Arrasateko Udalak babesa eman dio Saharar errefuxiatuen kanpamentuetan arrakala digitala murrizteko Birziklanet hezkuntza-proiektuari

2025/11/27
Card image cap
Proiektua diruz laguntzeaz gain, Arrasateko Udalak plaka oroigarria bidaliko die Saharar kanpamendutako hezkuntza arduradunei.

Arrasateko Udalak diru laguntza eman dio Saharar errefuxiatuen kanpamentuetan dauden ikastetxeetan arrakala digitala murriztea helburu duen proiektuari. Babes ekonomiko honen bidez, hezkuntza baliabide teknologikoak hobetzea eta bertako irakasleen prestakuntza indartzea ahalbidetuko da.

Azaroan egingo den bidaia programa honen hirugarren fasea izango da. Lehenengoetan, ordenagailuak eta bestelako ekipamenduak helarazi ziren, eta irakasleei lehen prestakuntza saioak eskaini zitzaizkien. Fase berri honetan, ordenagailu gehiago, wifi antenak eta proiektoreak eramango dituzte, eta irakasleen formakuntza jarduerak burutuko dira.

Esker mezua eta oroigarria

Arrasateko Udalak eskerrak eman nahi izan die proiektua garatzen ari diren pertsona eta erakundeei, bereziki Birziklanet proiektuari, Arizmendi Ikastola-ri eta Arrasaten errotuta dagoen Saharar Saharaldeba taldeari.

Halaber, Arrasateko Udalak Saharar kanpamendutako hezkuntza arduradunei oroigarri bat bidaliko die. Oroigarri hori jaso dute Maider Morras alkatearen eskutik Udaletxean Saleh Salek-ek, Saharaldeba elkarteko arduradunak, eta Gaizka Erañak, Birziklanet proiektuko arduradunak.

Plakak honela dio:

Bi herri, bihotz bat askatasunera! Eskerrik asko Arrasateko Udalaren partez