Albisteak

Maritxu Kajoi egunerako, indarkeria matxistei aurre egiteko baliabideak
Jadanik ate joka dugu Maritxu Kajoi eguna. Aurten, San Juan jaietan hasitako bideari jarraituz, Berdintasun Sailaren, Arrasateko Mugimendu Feminista, Txosna gunea eta Maritxu Kajoi Komisiñuaren elkarlanari esker, jaietan eman daitezkeen indarkeria matxistei aurre egiteko baliabide berriak eskura izango dituzte arrasatearrak, bide honetan urrats bat gehiago emanez

Emakume Txokoko eta Jabetze Eskolako plangintza berria martxan
Urritik abendura bitartean hainbat ikastaro, tailer eta ekimen antolatu ditugu Emakume Txokoan: formazioa, hausnarketa eta eztabaidarako baliabideak eskaintzen ditu plangintza berriak.

San Juan jaietan, indarkeria matxistarik ez!
Ekainaren 22tik 26ra arte 24 orduko arreta telefono zerbitzua egongo da

Zinegoak Arrasaten
Beste urte batez, Bilboko GayLesboTrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren leiotxo bat izango dugu Arrasaten martxoaren 27an, ZINEGOAK Hedapena atalari esker

2019ko Martxoak 8ko egitaraua martxan
Emakume Txokoak, Arrasateko M8 Plataformak eta herriko emakumeen elkarteek, elkarlanean antolatutako ekimenak jasotzen ditu egitarauak

Leire Arregi Vicentek Martxoak 8ko XXII. kartel lehiaketa irabazi du
"Sentitu, pentsatu eta ekin feminismoari” da aurtengo leloa

“Emakume Txokoko dinamizatzaile” lanpostua, bitartekotasunez betetzeko hautaketa prozesua
2019ko otsailetik iraila bitartean “Emakume txoko” ko dinamizatzaile lan postuan izango den hutsunea bete beharra du Arrasateko Udalak

Martxoak 8k, Emakume baserritar eta artisauen azoka
Azoka Martxoaren 9an izango da

Emakume Txokoko eta Jabetze Eskolako planginta berria martxan
Ikastaroetan izena emateko epea: urtarrilaren 21etik 25era.

MARTXOAK 8ko XXII. Kartel Lehiaketa
Arrasateko Udaleko Berdintasun sailak Martxoak 8ko XXII. Kartel Lehiaketa antolatu du

Azaroaren 25ean Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna
Mota guztietako indarkeria matxisten aurrean… non zaude?

Aholkularitza zerbitzua Arrasateko merkatarientzat, publizitate ez sexista lantzeko
Arrasateko Udalaren Berdintasun Sailak, Toki Garapeneko Sailarekin elkarlanean, zerbitzu bat antolatu du Arrasateko merkatarientzat, publizitate ez sexista lantzeko.

Artestura Feministak erakusketa ikusgai Emakume Txokoan
Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen Etxeen Sareak Artestura Feministak erakusketa ibiltaria antolatu du eta urriaren 17tik azaroaren 15era bitartean, Arrasateko Emakume Txokoan izango da ikusgai

Maria Pazos, matematikaria eta ikertzailearen hitzaldia hilaren 17an
"Emakumeak kontutan hartuko dituen ekonomia eta pentsio sistema baterako proposamen feministak" hizpide izango du Kulturaten

Emakume Txokoko eta Jabetze Eskolako plangintza berria martxan
Ikastaroetan izena emateko epea: irailaren 17tik 21era.

Martxoak 8, emakumeen nazioarteko egunerako, egitaraua prest
Udalak, Arrasateko mugimendu feministarekin elkarlanean, Martxoak 8rako egitarau zabala prestatu du

Martxoak 8ko kartel lehiaketaren emaitza: Izan direlako gara. Gora feminismoak!
19 lan aurkeztu dira. Udaleko Berdintasun Sailak eskerrak eman nahi dizkie lehiaketan parte hartu duten guztiei.

Martxoak 8k, Emakume baserritar eta artisauen azoka
Azoka Martxoaren 10ean izango da

GUGANDIK proiektua martxan Otsailaren 9tik aurrera
Helburua da migratu duten emakumeentzat ahalduntzerako eta saretzerako espazioa eskaintzea.

Aurora Lolita Chavez Ixcaquic Guatemalako ekintzailearekin hitzaldi solasaldia
Lolita Chávezek 2017ko Ignacio Ellacuria garapenerako lankidetzaren saria jaso du

Emakume Txokoko eta Jabetze Eskolako plangintza berria martxan
Izena emateko epea: urtarrilaren 22tik 26ra

Martxoak 8-ko XXI. Kartel Lehiaketa
Arrasateko Udaleko Berdintasun sailak Martxoak 8-ko XXI. Kartel Lehiaketa antolatu du.

Emakumeak protagonista saioa, Ane Irazabalekin
Emakumeak protagonista elkarrizketa saioaren barruan, Ane Irazabal elkarrizketatuko du Iraitz Agirrek. Kulturateko areto nagusian, 19:00etan

Azaroaren 25ean Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna
Egiozu aurre indarkeria matxistari!

Autodefentsa feminista tailerra
Azaroaren 18an izango da eta izena eman behar da Emakume Txokoan.

Emakumeen Etxeen Sareak ARTESTURAK FEMINISTAK lehiaketa antolatu du
Emakumeen Etxeen Sarea 2016an sortu zen, batera lan egiteko, proiektua ikusgarri egiteko eta efektu traktore bat lortzeko, mugitzekoa, udalerrian bertan

Bi emakumek jasandako eraso matxistaren kontrako elkarretaratzea
Astelehenean, hilak 15, arratsaldeko 19:00etan Herriko Plazan

MARTXOAK 8-ko XX. Kartel Lehiaketa
Arrasateko Udaleko Emakume sailak Martxoak 8-ko XX. Kartel Lehiaketa antolatu du

MARTXOAK 8-ko XIX. Kartel Lehiaketaren irabazlea
Arrasateko Udaleko Emakume sailak antolatutako Martxoak 8-ko. Kartel Lehiaketaren irabazlea, Juan Diego Ingelmo Benavente izan da

Emakume Txokoak antolatutako ikastaroetan izena emateko azken egunak
Ikastaroetan izena emateko epea ostiralean, hilaren 5ean, bukatzen da