/01/19
Card image cap
Ekintza desberdinez beteta daukagu urtarrila! Hurbildu eta parte hartu!!
 
Ekintza desberdinez beteta daukagu urtarrila! Hurbildu eta parte hartu!!

Kaixo kaixo eta urte berri on guztioi!

 

2026a hasi berri dugun honetan, egitarau anitz eta polita antolatu dugu gaztetxoko zein gaztelekutik!

 

urtarrila

 

Dagoeneko Musakolako gaztetxoko berrian gaude eta aurreko astean ongietorri jaialdia ospatu genuen!! 

 

Aste honetan San Andreseko gaztetxokoan ligoteo sanoa tailerra izango dugu. Zer da ligoteo sanoa? Ligatzea beharrezkoa da? Bikote gabe zoriontsu izan gaitezke? Zer egingo dugu ezetz esaten digutenean? Horrelako hausnarketak eta beste askoz gehiago, bihar San Andresen!!

ligoteo sanoa

 

Bestalde, zapaturako ere plan aktibo eta irristakorra daukagu, Gasteizko izotz pistara goaz eta!! Ekintza honetarako izena eman behar da, beraz, ez utzi azkeneko momenturako eta eman izena!

 

izotz pista

 

Urtarrileko ekintzekin bukatzeko, azkeneko astean, urtarrilaren 29an, Mutiko Kristal etorriko da Erguineko gaztetxokora, bertako pareta batean mural ederra egitera. Zure sormena askatu nahi duzu? Muralgintzaren teknikak ikasi nahi dituzu? Arratsaldea goxo eta familia giroan pasatu nahi duzu? Gerturatu Erguineko gaztetxokora!

 

muralgintza erguin

 

Animatu eta hurbildu gaztetxokoetara! Ederto pasatuko dogu eta!