Informazio gehigarria

AZALERA: 2,78hA

NOLA IRITSI:

HISTORIA:

Etxezarretako eta Sagastietxeko lurretako biztanleen historia, bizipen eta zaletasun interesgarriak oso gutxi ezagutzen ditu Arrasateko jendeak.

Rafael Ariza Espejok Sevillan otorrinolaringologo ezaguna bera, eta Severina Exezarreta Ibarzabalek, Bergarako familia aberats baten alaba, erosi zituzten Sagastietxe baserria eta haren lurrak, 1860an. Ezkondu, eta jaio ziren Rafael Ariza Etxezarreta 1874an, Madrilen, eta urte bi geroago Severina.

Rafael aita hil zen 1887an Arrasaten, eta urte batzuk geroagao ere hil egin zen haren emaztea, hala gazte umezurtzek Rafael eta Severina, herentzian jaso zituzten Etxezarretako lurrak.

 

Otorrinolaringologo Sevillarra. Argazkia: Hots begi danbolinak.Argazkia: Hots begi danbolinak.

Rafael semea meatzetako injinerua zen, mediku homeopataz aparte, kidea zen hainbat enpresatako administrazio kontseilu batzuetan, horregatik, 1918an lortu zuen trenaren trazatua desbideratzea bere lusailen erditik igaro behar baitzen, eta lortu zuen planoak zuzendu eta aldatzea.

Rafael pertsona oso kultua zen, liburutegi itzela zeukan, liburu ugarirekin, hainbat gai eta hizkuntzatakoa, eta harreman zuen jende famatuarekin eta haien bisitak izaten zituen, bai Arrasatekoak bain kanpokoak, hala nola Felix Aranao, Pedro Viteri, eta Gregorio Marañon eta Pio Baroja idazleak. Esaten dute Pio Barojak "el cura de Monleon" liburua idatzi zuenean , bere liburuko apaiza kokatzen zuela Gipuzkoan Mondragon (Monleon) herri industrialdean.

Gainera, botanika zale handia zen, datu ugari bildu zuen, landaketa ugari egin zuen, eta katalogatu eta erreferentziatu landatu zituen 70 zuhaitz espezietik gora.

 

gero erre egin zen. Argazkia: Hots begi danbolinak.

Severina, Rafaelen arreba, Parisen hil zen 1907an, 31 urte zuela, antza bere buruaz beste egin zuen, horregatik, elizak ez zuen onartu hilobiratzea Aldaiko hilerrian Arrasaten, hilobiratzeko alternatiba bat zen Bergarako hilerri zibilean hilobiratzea, baina ez zitzaion egokia iruditu Rafaeli, eta hainbat gorabehera izan ostean elizarekin, lortu zuen arreba hilobiratzea Etxezarretako lurretan.

Ez da liskar bakarra Rafaelena elizarekin, parrokiak ez zuen gura izan domekako meza jartzea eguerdiko 12:00etan eta erlijio ospakizunak egiten hasi ziren Etxezarretako kapera txikian, eta ez ziren berriro agertu parrokian.

 

Sagasti etxea.

Rafaelek baserria bihurtu zuen finka handi bat, teknologian aurreratuenetakoa, bai Arrasaten, Bai Euskal Herrian eta Europan, jardun zuen baso ustiatzen, abeltzaintzan, hegazti hazkuntzan eta sardogintzan. Atenzioa ematen zuen zer-nolako korta eraiki zuen ganaduarentzat, zorua eta hormak zeuden estalita baldosa zuriez, edanleku automatikoak animalientzat, eta bagoneta eseki bat lastoa eta satsa mugitzeko.

 

 

Argazkia: Hots begi danbolinak.

 

Rafael Ariza Etxezarreta, 1933an, 60 urte zuela, ezkondu zen Carmen Ruiz de Arkauterekin, zeinak zeukan bost seme-alaba aurreko senar hilarekin, Juan Gregorio Mendia Goizueta. Ezkondu eta hil batzuetara Rafael hil egin zen, eta hilobiratu zuten Etxezarretako finkan, arreba Severinaren ondoan.

Herentzia izan zen Rafaelen loba batzuentzat, zeintzuk bibliotekako libururik onenak hartu zituzten geroagao saltzeko. Haiek ez zituztenez gogoko ez lurrak ez baserria, Carmen Ruiz de Arkaute lurrez arduratu zen hil arte 1979an, eta lurrak pasatu ziren izatera Mendia Ruiz de Arkauteren seme-alabentzat.

 

Sagasti etxeko sarrera bat

ZUHAITZ ETA LANDAREAK:

Parke botanikoa, zeina bere garaian Rafaelek eraiki zuen, garrantzi handikoa izan zen, nahiz eta erreka ertzeko landaretza tipikoa izan, zuhaitz exotiko batzuek ere aurkituko ditugu.

Erreka ertz horretan aurkituko ditugu dozena erdi bat sekuoia erraldoi, ehun urte baino zaharragoak, haien artean borrokan argi bila. Haien alboan ere ikusi daitezke Atlasko zedro bat, antzeko adinekoa, gero Lawson-go nekostak, dozena inguru bat, halaber, 3 araukaria daude, tamaina handikoak, oso gaitzak aurkitzeko.

Etxetik hurrean, garai batean mahaia jartzen zen lekuan merienda egiteko, ikusiko dugu hainbat ereinotz 15 metro luze adaburuarekin, baita ere, 2 makal kanadar, 4 metroko diametrodunak, ez oso arruntak gaurko eguenan, eta bi gorosti handi, 50 zentimetroko diametroduna eta 8 metrokoalturakoak, botanika liburuetan teorian agertzen den tamaina baino asko handiagoak. Halaber, ikusiko ditugu magnolio handi batzuk, haginen bat-edo aizkorakadez enborretan, hainbat izeia hurbil, haien artean babesten, eta India jatorriko zuhaitz bat, Jupiter zuhaitza (lagerstroemia speciosa), gaur egun ondo egokituta hemengo klimari.

Lehen aipatutako zuhaitzez gain, badira likidanbarrak, ezkiak, haritzak, lizarrak, errododendroak, itsas pinuak, banbuak, sahatsak, haltzak, intxaurrondoak eta hainbat atxapar lila batzuk etxearen hondarretan, hormak eusten.

Palmondoak EtxezarretanEtxezarretako hagina

 

ARGAZKI GALERIA

BIDEO GALERIA

PARKEETARA ITZULI