Ohikoak
Albisteak

Aniztasun mota guztiak lantzeko ipuin kontaketa haur eta familientzat, Ekin Emakumeak, Biblioteka eta Arrasateko Udalaren eskutik
Ipuin kontaketa maiatzaren 8an izango da, 18:00etan Txaetako plazan. Euria egingo balu, ipuin kontaketa Kulturateko Jokin Zaitegi gelan izango da.

Ondare industriala balioan jartzeko ‘Unión Cerrajera’-ko izena berrezarri du Udalak Kulturolan, Arrasate Zientzia Elkarteak eskatuta
Izenarekin batera, fabrikako sirena originala ere ezarriko dute eta maiatzaren 1ean joko du berriz ere, langileen nazioarteko egunaren harira.

Egubakoitz honetan, maiatzak 2, hasiko da Arrasateko XXI. Udaberriko Musikaldia
Kontzertuak San Frantzisko elizan eta Juan Arzamendi Musika Etxearen auditorioan izango dira, eta sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.
Oharrak
Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga
Herritar guztiei jakinarazten zaie Udalak 2025eko Trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zergaren errolda onartu duela.
Onartutakoa 1.615.698,92 € da.
Ordainagiriak ordaintzeko epea 2025/03/21etik 2025/05/23ra izango da.
Ordainagiri helbideratuak 2025/05/23an kobratuko ditugu.
Borondatezko azken egunetik gerora kobratzen diren ordainagiriak premiamenduzko prozeduraz exijituko ditugu.
Arrasate, 2025eko martxoaren 17a,
ALKATEA
2025/03/18