Ostegunean, irailak 10, ekingo zaie ate irekiei Musakola eta Uarkape kiroldegietan

2020/09/09
Irailaren 10, 11, 14 eta 15ean, herritarrek aukera izango dute eskaintzen diren ikastaroak dohainik probatu ahal izateko: spining, yoga, pilates, hipopresiboak, k-strech, aquagym, body balance, body pump, spining pump, boxing strong…
Ostegunean, irailak 10, ekingo zaie ate irekiei Musakola eta Uarkape kiroldegietan

Ostegun honetan, irailak 10, hasiko dira ate irekiak Musakola eta Uarkape kiroldegietan. Ate irekietan, Arrasateko kirol sailak 2020-2021 ikasturtean eskainiko dituen ikastaro desberdinak probatu ahal izango dira. Konkretuki irailaren 10, 11, 14 eta 15ean, herritarrek aukera izango dute eskaintzen diren ikastaroak dohainik probatu ahal izateko: spining, yoga, pilates, hipopresiboak, k-strech, aquagym, body balance, body pump, spining pump, boxing strong… Nahi den ikastaroa probatu ahal izateko izen ematea egin beharra dago Musakolako harreran edota telefonoz 943 252030 zenbakian.

Bestalde, 2020-2021 ikasturteko ikastaroetan izen ematea zabalik dago. Aurtengoan bi ikastaro berri eskainiko dira:

-          SPINING PUMP: Bi egunetako saio konbinatua. Egun batean spining saio kardiobaskularra egingo da eta hurrengoan body pump teknifikazio saioa.

-          BOXING STRONG: Kaloriak erretzeko saioak besoak, hankak, abdominalak eta gluteoak tonifikatzen diren bitartean. Ikastaro honetan kickboxing mugimenduak, burpeak, jauziak, squats eta burpeak egiten dira besteak beste.

Horrez gain, K-Strech eskaintza zabaldu da Musakola kiroldegira. Aurten K-strech Uarkape eta Musakolan eskainiko da eta hainbat ordutegi izango dira aukeratzeko.

Egungo egoerak eraginda, ikastaroak eskaintzean osasun segurtasuna bermatzeko helburuarekin neurri desberdinak hartu dira: aretoen berrantolaketa, edukieren murrizketa, material higieniko erabilgarri…

Informazio osoa, hemen eskuragarri.