Uribe eta Uribarri auzoetako aire kalitatea aztertzeko neurgailu bat jartzeko eskaera luzatu dio Udalak Eusko Jaurlaritzari

2022/03/24
Uribe eta Uribarri kaleen inguruko bizilagunen eta erabiltzaileen iradokizunen harira luzatu du Udalak eskaera.

Arrasateko Udalak Eusko Jaurlaritzari Garaia esparruaren sarrerako biribilgunean neurgailua jartzeko eskaera luzatu dio. Uribe eta Uribarri auzoen kutsadura egoera aztertzen lagundu dezake neurgailuak, datuen jarraipena egiteko aukera eskainiz.

Uribe eta Uribarri kaleen inguruko bizilagunen eta erabiltzaileen iradokizunen harira luzatu du Udalak eskaera. Eusko Jaurlaritzak neurgailua ezartzea erabaliko balu (airearen kalitatearen azterketa Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoa da), Udalak bere gain hartuko lituzke ezarriko diren instalazioek sor ditzaketen urbanizazio lanak (lurra prestatzea, instalazio elektrikoa, saneamendua…).

Euskadin 53 neurgailu daude ezarriak, horietako bat Arrasaten, Jose Maria Arizmendiarrieta plazan. Bailarako bakarra da. Neurgailu horrek jasotako iazko datuei erreparatuz, Arrasaten airearen kalitatea “bikaina” izan zen.