Ohikoak

Albisteak


Arrasateko Udalak Mojategi baserri historikoa eta inguruko lurrak jaso ditu dohaintzan, herriko ondarea babesteko

Udalak eskerrak eman dizkio familiari erakutsitako eskuzabaltasunagatik. Behin eraikina eskuratuta, baserriari babes historikoa emateko bidea irekiko du Udalak, izan ere, baserria, XV. mendeko hainbat idatzitan aipatzen da.

Arrasateko Udalak Musakolako kiroldegian bizikletentzako aparkaleku berriak jarri ditu

Azken egunetan, lehendik zeuden aparkalekuak bete egin direnez, Udalak gune berriak egokitu ditu bizikletaren erabilera sustatzen jarraitzeko. Udalak eskerrak eman nahi dizkie mugikortasun jasangarriaren aldeko hautua egin duten herritar guztiei.

Arrasatek 2026-2036rako Euskararen Herri Plana onartu du, euskara eremu guztietan indarberritzeko helburuarekin

Diseinua herritarrekin eta herriko euskalgintzarekin batera osatu da. Horrela, lidergo konpartitua eta adostasun politiko zein sozial zabala bilatu dira. Euskararentzat duen garrantzia funtsezkoa da, erabilera eremu guztietan aktibatzea baitu helburu: aisialdian, kirol jardueretan, lan-munduan eta lagunartean, euskaraz bizitzeko aukera herritar guztientzat errealitate bihurtuz.


Udalaren webguneak

Oharrak

Azoka tasa

Herritar guztiei jakinarazten zaie AZOKA TASA gaineko errolda onartu egin duela Udalak, 2026ko 4. epealdia, UZTAILA-ABUZTUA.

Onartutakoa 6.476,80 €-koa da.

Ordainagiriak ordaintzeko epea 2026/07/17tik 2026/09/18ra izango da.

Ordainagiri helbideratuak 2026/07/21ean kobratuko ditugu.

Borondatezko azken egunetik gerora kobratzen diren ordainagiriak premiamenduzko prozeduraz exijituko ditugu.

Arrasate, 2026ko uztailaren 10a

ALKATEA

azoka_ok

2026/07/13

Zabor tasa

Herritar guztiei jakinarazten zaie Udalak 2026/2 seihileko Zaborraren tasaren gaineko errolda onartu egin duela.

Onartutakoa 1.320.123,05 €.

Ordainagiriak ordaintzeko epea 2026/07/21tik 2026/10/07ra izango da.

Ordainagiri helbideratuak 2026/10/07an kobratuko ditugu.

Borondatezko azken egunetik gerora kobratzen diren ordainagiriak premiamenduzko prozeduraz exijituko ditugu.

Arrasate, 2026ko uztailaren 10a

ALKATEA

zaborrak

2026/07/13

Hilerriko panteoien tasa

Herritar guztiei jakinarazten zaie Udal hilerriko panteoien mantenu-tasaren gaineko errolda onartu egin duela Udalak.

Onartutakoa 22.545,66 €-koa da.

Ordainagiriak ordaintzeko epea 2026/09/04tik 2026/11/06ra izango da.

Ordainagiri helbideratuak 2026/11/06an kobratuko ditugu.

Borondatezko azken egunetik gerora kobratzen diren ordainagiriak premiamenduzko prozeduraz exijituko ditugu.

Arrasate, 2026ko uztailaren 20a

ALKATEA

Hilerria

2026/07/21

Espaloien pasabidea edo/eta leku erreserbaren tasa

Herritar guztiei jakinarazten zaie espaloien pasabidea edo/eta leku erreserbaren tasaren gaineko errolda onartu egin duela Udala.

Onartutakoa 62.016,76 €-koa da.

Ordainagiriak ordaintzeko epea 2026/09/04tik 2026/11/06ra izango da.

Ordainagiri helbideratuak 2026/11/06an kobratuko ditugu.

Borondatezko azken egunetik gerora kobratzen diren ordainagiriak premiamenduzko prozeduraz exijituko ditugu.

 

Arrasate, 2026ko uztailaren 20a

 

ALKATEA

Espaloien pasabidea

2026/07/21