LH6koen ONGIETORRIA

2025/03/18
Card image cap
Asteburua gerturatzen doa eta honekin batera LH6koen ongietorri jaia!

Kaixo! 

Zer moduz gaude?

 

Gu plan proposamen batekin gatoz oraingoan!!

LH6koa zara? Astebururako ez daukazu planik? Etorri Tren geltokiko gaztelekura, gurekin batera ongietorri jaian gozatzera!

 

Zer egingo dugu bertan? Lehiaketa bat, gaztetxokoen inguruko zuen jakintza ikusteko!! Eta gero, denoi gustatzen zaigun merendola goxoa!!! Arratsaldea pozik bukatzeko asmoz, diskofesta ere egingo dugu!!

 

 Gainera hurrengo astetik aurrera, auzoetako gaztetxokoetara ere etortzeko aukera izango duzue!!! Animatu eta etorriii!!