Albisteak

Bihar, azaroak 28, NA berritzeko edo egiteko zita

Gogoratu nahi dizuegu azaroaren 28rako NA berritzeko edo egiteko txanda daukazuenoi, Arrasateko Pasealekua 1 zenbakian dagoen IMIko bulegoetara joan beharko duzuela bakoitzak daukazuen ordurako.

Arrasateko  Baserriko  Produktuen   Azoka  

Datorren zapatuan, hilaren 4an, ospatuko da IV. Arrasateko Baserriko Produktuen Azoka lehenengo aldiz, Biteri plazan. Izan ere, azokaren egunean bertan inauguratuko da plaza eder hau. Ekimen honen antolatzailea Arrasateko Udalaren Enplegu eta Garapen Ekonomiko Zerbitzua da, baina aurrekoetan bezala, aurten ere, Ibaiarte Merkatarien Elkartearen laguntza egon da ekimen honen komunikazioan: kartela euren dendetako eskaparatetan jartzeaz gain, euren kargu hartu baitute azokaren kartelaren kostea ere.

UDALEKO TELEFONO BERRIAK

010 eta 092 Dagoeneko martxan daude Udalarekin harremanetan jartzeko telefono zuzen berriak: 010 Arrasatetik Udaletxera deitzeko eta 092 Udaltzaingoaren deitzeko. Bi zenbaki hauek soilik telefono finkoetatik erabili ahal izango dira.

PACO SAN MIGUEL IRABAZLE ESKULTURA LEHIAKETAN

Paco San Miguelen Esferaren Aztarna lanak irabazi du eskultura lehiaketa. Eskultura saritu hau ondorengo hilabeteotan Biteri plazan jarriko da. Lehendik ere artista honek badauka eskultura bat Arrasaten Maiatzaren 1 plazan, hain zuzen ere. Epaimahaia: Urriaren 11n bildu ziren epaimahaiko kideak: Ignacio Lakunza (alkatea), Javier Gantxegi (Fagor) eta Javier Gonzalez de Durana (Artiumeko zuzendaria). Lan saritua aukeratzeko, kontuan izan zuten besteak beste, proiektuaren kalitate artistikoa, teknika eta materiala, berrikuntza eta sormena, proiektuaren helburuekin duen erlazioa eta aurrekontua. Erabakia hartzerakoan herritarren botoek epaiaren %30 balio zuten.

Abuztuan udako oporrak Udaletxean

Iritsi da abuztua eta horrekin batera baita udako oporrak ere herritar gehienontzat. Lanean ala oporretan, kanpoan ala herrian, hilabete ona izan dezazuela opa dizue guztioi Arrasateko Udalak.

Aukeratu dira BAZerako bost langileak

Aurkeztu ziren 357 pertsonetatik 32 izangai izan dira prozesu osoa (proba teorikoa, euskara, informatikoa eta psikoteknikoak) gainditu izan dutenak. Astelehen honetan izan zuten azken proga, nortasunezkoa. Horietatik 5 izan dira hautatuak Biztanleen Arreta Bulegorako. Gainontzekoak, aldi baterako premiak direnean kontratatzeko lan-poltsa osatuko dute.

Ordutegi berezia Aste Santurako

Aste Santuko oporraldiak direla eta Arrasateko kirol instalazioek ordutegi aldaketa izango dute.

Sukaldaritza ikastaroa eta "Gomendatzen dizut 2006" lehiaketa martxan

Bi proposamen eskaintzen dizkigu Arrasateko Gazte Sailak udaberri honetarako. Batetik, Sukaldaritza ikastaroa izango da martxan eta, bestetik, 3. urtez egingo den Gomendatzen dizut 2006 lehiaketa ere izango da.

Bost lanpostu betetzeko deialdia egin du Udalak

Informazio eta Izapidetzako bost lanpostu betetzeko deialdia egin du Udalak.

Inauteriak 2006

Yera Sanchez Moran aretxabaletarra da 2006ko Inauterien kartel lehiaketako irabazlea. Txikitxoenen kategorian, berriz, Alai Muniozguren Uzkizari aipamen berezia egin beharra zaio. Honats bien lanak hurrenez hurren.

Laburmetraia lehiaketa martxan

Aurtengo laburmetraien lehiaketa abian da. Arrasateko Udaleko Berdintasun Sailak laburmetraien lehiaketa antolatu du.

Emakumea pilotari

Arrasateko Udala eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa akordio batera iritsi dira Emakumea Pilotari proiektua abian jartzeko. Pilota munduan-eskola mailan, aisialdian eta baita maila federatuan ere- emakumearen parte hartzea bultzatzea da proiektu honen xedea. Bide batez, emakumearen presentzia arlo orotara zabaltzea nahi da hitzarmen honekin.

Bizikletaren erabilpena sustatzeko jardunaldia bertan behera gelditu da

Gaurko iragarrita zegoen Bizikletaren erabilpena sustatzeko jardunaldia bertan behera gelditu da, bertara zetozen bi aurkezle gaixorik daudela eta. Horrenbestez, errege ostera atzeratuko da ekitaldi hau.

Santamas eta Gabon jaietako egitaraua

Dagoeneko hemen ditugu Santamasak eta Gabonak, bukatzera doan urteari agur esateko sasoia. Joanak joan, jai zoriontsuak eta urte berri on-ona opa dizue Arrasateko Udalak.

Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko kontzentrazioa ostiralean

Ostiralean, azaroak 25, kontzentrazioa izango da Herriko Plazan, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta. Kontzentrazioa arratsaldeko 20:00etan izango da, eta "Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Plataforma Mistoak" antolatu du.

Etxebizitza alokatu nahi duten etxejabeentzako informazioa

BIZIGUNE programaren bidez etxebizitza alokatu nahi izanez gero, programa horren inguruko informazioa jarri du herritarren eskura Mankomunitateko Suradesa zerbitzuak .

“Bulegotik ingurumena zaintzen” gida kalean da

Bulegoko lanak ingurumenari ahalik eta kalterik txikiena sortzeko zer egin behar den erakusten digu Udalak kaleratu berri duen gidak honek. Dagoeneko banatu dute herriko enpresa, bulego eta denda guztietan.

Udal Aldizkaria berriro gure artean

Arrasateko Udal Aldizkariaren hamargarren zenbakia kalean dago jadanik; beti bezala, albistez eta proiektuz beteta dator, eta web orri honetan ikus dezakezue.

Frutagintza eta baratzezaintza ikastaroa antolatu du Udalak

Iazko arrakasta ikusirik, aurten ere Frutagintza-Baratzezaintza ikastaroa antolatu du Udalak Mendikoirekin batera. Ikastaroa zapatu goizetan izango da eta izena emateko epea zabali da.

Zerbitzuen Karta egingo dute udaltzainek

Udaltzaingoaren kalitatea hobetu nahi du Udalak. Hori dela eta, prestakuntza modulu bat egiten hasi dira udaltzainak. Helburua da Zerbitzuen Karta egitea eta herritarrei horren berri ematea.

Bake epailearen lanpostua betetzeko deialdia egin du Udalak

Udalbatzarrari dagokio udalerri honetako bake epailea eta ordezkoa izendatzea. Hautaketa prozesuari ekingo diote orain. Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 23ra arte.

"Txip 21" aldizkariaren bigarren alea kalean da

Arrasateko Udaleko Agenda 21 sailak Txip 21 izeneko aldizkaria atera du. Aldizkari honen helburua da herritarrei jakitera ematea Udalak zer egiten duen garapen iraunkorraren inguruan.