Albisteak

Asfaltatze lanak hasi dira gaur Aragoa kalean

Gaur, asteazkena, hasi dira asfaltatze lanak Aragoa kalean, zehazki 4-6 zenbakien aldeko eremuan. Lanek 3-4 eguneko iraupena izango dute, eguraldiak laguntzen badu, kalearen zati hori asfaltatzeko.

FLL Euskadiren finala Mondragon Unibertsitatean: 800 gazte baino gehiago elkartuko dira Arrasaten eta Bilbon

Innobasquek antolatutako txapelketa otsailaren 28an jokatuko da. Mondragon Unibertsitateak bi egoitza izango ditu aurten: Arrasateko ohikoa eta, lehen aldiz, Bilbao As Fabrik. Guztira 800 parte-hartzaile inguru espero dira: 500 Arrasaten eta 300 Bilboko egoitza berrian. Arrasateko Iturripe kiroldegiak itxura berritu aurretik hartuko duen azken ekitaldi handia izango da hau.

Larunbat honetan, otsailaren 21ean, bertako produktuen azoka ospatuko da, postu berri baten parte-hartzearekin

Ohikoa den bezala, bertako produktuekin osatutako otarra zozketatuko da azokara hurbiltzen diren herritarren artean.

Bakardadearekin lotutako esperientziak ezagutzeko solasaldia otsailaren 23an Kulturaten: Nola abordatu bakardadea Debagoienetik?

Debagoiena Ehuntzen proiektu pilotuak bere bidea egiten jarraitzen du, Debagoienean bakardadeari heltzeko helburuarekin. Zentzun horretan, beste herrietako esperientziak ezagutu eta eredu hartu nahi ditu.

Uarkapek Binakako Serie A-ko play off-aren azken jardunaldia hartuko du otsailaren 22an

Datorren otsailaren 22an, Arrasateko Uarkape pilotalekua lehen mailako esku pilota jaialdi garrantzitsu baten agertoki izango da beste behin ere. Hain zuzen, Binakako Serie A-ko play off-aren azken jardunaldia jokatuko da bertan, txapelketako une erabakigarrian.

“Isiltasunetik” dokumentalaren emanaldia eta solasaldia Amaia Udal Antzokian

Otsailaren 19an, eguena, izango da emanaldia, eta, ondoren, solasaldia izango da dokumentaleko protagonistetako batekin, zeinu-hizkuntzako interpretearekin eta zuzendariarekin.

Otalora Lizentziatua kaleko zebrabide argiztatua konponduko dute bihar, eta, ondorioz, trafikoan eragina izango du.

Konponketa lanek oinezkoen eta herritarren segurtasuna bermatzeko egingo dira.

Asfaltatze lanen bigarren fasea hasiko da Arteagara doan bidean

Garagartza auzoko landa bideak asfaltatzen jarraituko du Udalak fase honetan ere.

Musakolako zuhaitza kenduko da gaur, tamaina handiak ondoko etxebizitzari kalte egitea ekiditeko

Musakolan kokatutako zuhaitz bat kentzea erabaki da, azken urteotan hartu duen tamainagatik ondoko etxebizitzan kalteak eragiten ari baita. Erabakia dagokion txosten teknikoan oinarrituta hartu da.

Asfaltatze Planean jasotako lanak hasiko ditu bihar Udalak: Garagartzan, Munarren, Bizkaia etorbidean eta Obenerreka kalean

Lehen fasean, Garagartza–Atxabalpeko oinezko bidea asfaltatuko da, eta ondoren burutuko dira Garagartza auzoko hainbat errepide eta Munar auzoan kokatuta dagoen Aragoa kalea. Lan hauek burutzearekin batera, Bizkaia etorbideko eta Obenerreka kaleko errepidearen konponketak eta bide seinalizazioak berrituko dira. Arrasateko Udalak 2 milioi euro inbertituko ditu 10 urtetan herriko errepideak konpondu eta berritzen, 2024-2034 Asfaltatze Planak jasotzen duen bezala.

San Andres auzoko Gaztetxokoa eraberritzeko obrak hasi ditu Udalak

Egungo beharretara egokitutako espazio seguruagoa, irisgarriagoa eta erosoagoa izatea nahi du Udalak, nerabeen jarduera egokia bermatuz. Obrak iraun bitartean, behin behineko Gaztetxokoa Etxaluzen egongo da, nerabeen jarduera eten ez dadin.

Emakume zientzialariak erakusleihoetan: bi asteko kanpaina, ginkana eta sariak Arrasateko 12 saltokitan

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko eguna ospatzeko, Arrasateko Udalak bat egin du Elhuyarren “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenarekin. Otsailaren 2tik 15era, herriko 12 saltokik emakume zientzialari baten omenez apainduko dituzte euren erakusleihoak. QR bidezko ginkana bat ere izango da, eta galderak erantzuten dutenen artean, 30 euroko 10 bono zozkatuko dira. Guztira Euskal Herriko 400 saltoki inguruk eman dute izena aurtengo ekimenean.

Formazio saio berria Arrasateko ZainSare espazioan, zaintza lanak duintzeko espazioan

Urtarrilaren 31n formazio saio berria izango da, etxeko zaintzako langileei eta zainketen eremuan lan egin nahi duten pertsonei zuzenduta dago.

Otsailetik ekainera bitarteko plangintza berria aurkeztu du Emakume Txokoak

Jabetze eskolak 11 ikastaro, 3 tailer eta 3 gune iraunkor eskainiko ditu. Jabetze eskolan parte hartzeko izena emateko aukera izango da otsailaren 2tik 6ra bitartean. Martxotik maiatzera bitartean, hausnarketa feministarako hainbat kultur ekimen eta hitzordu antolatu ditu Emakume Txokoak.

Arrasateko Udalak gurasoentzako hitzaldiak eta tailerrak antolatu ditu haurren eta nerabeen heziketaren inguruko gaiak lantzeko

Hitzaldiak otsaila eta martxoan zehar izango dira, tailerrak berriz, otsailetik maiatzera eta izena eman beharko da azken hauetarako. Ekimenaren helburua da haurren eta nerabeen garapen emozionala, autoestimua eta familia barruko harremanak indartzea, baita nerabezaroa ulertzeko tresnak eskaintzea ere.

Udalak autobus zerbitzu berezia jarriko du asteburu honetan Meatzerrekara igotzeko, San Baleixo jaiengatik

Pasa den urteko arrakasta ikusita, aurten, bigarrenez jarriko dute jaietarako autobusa. Autobus zerbitzu berezia tarte berezietan ibiliko da gora eta behera, zapatu arratsalde zein gauean, eta domeka eguerdian.

Arrasateko Udalak bi gune estali berriren azterketa eta aurreproiektuak egingo ditu: Musakolan eta Biteri plazan

Helburua da herritar eta eragileei negurako aterpe gehiago eskaintzea, euriaz babesteko. Biteriko plazaren berrantolaketa eta berdeztatzea aztertuko du aurreproiektuak, aterpe berria eta haur parke estalia jasoz. Musakolako aterpe berriaren kokapena auzotarren artean erabakiko da, irizpide teknikoarekin uztartuta.

Hainbat eragilek elkarlanean belaunaldi arteko boluntariotza proiektua abian jarri dute euskararen errefortzurako

Eragileek boluntarioak lortzeko deia egin dute: astean behin, ordubetez, euskara ondo menperatzen duten boluntarioak behar dira LH 1. mailako haurrei laguntzeko.

Inauterietako kartela eta egitaraua aurkeztu dute herriko eragileek eta Arrasateko Udalak

Kartelaren irabazlea Olatz Zuazubiskar izan da. Inauterietako egitaraua otsailaren 13tik 17ra luzatuko da, egubakoitzetik martitzenera.

Udal Bibliotekak Gabonetako Lehiaketaren irabazleak eman ditu ezagutzera, sariak banatzearekin batera

Aurtengoa ediziorik arrakastatsuena izan da, 420 parte hartzaileekin. Urtero bezala, 6 irabazle egon dira, 3 nagusien kategorian eta beste 3 haurren kategorian.

Debagoienean energia kontsumoa murrizteko eta berriztagarriak garatzeko gomendio-sorta aurkeztu du herritarren batzarrak

11 gomendio biltzen dituen dokumentua aurkeztu dio 50 herritarrez osatutako batzarrak Argitzen deliberazio prozesua sustatu duen 18 eragilek osatutako Mandatu Organoari.

Hobari sistema progresibo berriak laguntza gehiago emango ditu, gutxien duenak gutxiago ordaindu dezan

2026ko tributu sistema progresibo berriak jakinaraziko ditu Udalak etxez etxe banatuko duen eskuorriarekin: “Neurri garrantzitsu honetan, pertsona eta familia langileak izango dira onuradunak: gutxien duenak, gutxiago ordainduko du.” Progresibotasunerantz egiten den lehen urratsa dela iragarri dute, diru-sarreren araberako irizpidea ezarriz, honako hauetan: Ondasun Higiezinen gaineko Zergan (OHZ), Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga (TMIZ) eta kiroldegiko tasetan.

Arrasate Udaleko langileen aldeko adierazpen instituzionala

Arrasateko Udaleko alderdi politikoek, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu dute:

“Begirada aldatu, herria eraldatu!”: espazio publikoa hobetzeko proposamenak saio irekian lantzeko hitzordua urtarrilaren 21ean

Udalak sustatzen duen hirigintza parte-hartzaileko prozesu honek herria anitzagoa, zaintzaileagoa eta iraunkorragoa izatea du xede, genero-ikuspegia ardatz hartuta. Saioa urtarrilaren 21ean, asteazkena, 18:00etan izango da, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan.

Laboral Kutxa Emakumeen esku pilota txapelketa Nagusiako 4. jardunaldia jokatuko da domeka honetan, urtarrilak 18, Uarkapen

Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte. Bigarrenez izango da emakumezkoen txapelketa Arrasaten, Udaleko Berdintasun eta Kiroletako sailen elkarlanari esker.

Portaloiko atea birgaitzeko obrak urtarrilaren 12an hasiko dira, eta Alde Zaharreko trafikoan eragina izango du

Portaloitik ezingo da ibilgailurik igaro, eta, ondorioz, Alde Zaharrerako sarrera Gazteluondo kaletik Ferrerias kalera egingo da. Neurri hauek lanak iraun bitartean egongo dira indarrean, astelehenean hasi eta bi hilabetetako epean, gutxi gora behera.

Zuhaitz Egunaren hitzordu berriarekin batera, Basoen Kudeaketa Iraunkorrerako Plan Teknikoa iragarri du Udalak

Urtarrilaren 17an ospatuko da Arrasateko Zuhaitz Eguna, ohiko zuhaitz azokarekin eta Etxezarretan 400 zuhaitzen landaketarekin. Landaketan parte hartu nahi duten herritarrek aldez aurretik eman behar dute izena https://izenemateak.arrasate.eus udal webgunean. Arrasateko Udalak Basoen Kudeaketa Iraunkorrerako Plan Teknikoa landuko du, hurrengo 20 urteetarako jarduketa-plangintza zehaztuz; basoen kontserbazioa, leheneratzea eta aprobetxamendua modu orekatuan antolatzeko.

‘Familia Jolasean’ ekimenaren edizio berri bat martxan jarriko da urtarrilaren 11tik aurrera

Martxoaren 22ra bitartean, igandero, 11 saio burutuko dira. Saio gehienak Okendo ludotekan egingo dira, baina aurten ere auzoetara eramango da: otsaileko azken domekan Santa Marinako ludotekara eta martxoaren 22an Usaetxekora. Izena eman daiteke bai Ludoteketan eta baita aktibitatean bertan ere.