Albisteak

AUKEAk kirol eskaintza berria aurkeztu du
Arrasatearrei bizimodu osasuntsurako aukerak eskura jarri gura dizkie AUKEAk eta, horretarako, kirol jarduera eskaintza zabal bat prestatzeaz gain, pertsona gimnasio aholkularitza zerbitzua ere jarri dute

Badator Goikobaluko Erromerixie!!
Zapatu honetan (irailak 20) ospatuko da bigarren urtez, Santa Barbarako parkeko gainean, aspaldiko ohitura berreskuratzeko asmoz

Diru bilketa palestinarrentzat anestesia-makina bat erosteko
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak abiatutako diru-bilketa kanpainarekin bat egin du Arrasateko Udalak, 2.000 €ko dirulaguntza emanez

Pintura ikastaroetarako matrikulazioa irekita
Kulturaten ematen diren pintura ikastaroetarako matrikulazio epea irekita dago gaurtik aurrera, hilaren 19ra arte

Ferixalekuan doako TAO jarriko da 2014 urtean
Ferixalekuan doako TAO jartzea proposatzen duen ordenantzaren aldaketa puntuala behin betikoz onartu da.

Konposta guneen inguruko balorazioa egingo dugu erabiltzaileekin
Duela urte bete jarri genituen auzo konposta egiteko hiru gune Arrasaten: Laubiden, Uribe auzoak eta Nafarroa etorbidean

Mugikortasun astea irailaren 16tik 22ra
Bizikleta bira, bigarren eskuko bizikleten azoka eta beste zenbait ekimenez betetako egitaraua izango da, iraunkortasunaren inguruko kontzientzia pizteko

Bizipozaren jai handia irailaren 21ean Arrasaten!
Irrien Lagunak Gizartegintza Elkartea eta Arrasateko hainbat eragile elkarlanean ari dira, pertsona guztientzako berdintasunezko harremanak sustatzearen aldeko jaia prestatzen.

Arrasateko Udala moxal edo txikoen hazkuntza sustatzen
Lehen sektoreari bultzada berezi bat emateko egitasmoaren barruan, Arrasateko Udala moxal edo txikoen hazkuntza eta moxal okelaren kontsumoa sustatzen dabil.

AUKEAko kirol instalazioetako erreserba finkoak
Hurrengo hiruhilabeterako erreserbak egiteko epea zabalik.

Mankomunitateak langabeentzako hainbat ikastaro antolatu ditu
Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntzarekin antolatu ditu Debagoieneko Garapen Agentziak bi ikastaro :

Txakurrak aske ibiltzeko hiru gune prestatuko ditu Arrasateko Udalak
Iraila eta urrian zehar informazio kanpaina bat gauzatuko du, txakurren jabeei gogorarazteko euren erantzukizunak zeintzuk diren eta haien inguruan zer araudi dagoen indarrean.

Igerilekuak: Irailaren 8tik 12ra goizez barrukoak egongo dira zabalik eta arratsaldeetan kanpokoak.
Aurten lehenengo aldiz, eta froga gisa, Udaleko kirol sailak erabaki du udako denboraldiko azken astean goizez barruko igerilekuak zabaltzea eta arratsaldez kanpokoak. Irailaren 13an eta 14an kanpokoak egongo dira zabalik egun osoz.

VI. Kulturate Akustikoa
Dagoeneko bete dira sei urte ziklotxo xume hau martxan jarri genuenetik. Kulturateko areto nagusian lasai eta eserita disfrutatzeko moduko kontzertuak eskaintzea genuen helburu, baita normalean inguruan zuzenean entzuten ez diren estiloak geurera hurbiltzea ere, eta urte hauetan lortu dugulakoan gaude.

Kirolaz Osasuntsu - Ate Irekiak
Oso gogorrak al dira Spinning-eko klaseak? Ondo moldatuko al naiz Zumban? Zer da K-Stretch? Seguru badagoela behin probatzea gustatuko litzaizuekeen kirolen bat: hau da zure aukera! Nordic Walking, Aquarunning, hipopresiboak, pilates... denak dauzkazu eskura.

Haurtxoen igeriketa ikastaroak
Zozketa bat antolatu da, haurtxoen (6 hilabetetik 4 urterainokoen) eta Olagarro mailako haurren igeriketa ikastaroetan onartuta izateko, izaten den eskaera handia dela eta.

Baserritarren azokako uztaileko otarra
Uztailaren 19ko azokan zozketatutako baserriko produktu sorta Itziar Bolinaga Arrasatearrari egokitu zaio.

Garagartza eta Gesalibar garraio zerbitzuan udako etena
Abuztuaren 11tik 23ra arte (biak barne)

Elikadurari buruzko tailerra
Uztaileko Baserritarren Azokarekin batera, Jakionek eta Udalak elkarlanean "ondo jan ondo zahartzeko" tailer-tertulia antolatu dute.

Arrasateko Udalak 12 kontratazio egingo ditu datozen hilabeteetan
Udalak herriko langabeak kontratatuko ditu interes publikoko lanak burutzeko. Sei hilabeteko iraupenekoak izango dira eta jardun osokoak. Izena emateko epea uztailaren 16tik 23ra (biak barne) izango da, Lanbiden.

Foru Aldundiak Herritarren Partaidetzarako lantaldea osatzeko lan poltsa bat egingo du
Lan poltsan parte hartzeko eskaerak egiteko epea uztailaren 18an bukatuko da

Irisgarritasun egoera hobetzeko desjabetza jardunbideari buruzko Udal Ordenantza indarrean sartu da
Behin betikoz onartuta gelditu da “Irisgarritasun egoera hobetzeko desjabetza jardunbideari buruzko Udal Ordenantza”

Arrasateko zenbait kirolariri harrera berezia egin diegu udaletxean
Atletismoko, Gimnasia erritmikoko, Saskibaloi taldeko kirolariei eta Ivan Velasco txirrindulariari merezitako aipamen berezia egin diete gaur alkateak eta kiroletako zinegotziak.

Baserriko produktuen ekaineko zozketa
Ekainaren 21eko azokan zozketatutako baserriko produktu sorta Mikel Lasa Arrasatearrari egokitu zaio.

BAZeko (Biztanleen Arreta Zerbitzua) Informazio eta Izapidetze Agenteen lan-poltsa osatzeko oinarriak onartu dira.
Hautaketa prozesuan izena emateko epea uztailaren 5etik 14ra bitartekoa izango da, biak barne.

Aurtengo Bizipoz jaia Arrasaten izango da, irailaren 21ean
Irrien Lagunak Gizartegintza Elkartea eta Arrasateko hainbat eragile elkarlanean ari dira, pertsona guztientzako berdintasunezko harremanak sustatzearen aldeko jaia prestatzen.

Anboto kaleko etxeen atzealdean bidegorri zati bat urbanizatu du Udalak
Anboto kaleko etxeen atzealdean dagoen bidegorri zatia baldintza egokietan jarri du Udalak obrak egin ondoren.

Zapatu honetan Txalaparta eguna eta Mondrallya Arrasaten!
Hemen dituzue zapatu honetan, uztailak 5, ospatuko ditugun bi ekimen berezien egitarauak

Udal Biblioteka udako ordutegian sartu da
Irailaren 15era arte, udako ordutegia izango da Kulturateko Udal Bibliotekan: Asteburuetan itxita egongo da eta zerbitzua astean zehar emango da.

Udazabal aurkeztu dugu: uztaileko kultura eskaintza berezia.
Uztaileko asteburu guztietan bina ikuskizun berezi izango dira; musika, magia, dantza eta zirkoa. Ikuskizun denak doakoak izango dira, Seber Altube plazan edo Monterronen gehienak. Eguraldi txarra egiten badu Amaia Antzokian egingo dira.