Albisteak

Martxan da Musakolako Gaztetxoko berria, kokapen berrian eta eraberritutako espazio batean

Musakolako nerabeek instalazio moderno eta irisgarriak dituzte jada Elcano kaleko 1. zenbakian. Zerbitzua 2026aren hasieran jarri da martxan, 2025ean zehar egokitzapen lanak amaitu ondoren.

Arrasateko Udalak kale garbiketa ordenantza berrituko du herritarren parte-hartzearekin: jasangarritasuna, hondakinen kudeaketa egokia, herri zaintza eta adierazpen askatasuna bermatzeko asmoz

Helburua da ardura partekatuan sakontzea, garbitasunetik harago, hondakinak gutxitzea eta ingurugiroa ez kaltetzea, jasangarritasunean irabaziz. Zabalik da, ekainaren 28ra arte, lehen ekarpen eta ideiak proposatzeko aukera, eta uztailean zehar egingo dira eragileekin elkarrizketa eta parte hartze saioa. Ekarpenak jasota, irailean aurkeztuko da ordenantza berria, eta tarte berri bat zabalduko da herritarrek berain iritzia emateko. Udalak dagoeneko ezarri dituen ordenantza berriaren oinarrietan, besteak beste, hondakin eta zakarrak lurrera botatzea saihestea bilatuko da, birziklatze eta garbiketa jasangarria sustatzea, edota adierazpen askatasuna bermatzeko adierazpen libreko gune berrien proposamen zabala txertatzea.

UDAIXE 2026: Arrasateko nerabeentzako udako aisialdi eskaintza hemen da

Ekainaren 29tik uztailaren 16ra bitartean, 12 eta 17 urte arteko gazteek aisialdiaz gozatzeko aukera izango dute "6ak baietz!" eta "Gaztekonkis" programen bidez

Arrasateko Udalak Musakolako udako abonuen salmenta aurreratu du, irekiera eguneko ilarak ekiditeko, eta jada eskuragarri daude

Datorren ekainaren 12an irekiko dira kanpoko igerilekuak. Urtero, irekiera egunaren inguruan, herritar ugari hurbiltzen da udako abonuak egitera, eta horrek ilara handiak sortzen ditu harreran.

Mural bertikala marrazten ari da Mutiko Kristal San Andreseko eraikin batean, auzoko jai batzordearen eta Udalaren arteko elkarlanari esker

Muralak San Andres auzoko jatorriari egiten dio erreferentzia, izan ere, muralaren oinarria 60ko hamarkadan Euskal Herrira, eta zehazki San Andresera, iritsi ziren pertsona migratuei egiten zaie erreferentzia.

Arrasateko udalak Musakola kanpoko igerilekuetako txiringitoa kudeatzeko deialdia ireki du

Eskaintzak aurkezteko epea ekainaren 17an amaituko da, eta puntuazio onena lortzen duenak eramango du esleipena. Musakolako kanpoko igerilekuak ekainaren 12an irekiko dira, kiroldegiko uda denboraldiarekin batera. Izan ere, azken hilabetean, hustutze, garbiketa eta mantentze lanak egiten ari dira, ekainaren 12rako dena prest izateko.

Etxezarretako parke berritua ezagutzeko aukera izango da maiatzaren 31n, herritar guztientzat antolatutako jaiarekin

Etxezarreta parkeko lorategia berreskuratzeko lanak amaituta, goiz osoko egitaraua antolatu du Udalak, Txatxilipurdi elkartearekin elkarlanean, maiatzaren 31rako. Balio handiko parke eta lorategi botanikoa berreskuratu da, herritarrek erabiltzeko, aisialdirako naturgune berri bat sortuz.

Hainbat aholku helarazi ditu Udalak aurreikusi diren tenperatura altuen aurrean

Helburua da beroak pertsonen osasunean dituen ondorioak prebenitzea, eta horrela osasun-larrialdi bihur daitezkeen egoerak saihestea.

Bigarrenez martxan da Arrasaten 'Ikusgarriak gara' LGTBIQ+ egitaraua, ikusgarritasuna eta herriko ahotsak erdigunean jarriz

Ostegunean hasiko da Zinegoakekin, eta ekainaren 28an amaitu Morbor taldeak Herriko Plazan deitutako kontzentrazioarekin. Tartean izango dira Mural margoketa eta “Ikusgarriak gara, eta orain zer? Arrasateko LGTBIQ+ ahotsak” solasaldia Emakume Txokoan.

Arrasateko udalak heriotzan eta doluan laguntzeko prestakuntza-saioa antolatu du zainsare egitasmoaren baitan

Ikastaroak 20 orduko iraupena izango du guztira, eta heriotza zein dolu prozesuetan laguntza eta prestakuntza eskaintzea du helburu. Maiatzaren 23tik ekainaren 13ra bitartean izango da formazioa.

Aste honetan hasiko dituzte ur parkeen muntaketa lanak, eta ekaineko lehen astean zehar irekitzea aurreikusten du Udalak

Kanpoko igerilekuen prestaketa lanak ere hasiak dituzte Musakolan. Udako denboraldiarekin batera irekiko dira ekainaren 12tik irailaren 13ra. Ur parkeen ur kontsumoari dagokionez 2025ean 1896 m3 kontsumitu ziren, 2024an 1863 m3 ur, eta 2023an 2.919 m3, “Musakolako igerileku ertaina 11 aldiz betetzeko ur kantitatea edota kanpoko igerileku olinpikoa osorik betetzeko ur kantitatea”

Euskarako C1 mailako udako ikastaro trinkoa eskainiko du Arrasateko Udal Euskaltegiak

Arrasateko Udal Euskaltegiak C1 mailako udako ikastaro trinkoa eskainiko du uztailean eta irailean; euskara maila hobetzeko aukera aparta, beraz.

“Mundutik Arrasatera” egitasmoak aniztasuna eta bizikidetza ikusaraziko ditu asteazken honetan “Zoriontsu izateko gakoa” ipuin kontaketarekin

Woloferaz eta euskarazko ipuin kontaketa saioa izango da eta ipuinak arrasatearrek kontatuko dituzte.

Iturriotz kalean egongo da asteazkenetik aurrera behin behineko BAZ, gaur egungoa berritzeko lanek iraun bitartean

20 urte dituzte gaur egungo bulegoek, eta instalazioak eta teknologiak eguneratzeko beharra zegoen. Hilabete amaieran hasiko dituzte lanak, eta 4 hilabetez luzatzea aurreikusten du Udalak. Iturriotz kalearen 21. zenbakian egongo da behin behineko BAZ zerbitzua, eta herritarrei zerbitzua emateko egokitu da.

Arrasateko Udalak Gobernu Planaren bigarren balantzea aurkeztuko die herritarrei maiatzaren 19an eta 21ean

Udal Gobernuak azken urteetako lanen errepasoa egingo du, proiektu estrategikoen berri emango du eta herritarren zalantzak argitzeko tartea eskainiko du.

Arrasateko Sexologia Zerbitzuak mural berria izango du: herritarrek hautatuko dute diseinu irabazlea lau proposamenen artean

Diseinuak Institutuko Batxilergo Artistikoko ikasleek egin dituztela eta herritarrek izango dutela lau proposamenen artean gustokoena aukeratzeko hitza. Botoa emateko hainbat bide izango dira: Sexologia Zerbitzuko instagram kontutik, edota presentzialki BAZ edo Gazte Bulegoan maiatzaren 24ra arte.

Debagoieneko mugikortasunaren diagnostiko teknikoa aurkeztu du Debagoieneko Mankomunitateak

Azken hilabeteetan Debagoieneko mugikortasunaren diagnostikoa lantzen jardun du Debagoieneko Mnakomunitateak, eskualdeko mugikortasun errealitatea datu eta ikuspegi teknikoetatik aztertzeko helburuz. Intra Trafiko Ingeniaritza S.L enpresak egin du lanketa teknikoa.

Arrasateko Udalak Julio Galarta margolariaren 631 lan jaso ditu dohaintzan eta "Artistaren begirada" erakusketa inauguratuko du Kulturaten

Inaugurazio ekitaldia ostiral honetan, maiatzak 15, izango da, arratsaldeko 18:30ean. Dohaintza honen bidez, artistaren familiak eta elkarteak betetzat jotzen dute Galartaren nahirik handiena: bere legatu artistikoa arrasatearren ondare kulturala aberasteko uztea.

Asfaltatze lan berriak hasiko ditu Udalak bihartik aurrera Musakolan eta Martxoak 8 kalean

Bihar, maiatzak 13, Musakola auzoko zerbitzugune, industrialdera eta baserri auzoetara doan bide publikoa asfaltatuko dute. Datorren astean, berriz, Martxoak 8 kaleko zebrabidea eta Sailuente plaza asfaltatuko dira.

Arrasateko Udalak etxebizitza diagnostikoa eta ekintza plana aurkeztuko dizkie herritarrei maiatzaren 18an

“Ate berri bat etxebizitza eskubideari” izenburupean, saioak Arrasate bizitegi-eremu tentsionatu izendatu izanak ekarriko dituen neurriak eta aurreikusitako 5 milioi euroko inbertsioak xehetuko ditu. Ekitaldia Kulturateko Areto Nagusian izango da, arratsaldeko 18:00etan.

“Lurretik mahaira” tailerra Arrasaten: LH 1-3 mailako haurrek ekoizleekin kozinatzeko aukera izango dute

Tailerra datorren maiatzaren 23an ospatuko da, goizeko 11:00etatik 13:00etara, Okendoko ludotekan. Jarduera doakoa izango da, baina aurretiaz izena eman beharko da maiatzaren 18a baino lehen. Ekimenak tokiko ekoizpen jasangarriaren garrantzia eta kontsumo arduratsuak ingurumenean duen eragina transmititu nahi die belaunaldi berriei.

Loreen eta ortuko landareen azoka berezia Seber Altube plazan zapatu honetan, maiatzak 16

Azokaren ordutegia: 9:00-13:30. Azokarekin batera, 400 landare inguru banatuko dira.

Musakolan aterpe berri bat egiteko aukera aztertu eta definitzeko partaidetza prozesua abian jarri du Udalak

Bi lan saio egingo dira: maiatzaren 13an bata, eta, maiatzaren 20an bestea. Prozesu honen helburua teknikoki posible denaren eta auzokideek egokien ikusten duten lekuaren arteko elkargunea eta adostasuna bilatzea izango da.

Arrasateko Udalak zaintzaileei zuzendutako "Estresa kontrolatzeko estrategiak" tailerra antolatu du

Ekimen hau etxeko eta zaintza arloko langileentzat pentsatuta dago, haien eguneroko zereginetan lagungarri izango diren tresnak eskaintzeko. Tailerra zapatu honetan izango da, maiatzak 9, 15:00etatik 18:00etara, eta izena eman beharko da.

Udal Hezkuntza Kontseilua berreskuratuko du Arrasateko Udalak, hezkuntza herriaren ardura partekatu gisa sendotzeko

Herri hezitzailearen ikuspegiarekin, tokiko hezkuntza-ekosistemaren gobernantza partekaturako tresna iraunkorra izango da. Kontseilua izaera anitzeko kideek osatuko dute, herriko errealitate desberdinak islatzeko. Aho batez onartu du Udalbatzak proposamena.

Debagoieneko udalek "bakardadearen korapiloa askatzeko dekalogoa" aurkeztu dute, eskualdeko etxe guztietara iritsiko den gida praktikoa

Helburua da herritarrei tresna arin eta erabilgarri bat eskaintzea bakardadeari aurre egiteko. Bakardadea gai kolektiboa dela nabarmendu dute, eta komunitatearen mobilizazioa eskatu dute.

Bihar egingo da Euskararen Herri Plana osatzeko bigarren lan-saio irekia Kulturaten

Arrasateko Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu bihar, maiatzak 5, Kulturaten egingo den saioan parte hartzera, guztion artean herrian euskaraz bizi ahal izateko etorkizuneko bide-orria zehazteko.

Arrasateko aniztasun mahaiak 2026ko “aniztasunaren hilabetea” aurkeztu du, eskubideen defentsa eta elkarbizitza ardatz hartuta

Ospakizun hau maiatzaren 21ean ospatzen den “Elkarrizketarako eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Munduko Eguna”-ren testuinguruan kokatzen da. Arrasateko Aniztasun Mahaiak herritar oro gonbidatu nahi du ekintza hauetan parte hartzera, aniztasuna ez dadin soilik ospakizun bat izan, baizik eta gizarte kontzienteago eta bidezkoago baten oinarria.

Maiatzaren 7an, eguenean “80 amandre” ipuin kontaketa saioa eskainiko du Dorleta Kortazar Alkozek Emakume Txokoan.

Ekimen honekin jarraipena emango diogu, gure aurreko emakumeen* istorioak jaso eta transmititzeko hiruhileko honetan egin dugun ahaleginari.

Haur eta nerabeen ongizate emozionala hobetzeko ekintza plana osatzen ari da Udala, hainbat eragilerekin elkarlanean

Arrasateko eragile eta erakundeek osatutako Komunitate Hausnargunea funtsezkoa izaten ari da, haur eta nerabeekin egunerokoan lan egiten duten profesionalen esperientzia eta ikuspegia txertatzeko.