OHAR GARRANTZITSUA: IZENA EMATEA ETA PROPOSAMEN TEKNIKOAK AURKEZTEA

2018/02/23
2018KO MARTXOAREN 22AN IZENA EMATEKO EPEA AMAITUKO DA. PROPOSAMEN TEKNIKOAK AURKEZTEKO EPEA AURRERAGO JAKINARAZIKO ZAIE IZENA EMAN DUTENEI.

Fase ezberdinak dira "Izena ematea" eta "proposamen teknikoak aurkeztea". Jarraian laburpen bat duzue:

Izena emateko epea: 2018ko martxoaren 22a artekoa da. Horretarako I eranskineko fitxa beteta aurkeztu behar da BAZen, oinarrien 12.B. atalean adierazitako eran. EZ DA PROPOSAMEN TEKNIKORIK AURKEZTU BEHAR FASE HONETAN.

Kontsultak: 2018ko martxoaren 22 arte bakarrik onartuko dira, eta haien erantzunak webgune honen atal bereizian argitatuko dira, oinarrien 12.E. atalean jasotako eran.

Proposamen teknikoak aurkeztea: proposamen teknikoak aurrerago zabalduko den beste fase batean aurkeztu beharko dira. Izena ematen dutenek BAKARRIK aurkeztu ahal izango dituzte. Webgune honetan argitaratuko dira epe zehatzak, oinarrien 12.F. atalean jasotako eran.