Inauterietan primeran pasatu dugu!
2025/03/06
Kaixo kaixo!
Zer moduz zaudete?
Guk kolorez betetako asteburua izan dugu! Zapatuan kalean egon ginen erronkarnabalak jolasa egiten eta primeran pasatu genuen. Talde desberdinek hartu zuten parte eta kaleetako giroa aprobetxatuz, gu ere inauterietako parte izan ginen!! Erronka desberdinez gozatzeko aukera izan genuen eta argazki chalengea ere burutu zuten jolasaren bukaeran!!
Martitzenean ere, hezitzaileen bila ibili izan ziren gazteak, pista desberdinak topatuz, hezitzaile mozorrotuak non zeuden aurkitu behar izan zituzten!! Korrikaldiak, barreak, urduritasuna...denetik izan genuen!!
Beeeraz, aurtengo inauteriei bukaera eman dieguuuu eta martxoan ditugun beste ekintza batzuetan jarriko dugu indarra!!! Joango gara kontatzennnn!!!
Animatu eta gerturatu gaztetxokoetara!!!!