Albisteak

Emakume Txokoak 2022ko egitarauari ekingo dio otsailaren 18an Celeste Agüeroren ‘La encendida’ musika emanaldiaren bidez, 19:00etan

Emanaldi poetiko-musikala da, Euskal Herriko eta Latinoamerikako erritmoak, doinuak eta berbak batzen dituena.

Arrasateko Emakume Txokoak 2022ko lehen seihilekoaren programazioa aurkeztu du

Emakume Txokoak plangintza nagusi bi lantzen jarraituko du, emakumeen ahalduntzerako, berdintasunean eragiteko eta eraldaketa feminista sustatzeko ahaleginean: Jabetze Eskola, eta egitarau orokorra. Guztira 29 ekintza programatu dira.

Arrasateko Udaleko Berdintasun sailak martxan jarri du ‘Martxoak 8’ko XXV. Kartel Lehiaketa

Aurtengo edizioaren goiburua da: “Feminismoa denon kontua da”

Hainbat ekintza Arrasaten, azaroaren 25aren harira

Emakumeen* Kontrako Indarkeriaren Aurkako egunari begira, Arrasateko Emakume Txokoak, Mugimendu Feministarekin elkarlanean, egitarau berezia antolatu du “Nik sinisketan dotzut, eta punto” lelopean

‘AmaHika entzuteko’ bertso saioa nokaz urriaren 28an Kulturaten

Jabetze Eskolan hausnarketa egin da hitanoaren eta bereziki nokaren erabileraren galeraren inguruan, eta beharra ikusi dute nokaren erabilera sustatzeko.

Urriaren 7an, ‘Carceles Bolleras’ dokumentala Kulturaten Cecilia Montagut eta Katia Reimberg egileen presentziarekin

Ikuspegi feminista batetik, lan honen bitartez, emakume presoen errealitatera hurbiltzeko aukera izango da eta aurkezpena eta solasaldiaren bitartez hausnarketarako tartea zabalduko da.

Arrasateko Emakume Txokoak berriro zabaldu ditu ateak ekintza egitarau zabalarekin

Irailetik abendura bitartean, Jabetze Eskolako ikastaroak eta guneak jarriko dira martxan, eta egitarau orokorraren barruan, hainbat ekintza eta ekimen eskainiko dira berdintasuna sustatu eta eztabaida feministak kaleratzeko.

‘Esnatu naiz’ antzezlana LGBTI+ fobiaren kontrako Nazioarteko Eguna ospatzeko

Arrasateko Emakume Txokoak antzezlana programatu du maiatzaren 19rako, Kulturaten, areto nagusian, 19:00etan

‘Emakumeak protagonista’ elkarrizketa saioa eskainiko da maiatzaren 5ean

Elkarrizketa publiko horietan emakumeek hartzen dute parte, erreferenteak direnak Euskal Herrian esparru askotan; kasu honetan, gonbidatua izango da Mari Luz Esteban Galartza antropologoa eta aktibista feminista, eta elkarrizketatzailea, aldiz, Maite Asensio Lozano, Berriako kazetari eta idazle feminista

Arrasaten ekintza egitarau oparoa Emakumeen Nazioarteko Egunerako

“Inor kanpoan geratu ez dadin” leloarekin, Arrasateko Udalak hainbat ekintza antolatu du herriko talde eta eragile batzuekin elkarlanean, besteak beste, Martxoak 8ko kartel lehiaketaren erakusketa, antzerkia eta liburu baten aurkezpena. Martxoaren 8an bertan, hainbat elkarretaratze deitu dira goizean eta arratsaldean.

Emakume Txokoak “Bertsolaritzaren genealogia feministak” bertso saioa antolatu du otsailaren 25erako

19:00etan Kulturateko Areto Nagusian izango dira Ane Zuazubiskar, Alaia Martin eta Maider Arregi bertsolariak, Maite Berriozabal gai jartzailearekin batera.

Arrasateko Emakume Txokoak “Complicidades” argazki erakusketa antolatu du otsailaren 16tik 28ra

Emakume Txokoan izango da, otsailaren 16tik 28ra, eta ordutegi honetan bisitatu ahalko da: astelehenetik egunera 10:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara; egubakoitzean, 10:00etatik 15:00etara.

Arrasateko Emakume Txokoak 18 ikastaro antolatu ditu emakumeen jabetze pertsonala eta kolektiboa sustatzeko

Otsailetik maiatzera bitarteko 18 ikastaroen helburua da lanketa pertsonalaren eta kolektiboaren bidez emakumeak ahalduntzea eta elkarren arteko sareak jostea.

Martxoak 8ko XXIV. Kartel Lehiaketa abian

Aurtengo edizioko leloa da Inor kanpoan geratu ez dadin, feminismoa aurrera!

Arrasateko Emakume Txokoak egitarau berezia antolatu du Indarkeria Matxistaren Aurkako egunaren harira

“Bakartzen gaituzten biolentzien aurrean, josi ditzagun sareak!” lelopean, Arrasateko mugimendu feministak hainbat ekimen antolatu ditu udalaren laguntzaz: kontzentrazioa, dokumentala...

Zinegoak GayLesboTrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren 17. edizioa Arrasaten urriaren 29an

Arte diziplina askotarikoen bitartez, sexu aniztasuna eta giza eskubideak jorratzen dira jaialdian.

Arrasateko Emakumeen Txokoak aurkeztu du urritik abendura bitarteko ikastaroen eta ekintzen egitaraua

Arrasateko Emakumeen Txokoak hainbat ikastaro eta ekintza aurkeztu ditu udazkenerako: boxeoa, autoestimua eta ahalduntzea, sormena, Chi Kung, eta ikastaroak zure gorputza zaindu eta maitatzeko, eta sare eta teknologia berrietan trebatzeko, besteak beste. Izena eman daiteke irailaren 21etik 25era arte.

Emakume Txokoak ekimen bat abiarazi du Arrasateko emakumeen ahotsak entzuteko, Covid-19a dela-eta bizi izandako esperientziak jasotzeko

Emakume Txokoak jaso gura ditu emakumeen bizipenak, kezkak, ardurak eta koronabirusak azaleratutako egoerak. Horretarako, herriko emakumeei, formatu librean, eskatzen die haien ekarpena egiteko.

Biolentzia matxistari aurre egitea denon ardura da!

Herritarron konfinamendu egoera berezi honetan Udala are eta arduratuago dago etxean biolentzia matxista jasaten edo jasan ahal duten emakumeekin. Arrazoi horregatik Udaleko Gizarte Zerbitzuak halako kasuak artatzeko duen ohiko telefonoan, 943252007, goizeko 9:00etatik 15:00etara emango dute zerbitzua

‘Bizitzak erdigunean’ ipiniz antolatu da Martxoaren 8ko jarduera bilduma

9 ekintza ezberdinez antolatu da programazioa: erakusketa, ikuskizuna, proiekzioak, azoka, aurkezpenak…

Martxoak 8ko azoka

Urtero bezala, aurten ere Arrasateko Udalaren Berdintasun Sailak emakumeen azoka antolatu du Martxoak 8ko plangintzaren barruan

Arrasateko Jabetze Eskolak ikastaro, tailer eta bestelako ekintza eskaintza zabala antolatu du ikasturtearen 1. sehilekorako

Izena emateko epea: urtarrilaren 20tik 24ra. Ikastaroetan parte hartuko den jakinarazteko epea: urtarrilaren 27tik 31ra.

MARTXOAK 8ko XXIII. Kartel Lehiaketa

Arrasateko Udaleko Berdintasun sailak Martxoak 8ko XXIII. Kartel Lehiaketa antolatu du

Emakumeak Protagonista elkarrizketa saioa

Jeanne-Rolande Dacougna eta Ana Murcia solasean

Azaroaren 25ean ere Arrasatek ezetz esango dio emakumeenganako indarkeriari

“Urratzen gaituen sasi guztien gainetik, saretu!” lelopean, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunaren harira, autodefentsa feminista tailerra, manifestazio deialdia edota “Zauriak” dokumentalaren emanaldia antolatu ditu Udalak herriko talde eta elkarte feministekin elkarlanean

Maritxu Kajoi egunerako, indarkeria matxistei aurre egiteko baliabideak

Jadanik ate joka dugu Maritxu Kajoi eguna. Aurten, San Juan jaietan hasitako bideari jarraituz, Berdintasun Sailaren, Arrasateko Mugimendu Feminista, Txosna gunea eta Maritxu Kajoi Komisiñuaren elkarlanari esker, jaietan eman daitezkeen indarkeria matxistei aurre egiteko baliabide berriak eskura izango dituzte arrasatearrak, bide honetan urrats bat gehiago emanez

Emakume Txokoko eta Jabetze Eskolako plangintza berria martxan

Urritik abendura bitartean hainbat ikastaro, tailer eta ekimen antolatu ditugu Emakume Txokoan: formazioa, hausnarketa eta eztabaidarako baliabideak eskaintzen ditu plangintza berriak.

San Juan jaietan, indarkeria matxistarik ez!

Ekainaren 22tik 26ra arte 24 orduko arreta telefono zerbitzua egongo da

Zinegoak Arrasaten

Beste urte batez, Bilboko GayLesboTrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren leiotxo bat izango dugu Arrasaten martxoaren 27an, ZINEGOAK Hedapena atalari esker