Egitarau berezia Neguko Oporretarako Arrasateko Ludoteketan eta Gaztetxokoetan
2025/11/26
Abenduaren 26tik 30era ekintzaz betetako egitaraua prestatu da herriko haur eta nerabeei zuzenduta. Izena eman beharko da, abenduaren 12a baino lehen ludoteketako ekintzetarako eta abenduaren 19a baino lehen gaztetxokoetarako.
Bertan dira neguko oporrak eta ludoteketan eta gaztetxokoetan egitarau bereziak antolatu dira, haur eta nerabeen interesak aintzat hartuta.
LUDOTEKAK: abenduaren 26, 29 eta 30ean ekintza bereziak
3-11 urte bitarteko haurrek hainbat ekintzez gozatzeko aukera izango dute. Ekintzak goizez gauzatuko dira:
- Abenduak 26, egubakoitza, herri kirolak Iturripen.
- Abenduak 29, astelehena, kandelagintza hiru ludoteketan.
- Abenduak 30, martitzena, irteera Gasteizko ohe elastikoetara. 5 € Plaza mugatuak
Ekintzetan parte hartzeko izena eman behar da, abenduaren 12a baino lehen, ludoteketan.

GAZTETXOKOAK: abenduaren 26tik 30era bada non gozatu
Bost egun horietako bakoitzean plan ezberdin bat antolatu da 12-17 urte bitarteko nerabeek topera disfrutatzeko neguko oporretan:
- Abenduak 26 egubakoitza: Scape room Gasteizen
- Abenduak 27 zapatua: Lasertag Donostian
- Abenduak 28 domeka: Gazte olinpiadak Zaldibarren
- Abenduak 29 astelehena: Miramon Zientzia Museora, Donostian
- Abenduak 30 martitzena: Urteari amaiera jaia: mendi buelta + bazkaria + karaokea
Gaztetxokoko ekintzetan parte hartzeko izena eman behar da, eta irteeretarako guraso edo tutoreen baimena beharrezkoa da. Izena emateko azken eguna abenduaren 19a izango da. Gaztetxokoetan, gaztelekuan edo zerbitzuetako sare sozialetan.
