“Zuhaitzak” izan da Gorostiza jolastokia estaltzeko eredurik bozkatuena

2015/11/25
Card image cap
Herritarren partaidetza eskertu du Udalak eta pozik agertu da guztira 250 arrasatearrek eman dutelako beren iritzia aukeraketa prozesuan

Udalak proiektuaren lehen fasean ezarritako prozesu partehartzailea kontutan izanik, arrasatearrek aukeratutako “Zuhaitzak” eredua suertatu da garaile eta beraz, herritarrek hala erabakita estaldura hori jarriko da Gorostiza parkean.

Udalak partaidetza sustatzeko konpromisoari erantzunez, elkarlanean eta herritarren iritzia kontuan hartuz eraman nahi baititu aurrera hainbat ekimen. Hori dela eta, utzi du Udalak arrasatearren esku azken erabakia. Horri esker, herritarrek 6 estaldura ereduren artean gustukoena bozkatu eta aukeratu ahal izan dute. Erguin eskolan, BAZen eta webgunean bozkatzeko aukera izan dute herritarrek, azken hau izanik biderik erabiliena. 250 arrasatear izan dira beren iritzia eman eta beren eredua aukeratu dutenak; 130 bozkekin proposamenen artean garaile izan da “Zuhaitzak” eredua.

EMAITZAK 

150 ordu doan    4

Zuhaitza            44

Tensoestructura  25

Txapela             9

Etarte               26

Zuhaitzak          130

Hutsak              12

Udala pozik dago herritarrengandik jasotako erantzunarekin eta aurrerantzean ere partaidetzan oinarritutako lan-eredua jarraituko du. “Beren proposamen eta beren bozkekin prozesu honetan parte hartu duten arrasatear guztiei eskerrak eman nahi dizkiet” adierazi du Arrasateko alkate Maria Ubarretxenak.

 “Oso kontentu gaude herritarrek proiektu honekiko azaldu duten interesagatik eta parte hartze prozesu desberdinen bitartez, arrasatearrak herri proiektu eta eginkizunetan erabakitzeko ahalmen handiagoa izan dezaten ahalbideratzea nahi dugu” gehitu du Ubarretxenak.

Amaitzeko, gobernuak herritarren parte hartzea ez duela proiektu honetara bakarrik mugatuko berretsi du. Era berean, azpimarratu dute jolastokiaren estaldura proiektua gobernu berriaren konpromisoetako bat zela, “herritarrekin elkarlanean arrasatearrentzat eta udalerriarentzat onuragarriak izango diren proiektuak eraman nahi ditugu aurrera, elkarrekin, gure herria eraikitzeko” amaitu du alkateak.

Zukaitzak proiektua

Zuhaitzak proiektua “Biark Studio, SLP” enpresa arrasaterrak aurkeztu du. Proiektua idazteak 14.000 € kostua izango du eta exekuziorako 174.907 € gastua aurreikusten da. Dena dela, azken kopuru hau behin-behineko izaera dauka, kopuru zehatza proiektua idazten denean ezagutuko bait da. Proiektua idazteko epea bi hilabetetako izango da eta zuzenketak eta zalantzak argitu ostean obrak hasiko dira.

Proiektuaren fitxa teknikoa hemen ikusi dezakezu, eta hemen aurkezpen orria.