Ohikoak
Albisteak
2025eko Santamas jaietako kaleko salmentaren behin betiko zerrenda
Behin betiko baimenen zerrenda eta postuen kokalekua
Martxan da 2025eko Erakusleiho Lehiaketaren edizio berria
32 komertziok eman dute izena, eta herritarrek botoa emateko aukera izango dute gaurtik hasi eta hilaren 17ra arte. Botoa ematen duten herritar guztien artean 15 erosketa bono zozketatuko dira.
Debagoiena Ehuntzen proiektuak bakardadeari aurre egiteko ekintzak iragarri ditu, kuantifikatu ostean inkestetan parte hartutako lau pertsonatik batek bakardadea sentitzen duela
Debagoienean burututako ikestek diote parte-hartzaileen % 26k askotan edo beti bakarrik sentitzen dela; 65 urtetik gorakoen artean, portzentajea % 22 da. Eta %75,1ek badu bakardade emozionalaren adierazleren bat. Urtarrila eta otsailerako hitzaldi zikloa eta esperientzien topaketak iragarri dituzte Debagoiena Ehuntzen egitasmotik.