Herria ezagutzen

“HERRIA EZAGUTZEN” bildumaren helburua da herriko kultura ondarea transmititzea eta herritartasuna sustatzea.

“HERRIA EZAGUTZEN” bilduman sei unitate didaktiko aurkituko duzu. Unitate bakoitza Lehen Mailako Hezkuntzako maila baterako dago pentsaturik. Hala ere, gura bezala erabili ahal izango duzu.

Unitate horiek prestatzen parte hartu dute udaleko Hezkuntza sailak, herriko ikastetxeek eta Hik Hasi aldizkariak.

Unitate didaktiko bakoitzak eskaintzen du gaiarekin lotura duen ibilbide didaktikoa edo birtuala, eta aukera ezin hobea ematen du herria ezagutzeko. Gainera, irakasleentzako gidan, unitateetan jarraibideak emateaz gain planteatzen diren jarduerak egiteko, informazio zabala aurkituko duzu herriko historiaren eta kultura ondarearen gainean.

Izan ere, atal horretan, irakasleentzako gida dela jartzen duen arren, herritarrak  gonbidatu nahi ditugu bertara sartu daitezen, herriko kultura ondarea zein historia ezagutzeko, eta horiekin gozatzeko.

portadak1tx portadak2tx portadak3tx portadak4tx portadak5tx portadak6tx