Albisteak

Martxoak 8 - Adierazpen instituzionala
Alderdi guztiek egin dute bat adierazpenarekin. Eva Abuin, Elkarrekin Arrasateko ordezkari politikoa, ez da argazkian egon amatasun bajan dagoelako.

Parte hartze ordenantza berria iragarri du Garazi Etxeberria zinegotziak 2026 urterako
Iragarpena gaur ospatutako Osoko Bilkuran egin du Etxeberriak. Helburua da martxan jarritako parte hartze prozesuak bateratu eta arautzea.

Inauteri bateratuak ospatuko dituzte bigarren aldiz Arrasate Herri Eskolako eta Arizmendi Ikastolako haurrek
Hiru gune nagusitan banatuko dira inauteri bateratuak ospatzeko: Uribe-San Andres, Erdigunea eta Musakola. Helburu nagusia hezkuntza komunitate osoa batzea da, bereizketa eta segregazioa ekiditeko. Ekimenak Udalaren eta Txatxilipurdi elkartearen laguntza izango du.

Eragile ezberdinekin elkarlanean antolatu du Emakume Txokoak aurtengo martxoak 8ko egitarau zabala
● Lexuri Doyague Loiti artista eta sortzaile arrasatearrak egin du aurtengo kartela. ● Egitarauaren osaketan parte hartu dute herriko nahiz eskualdeko kolektibo feministak, Arrasateko Udal Bibliotekak, Sasoibidek eta Emakume Txokoak berak.

Haur, gazte eta nerabeen ongizate emozionalean “jauzi kualitatibo bat” eman gura du Arrasateko Udalak, horretarako martxan jarritako planarekin
Diagnostikoa aurkeztu dute, eta orain ongizate emozionalerako ekintza-plana idatziko dute. Diagnosiaren aurkezpen saioak egingo dituzte martxoaren 11an eta 25ean, “komunitarearen hausnargune” bezala.

Arrasate berdeztatzeko parte hartze prozesua abiaraziko du Arrasateko Udalak herritar eta eragileekin
Arrasate aldaketa klimatikoari egokitzeko plana izango da, eta herritarrek modu presentzialean eta online parte hartzeko aukera izango dute. Lehen fasea martxoan izango da, eta bigarrena maiatzean. Mugikortasun Jasangarrirako Planaren azken bi parte hartze saioak martxoan izango dira.

Udalak kirol aktibazio eta bazkidetza kanpaina berri bati ekin dio "Orain zu" lelopean
Kanpainak, 2025 arinago, indartsuago, malguago eta osasuntsuago bat izatera gonbidatzen du.

“Zinema berrikusten” zine saioa eskainiko du Emakume Txokoak, Mirentxu Loyarteren “Irrintzi” eta “Euskal emakumeak” filmen emanaldiekin
Aurkezpen eta solasaldia Arantza Santestebanek gidatuko du. Emanaldia Kulturateko Areto Nagusian izango da, otsailaren 26an, asteazkenean, 18:30ean.

Sexualitatearen inguruko hitzaldiak
Arrasateko Udal Sexologia Zerbitzuak gurasoei eta hezitzaileei zuzenduta, sexualitatearen inguruko 3 hitzaldi antolatu ditu martxorako.

Udalekuetan edo kirol campusetan haurren parte hartzea sustatzeko 30.000 euroko dirulaguntza partida bideratuko du Udalak, iaz baino 10.000 € gehiago
Muga ekonomikoak gainditu nahi ditu Udalak, eta bazterketa ekonomikoa ekidin.

Udalak 9 langabe kontratatuko ditu Lan Aukera Eraikuntza enplegu-formakuntza programaren barruan.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa – EAE-ko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan

Mugikortasun jasangarrirako planaren parte hartze prozesua “inoiz baino jendetsuagoa” izan dela adierazi du Udalak
Auzoz auzoko aurkezpenak, herri galdeketa eta idatzizko alegazioen parte hartzea nabarmendu du Udalak. Ekarpenak aztertu ostean, bi bilera deituko dira, bata Hirigintzako Aholku Kontseiluarena, eta bestea herritarrentzako batzar irekia.

Etxeko olioa jasotzeko edukiontzi berriak jarriko ditu Mankomunitateak, 10 gune berri gehiagorekin
13 edukiontzi izatetik 23 izatera pasako dira, eta etxeko olioa birziklatzea errazagoa eta gertukoagoa izan dadin.

Defentsak indartzeko tintura eta xarabe tailerra otsailaren 15ean, bertako produktuen azokan
Tailerrak plaza mugatuak izango ditu, eta aurretiaz izena eman beharko da.

Ikerketa abian du Udaltzaingoak
Arrasateko Udalak gertakaria “oso larritzat” jo du, eta ikerketa sakona eskatu du.

Inauterietako kartela eta egitaraua aurkeztu dute herriko eragileek eta Arrasateko Udalak
Kartelaren irabazlea Izaro Sanchez Sanchez aretxabaletarra izan da. Inauterietako egitaraua otsailaren 28tik martxoaren 4ra luzatuko da, egubakoitzetik martitzenera.

Arrasateko industria ondarea den Zerrajerako aterpea berritu eta mantentzeko lanak hasi ditu Udalak
Zerrajerako arkuaz gain, 2025ean Ondare historikoa zaintzeko lan berriak egingo dira: Portaloi eta Iturriotzeko arkuak berritu eta Markuleteko labea berreskuratu.

Arrasateko 14 saltokik bat egin dute “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenarekin
Otsailaren 3tik 11ra, herriko 14 saltokik apainduko dituzte euren erakusleihoak emakume zientzialari baten omenez. Saltokiz saltoki, emakumeen inguruko galderei erantzunez, ginkana batean jolasteko aukera egongo da, eta ginkana osatzen dutenen artean 30 euroko 10 bono zozketatuko dira. Guztira Euskal Herriko 218 saltokik eman dute izena aurtengo ekimenean.

Belaunaldien arteko Santa Ageda bezpera ospatuko dute hirugarren urtez abesbatzako kideek
Ibilbideen berri eman, eta herritarrei abesbatzarekin bat egiteko deia egin dute. Arrasateko Udalak harrera egingo die 14:00etan, eta Udaletxeko ateak irekiak egongo dira herritar guztiei.

Uarkapen 246 panel fotovoltaiko jartzeko lanak hasi ditu Arrasateko Udalak
Trantsizio energetikoan urrats berria dela adierazi dute, eta, bertan sortutako energia, Udal eraikin ezberdinetan erabiliko da.

Emakume Txokoak otsailetik ekainera bitarteko plangintza berria aurkeztu du.
Hiruhileko honetan, 11 ikastaro, bi tailer eta gune iraunkorrak eskainiko dira. Jabetze eskolan parte hartzeko izena emateko aukera izango da otsailaren 3tik 7ra bitartean.

Adierazpen bateratua
Bizikidetza Batzordearen adierazpena

Arrasateko Udalak DELINEANTEA (HIRIGINTZA) plaza beteko du behin betiko izaeraz
Arrasateko Udalaren langile plantillan hutsik dagoen «Delineantea (Hirigintza)» plaza oposizio-lehiaketa irekia bidez hornitzeko ohiko hautaketa prozesuaren deialdia egin da.

Udalak autobus zerbitzu berezia jarriko du asteburu honetan Meatzerrekara igotzeko, San Baleixo jaiak ospatzeko
Autobus zerbitzu berezia tarte berezietan ibiliko da gora eta behera, zapatu arratsalde eta gauean, eta domeka eguerdian.

‘Komunitatea eredu: pantailen erabilera osasuntsu eta arduratsu baterantz’ jardunaldiak antolatu dituzte Altxa Buruak eta Arrasateko Udalak
Jardunaldietan izena emateko epea ireki da, eta plaza mugatuak izango dira.

Arrasateko 45 establezimenduk baino gehiagok "Euskaraz barra-barra" marka eskuratu dute eta Udalak ekimenean parte hartzeko deia egin du
Komertzio berriei ekimenean parte hartzeko gonbidapena luzatu die Udalak.

Zerrajerako ezponda egonkortzeko lanak hasi ditu Udalak
Lan egingo den ezpondaren eremua oso aldakorra da, eta ondorioz, esku hartze ezberdinak egingo dira eremuaren arabera.

FLL Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
Otsailaren 22an egingo da Euskadiko finala, lau egoitzatan banatuta, eta Mondragon Unibertsitatearen Arrasateko Iturripeko Campusa izango da horietako bat. Lehiaketaren garapen egokia bermatzeko boluntarioen papera ezinbestekoa da eta boluntarioak jasotzeko kanpaina martxan jarri da. Boluntario kanpainari bultzada emateko prentsaurrekoa egin dute Arrasateko Udalak, MONDRAGON Korporazioak eta Mondragon Unibertsitateko ordezkariek. Boluntario taldeko kide bat ere bertan izan da.

Antoñako frontoiak berritzeko lanak hasi ditu Arrasateko Udalak
Obrek 8 asteko iraupena izango dute, eta, epe horretan, erabilera mugatuta egongo da.