Albisteak

Abenduaren 4tik aurrera Arrasateko Txikitxokoa zabalik

Iaz burututako aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan bozka gehien jaso zituen proiektua gauzatzeko konpromisoa bete du Arrasateko Udalak

Eskola kirolari bideratutako Eee!ntzun proiektua Arrasaten

Datorren larunbatean, azaroak 24, eskola kirolean jardunaldi bikoitz eta interesgarria izango dute. Biteri Plazan, eguerdiko 12:00tatik aurrera, Goazen telesaileko Markel, Eli, Ane eta hainbat kirolarirekin batera: Malen Ruiz de Azua, Imanol Agirretxe, Xabi Prieto…, Eee!ntzun proiektuari dagokion koreografia dantzatuko dute. Ekitaldi irekia izango da eta gogoz dantzatzeko prest dagoen ume orok parte hartu dezake.

Eman #LikeZiberEskubideei

Azaroaren 20a, Haurren eta Nerabeen Nazioarteko Eskubideen Eguna dela baliatuta, Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak kanpaina du, zibereskubideen eta ziberbetebeharren iguruan gazteak ohartarazteko.

Udalak 5 langabe kontratatuko ditu

Lanbideren Enplegua Sustatzeko Programa eta Udalaren Enplegua zuzenan sustatzeko programaren baitan

Azaroaren 25ean Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Mota guztietako indarkeria matxisten aurrean… non zaude?

Udalak 3 langabe kontratatuko ditu

Lanbideren Enplegua Sustatzeko Programa barruan

Aldi baterako lan eskaintza: biltegizaina

Arrasateko Udalak BILTEGIZAIN bat kontratatuko du titularraren erretiro partziala ordezkatzeko.

Artestura Feministak erakusketa ikusgai Emakume Txokoan

Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen Etxeen Sareak Artestura Feministak erakusketa ibiltaria antolatu du eta urriaren 17tik azaroaren 15era bitartean, Arrasateko Emakume Txokoan izango da ikusgai

Herriko 4 gazte langabe kontratatuko ditu Udalak

Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako akordioaren arabera, Arrasateko Udalak udalerriko 4 gazte langabe kontratatuko ditu hurrengo egunetan zehar, aldi baterakoak, Lanbiderekin elkarlanean eta Europako Gizarte Funtsaren finantziazioarekin

Herriko 14 langabe kontratatuko ditu Udalak

Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako akordioaren arabera, Arrasateko Udalak udalerriko 14 langabe kontratatuko ditu hurrengo hilabeteetan zehar, aldi baterakoak, Lanbiderekin elkarlanean

Irailaren 16tik 23ra, mugikortasun astea Arrasaten

Mugikortasun jasangarri, iraunkor zein osasuntsua bultzatu eta herritarrak sentsibilizatze aldera hainbat ekimen antolatu ditu Udalak: bigarren eskuko “bir-zikleta azoka”, bizikleta erakusketa edota mugikortasun adimentsuaren inguruko informazio kanpaina, besteak beste

Martxan dira berriro ludotekak eta gazte txokoak!!

Hurrengo astetik aurrera Arrasateko 3-17 urte arteko haur eta nerabeek postaz jasoko dute esku orria

Emakume Txokoko eta Jabetze Eskolako plangintza berria martxan

Ikastaroetan izena emateko epea: irailaren 17tik 21era.

Ikasi ingelesa edota alemana Arrasaten bertan

Interesa dutenek irailaren 19a bitarte izena eman beharko dute Eibarko Hizkuntza Eskolaren webgunean

Gipuzkoan Gazte programa hilaren 14an Arrasatera abiatuko da

Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Departamentuak, Arrasateko Udalarekin batera aisialdiko ekimen honen aldeko apustua egin du nerabe eta gazteentzat

Uztaileko kirol ikastaroak

Aurten lehen aldiz, uztailean zehar kiroldegian hastapen ikastaroak eskainiko dira

Udaixe 2018

12-17 urte arteko nerabeentzako udako ekintzetan izena emateko epea zabaldu da.

Gipuzkoako ludotekak eta gaztetxokoak

Gipuzkoako Haurtxoko eta Gaztelekuen Sarearen aurkezpen bideoa.

Soli Fest Azoka Solidarioa

Ekainaren 1ean, ostirala, Erguingo gaztetxokoko gazteek antolatuta, Jaialdi Solidarioa egingo da.

GAZTELAN programan izena emateko epea luzatuta

Interesa duten pertsona guztiei aukera emateko, Udalak ekainaren 1ra arte luzatu du epea.

Gaztelan, enplegu eta formakuntza programan izena emateko epea zabalik.

Europako Gizarte Funtseko diru-laguntza jaso duen programan izena emateko epea zabalik dago.

Gurasoentzako hitzaldiak

Udal Prebentzio Zerbitzuak, gurasoentzako 3 hitzaldi antolatu ditu, ikastetxeetan ikasleekin droga mendekotasunen prebentzioan egiten den lanketa osatzeko.

Txalaparta ikastaroa

Ttakun Txalaparta Elkartearekin elkarlanean antolatutako ikastaroa da.

Kultur aniztasun hilabetea Arrasaten lehen aldiz ospatuko da

Arrasateko Udala, Saharaldeba, IMME, Ekin Emakumeak, EPA, SOS arrazakeria, Gurutze Gorria, Emakumeen Mundu Martxa eta Txatxilipurdi elkarteak dira antolatzaileak

Arrasaten egingo da Gipuzkoako Kultura Digitalaren astea izeneko ekimena gazte eta hezitzaileak mundu digitalerako prestatzeko

Ekimen honen helburua da sareen erabilera kritiko eta kontzientea sustatzea, bretxa sozialarekin amaitzea, teknologiarako sarbiderako generoko eta lurraldekoa eta ziberbullying-ari aurre egiteko tresnez dohatzea

Ekintza bereziak oporretan

Ludotekan eta Gaztegunean egitarau bereziak antolatu dira oporraldi honetarako.

Kultura Digitalaren Astea

Apirilaren 20tik 25era tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, DJ erakustaldia, ipuin kontaketa...

Hizkuntza Eskola Arrasatera ekartzea lortu du Udalak

Irailetik aurrera Eibarko Hizkuntza Eskolako gela desplazatuak Arrasateko Helduen Hezkuntza Eraikinean (EPAn) kokatuko dira, eta bertan aukera izango dugu ingelesa eta alemana ikasteko.

Eskalada hastapena helduentzat Boulderrean

“ArraSasoi: hamabi hile, hamaika gai” programaren barruan beste ekintza bati helduko dio otsailean Arrasateko Udaleko Kirola Sailak: helduei zuzendutako eskalada kurtsoa Boulderrean. Oraingoan ere, Kiroldegiko abonatuei begira egindako saioak izango dira, doan eta parte hartzeko egin behar den gauza bakarra, aurrez izena ematea da