Albisteak

Ate irekiak egingo dira Musakolako kiroldegian irailaren 12, 13 eta 14an

Urtero moduan, Arrasateko Kirol Sailak denboraldian zehar herriko kirol instalakuntzetan egingo diren ekintzak probatzeko aukera eman nahi die herritarrei. Hauetan parte hartzeko egin behar den gauza bakarra Musakolako kiroldegira deitu (943 25 20 30) edo bertatik pasa eta izena ematea da

Mugikortasun astea irailaren 16tik 22ra

Bizikleta bira, bigarren eskuko bizikleten azoka eta beste zenbait ekimenez betetako egitaraua izango da, iraunkortasunaren inguruko kontzientzia pizteko

Erdi Aroko giroa Arrasaten

Aste buru honetan azoka ospatuko da gure herrian

Udaltzaingoko bost agente plaza betetzeko hautaketa prozesu bateratua

Arrasateko Udalak hautaketa prozesu bat egingo du, beste udal batzuekin batera, Polizia Akademiaren koordinazio eta ardurapean, une honetan pertsonal plantilan hutsik dauden bost agente plaza modu finkoan betetzeko

Uarkapeko gimnasio berria zabalduko da datorren astean

Uda amaierarekin batera, eta ikasturte berria hastear dagoen une hauetan, Uarkapeko gimnasio berria zabalduko du Arrasateko Udalak

Musakolako kiroldegiak asteazkenean zabalduko ditu ateak

Zapatuan sute bat sortu zen Musakolako kiroldegiko koadro elektriko batean, eta ondorioz, itxita egon da egun hauetan. Asteazkenean eskainiko dira berriz ere kirol zerbitzuak

Partaidetzazko aurrekontuen proposamen fasea arrakastatsua izan da

Herritarren partaidetza handia azpimarratu du Udalak: guztira 352 proposamen jaso ditu, nagusiki hirigintza, kirola, kultura, euskara eta hezkuntza arlokoak

2017ko Kiroldegiko Uda Kanpainak baditu sarituak

Ekainaren 22a banio lehenago Udako abonua egin dutenen artean 8 sari banatu ditu Udaleko Kirola Sailak aurtengo Uda Kanpainari atxikita, horietako 5 Hontza Extreme abenturarako sarrera bikoitzak; beste hirurak, Inguru Abentura enpresaren eskutik Arroila jaitsiera, Zubi saltoa edota espeleologia egiteko aukera.

Zapatu honetan Baserritarren azoka

Seber Altube plazan 9:00etatik 14:00etara

40. urteurrena ospatuko du Musakola kiroldegiak uztailaren 13an

Kanpoko igerilekuetan puzgarriak eta jolasak egongo dira egun guztian zehar. Horretaz gain, Kiroldegiko sarreran alderatu ahalko da orduko kiroldegia eta gaur egungoa, airetiko ikuspegitik egindako argazkiei esker

Nordic walking ikastaroak uztailaren 12 eta 19an

Udaleko Kirol Zerbitzuak Nordic walking edo Ipar martxa egiteko ikastaroak aterako ditu uztailean. Kurtsoak 5 ordukoak izango dira, 27’25 euroko prezioan eta izena emateko Musakolako kiroldegiko harreran izena eman beharra dago

Emakumeen Etxeen Sareak ARTESTURAK FEMINISTAK lehiaketa antolatu du

Emakumeen Etxeen Sarea 2016an sortu zen, batera lan egiteko, proiektua ikusgarri egiteko eta efektu traktore bat lortzeko, mugitzekoa, udalerrian bertan

‘Singular dendak’ programaren aurkezpen ekitaldia

Uztailaren 11n, martitzena, Udalak antolatu du "Singular Dendak” dendentzako Bereizitasun Programaren aurkezpen ekitaldia

Bake epailearen eta haren ordezko karguak betetzeko deialdia egin du Udalak

Izena emateko epea zabalik dago abuztuaren 3 arte

Ikasgela Ibiltaria Arrasaten

8-16 urte arteko gazteei zuzenduta, tailer ezberdinak egongo dira uztailaren 14an.

Dana prest astelehenean Udaixe hasteko

12-17 urte arteko nerabeei zuzendutako udako eskaintza.

San Juanak direla eta ordutegi berezia Musakolako kiroldegian

Ekainaren 23an, ostirala, arratsaldeko 19:00tan itxiko ditu ateak kiroldegiak eta ekainaren 24an, San Juan egunez, itxita egongo da kiroldegia. Ekainaren 25etatik aurrera udako ordutegia egongo da martxan.

Lanbai Enplegu Azoka: gaur eguerdirarte zabalik lan elkarrizketak erreserbatzeko

Ekainaren 22an burutuko da Lanbai Enpelgu Azoka; oraindik aukera dago enpresekin lan elkarrizketak egiteko hitzordua hartzeko

Hasi da kiroldegiko uda kanpaina

Arrasateko Kirol Zerbitzuak abian jarri du 2017ko Uda Kanpaina eta aurten ere udako abonua eskuratzen dutenek sari ezberdinak irabazi ahal izango dituzte. Udako abonuaz gain, hilabeteko abonua egiteko aukera ere egongo da

Zapatu honetan baserritarren azokarekin batera, antzerkia

Bapatean Zirko taldeak alaitu du giroa Seber Altube plazan

2017ko Arrasateko Kirol Sariak ekainaren 16an banatuko dira

Zerrenda luze batetik kirol klubek beraiek erabaki dute aurtengo herriko kirolari onena zein izan den. Ibilbideari saria ere banatuko da ostiralean 18:30tan Udaletxeko pleno aretoan burutuko den ekitaldia

Martxan dira "Zeuk iñ, zeuk jan" bazkarirako antolakuntza lanak

Bazkaria azoka plazan egingo da eta interesdunek hilaren 15etik ekainaren 21a arte (edo plazak bete arte) izango dute izena emateko aukera udal webgunean

“Munduko arrozak” Arrasaten, uztailaren 8an

“Munduko Arrozak” Euskal Herriko hainbat herrietan aspaldian egiten den jaia da eta, aurten, Debagoienean lehen aldiz egingo da, uztailaren 8an, larunbata, Arrasaten, alegia. Arrasaten izanik ere, bailarako elkarte eta eragile desberdinekin batera antolatutako jaia da

Badator Lanbai Enplegu Azoka 2017!

Arrasateko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak elkarlanean antolatuko dute aurten ere Lanbai Enplegu Azoka, ekainaren 19tik 22 arte, lana bilatu nahi duten herritar guztiei irekita.

Ekainaren 15ean "Kaleak Jolastu!"

Haur Kontseiluak antolatuta, urtean zehar egindako lana ezagutarazteko eta ondo pasatzeko

Kirola Kalera eguna

Ekainaren 10ean ospatuko da, 10:30etatik 13:00etara, herriko hainbat tokitan