Martxan da 2025eko Erakusleiho Lehiaketaren edizio berria
2025/12/11
Martxan da 2025eko Erakusleiho Lehiaketa, eta dagoeneko eman daiteke botoa. Herriko erakusleihoak apaindu eta komertzioari bizitasuna eta ikusgarritasuna emateko helburuarekin deitzen da lehiaketa.
Sariak aukeratzeko epaimahaia 4 eragilez osatua egongo da, Ibai-Arte, Gipuzkoako Merkatarien Elkartea, diseinuan aditua dena eta Arrasateko Udalaren ordezkaritza. Lanak baloratzerakoan, irudimena, originaltasuna, lanketa, estilismoa, mezua eta gabonetan girotua izatea baloratuko dira.
Bozketak eta herritarrentzat sariak
32 komertzioren artean aukeratu beharko dituzte sariak. “Herritarren saria” eta “haur eta gazteen saria” bozkatzeko epea abenduaren 11tik 17ra izango da, udal webgunetik edo eta Ibai-Arteko webgunetik egiteko aukera egongo da, edo eta BAZen.
Eman zure botoa hemen: https://www.arrasate.eus/eu/besteak/eskaparate-lehiaketa
Botoa ematen duten herritarrek ere saria izango dute, izan ere, “Herritarren saria” bozkatzen dutenen artean 120 euroko 10 bonu banatuko dira herriko dendetan gastatzeko eta “haur eta gazteen saria” bozkatzen dutenen artean 50 euroko 5 bonu banatuko dira.
Erakusleiho onenentzako sariak
Parte hartuko duten erakusleihoen artean, honako sari hauek banatuko dira:
- 1. saria: 1.000 euro
- 2. saria: 700 euro
- 3. saria: 600 euro
- 4. saria: 500 euro
- Aipamen berezia: 200 euroko 4 sari
- Herritarren saria: 500 euro
- Haur eta gazteen saria: 500 euro