Azaroaren 25ean ere Arrasatek ezetz esango dio emakumeenganako indarkeriari
Datorren azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Eguna ospatuko da. Horren harira, Arrasateko Udalak, “Urratzen gaituzten sasi guztien gainean, saretu” kanpainaren lelopean, ekimen berezi ugari antolatu ditu herriko mugimendu feminista osatzen duten talde eta elkarteekin elkarlanean.
Kanpainaren bitartez, Arrasateko Udalak emakumeen aurkako indarkeria, eraso edota jarrera sexista oro salatu, gaitzetsi eta errespetua eta berdintasuna aldarrikatzen ditu bizikidetzaren oinarrizko printzipio gisa.
Aurtengo leloarekin, halaber, indarkeria matxistari aurre egiteko dagoen beharra azaleratu eta indartu nahi du Udalak, emakumeez haratago, pertsona guztiek jarrera aktiboa har dezaten indarkeria matxistaren aurka.
Indarkeria matxista salatzeko ekintza andana
Horiek horrela, azaroaren 23an, larunbata, autodefentsa feminista tailerra antolatu da Emakume Txokoan 10:00-14:00 eta 15:30-19:30 bitartean. Ikastaroa doakoa izango da, gazteleraz eskainiko da eta interesdunek aurrez izena eman beharko dute Emakumeen Txokoan. Tailer horretan, parte hartzaileek lasai hitz egiteko, bizipenak partekatzeko eta taldeko indarrak eratzeko aukera izango dute, auto-estimu feminista ardatz hartuta. Era berean heteropatriarkatuak emakumeen gorputzetan eragiten dituen indarkeriak identifikatu eta horiei aurre egiteko estrategiak ere garatuko dituzte.
Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunean, alegia, manifestazio deialdia egin du Arrasateko Mugimendu Feministak 19:30ean Seber Altube plazan eta ondoren, ekitaldi berezi bat egingo da Herriko Plazan.
Azaroaren 28an, halaber, “Zauriak” dokumentala eskainiko da 18:30ean Kulturaten. Dokumentalak eromena, ezinegona, eta osasun mentala lantzen ditu ikuspegi feminista batetik. Behin emanaldia amaituta, filmaren inguruan solasaldia egingo da euskaraz..
Amaitzeko, Udalak ekintzetan parte hartu eta hausnarketa egiteko gonbitea luzatu die herritarrei, indarkeria matxistari aurre egitea guztion ardura delako eta eraso sexistak gaitzesteko indarrak batzea ezinbestekoa delako.
Egutegia, hemen eskuragarri.
Albiste erlazionatuak
Emakume txokoa
- 10 ikastaro, 5 tailer eta dozenaka ekintzaz osatutako plangintza prestatu du Arrasateko Emakume Txokoak udaberrirako 2023/01/24
- Otsailaren 15a bitarte hartu daiteke parte Martxoaren 8ko XXVI. Kartel Lehiaketan 2023/01/18
- Arrasateko Udalak indarkeria matxistarik gabeko Santamas jaiak aldarrikatu ditu 2022/12/21
- ‘Gure ahotsak, gure indarra. Nik sinisten dizut!’ Irakurraldi Kolektibo Feminista eguen honetan, abenduak 15, Kulturaten 2022/12/12
Gazte Bulegoa
- Herriko udalekuak 2022/05/16
- Sorosleen lan poltsa osagarria sortuko du Udalak 2022/05/12
- Arrasateko Udalak eta herriko hainbat eragilek hilabeteko egitaraua antolatu dute, aniztasunarekiko errespetuan, tolerantzian eta aukera berdintasunean sakontzeko 2022/05/11
- Maiatzean eta ekainean bisita historiko eta mendi ibilbide ugari aukeran Arrasate ezagutzeko 2022/05/11