Santamas gauean TAOren bost makina suntsitu zituzten, eta Udaltzaingoa gaia aztertzen ari da

2025/12/29
Card image cap
Makinak konpontzea 9.000 euro inguruko kostua izango duela jakinarazi du Udalak, eta ekintza hau “burugabekeria” dela salatu du.

TAO zerbitzuaren bost makina suntsitu zituzten abenduaren 22 gabean, eta ondorioz bost makina horietako txartel bidezko ordainketa ez da erabilgarri egongo hauek konpondu bitartean.

9.000 euro baino gehiagoko kostua izan dezake

Udalak jakinarazi duenez, makinen konponketak 9.000 euro inguruko kostua izan dezake, eta hauek konpontzeko agindua eman du. Jai egunak tarteko, urtarrilean konpontzea aurreikusten dute. Bitartean, gune hauetan, soilik txanponekin edo “Arinpark” APParekin ordaindu beharko da TAO zerbitzua. 

“Burugabekeria” dela salatu du Udalak

Udal zerbitzua eskaintzen duten makinak suntsitu izana arbuiatu du Udalak, eta honen konponketa “herritar guztiok ordaindu beharko dugula” ohartarazi du. Ekintza hau “burugabekeriaz egina” dagoela ere azpimarratu du, eta “guztiona dena guztion artean zaintzeko deia” egin du.