Albisteak

Udalerriko Inmigrazio Plana garatzeko partehartze prozesuari hasiera emango zaio maiatzaren 5ean.

Etorkinen inguruko ekintza plana garatu ahal izateko arrasatearren parte hartzea eskatzen du udalak.

SAN KRISTOBAL HILERRIA: NITXOETAN LURPERATUTAKO GORPUZKIAK ATERATZEA

Idatzi honen bitartez biztanleriari jakinarazten zaio, San Kristobaleko hilerriko nitxoetan 1999ko lehenengo seihilekoan lurperatuak izan ziren hildakoen gorpuzkiak aterako dituela Arrasateko Udalak 2009ko irailaren 1etik aurrera.

KALEKO KATUEN KONTROLA ETA LAGUNTZA

Datorren egubakoitzean, irailak 19, arratsaldeko 19:00etan, kaleko katuen kontrolari eta laguntzari buruzko informazio hitzaldi bat izango da, animalien eta pertsonen artean zuzen jokatzeko. Hitzaldia Kulturateko areto nagusian izango da eta Errenteriako "Bubastis" elkarteak emango du

ABUZTUKO ESTABLEZIMENDUEN GIDA

Arrasaten eta inguruko herrietan, abuztuko hilean herritar askok oporrak hartzen dituzte, artean, merkatari eta ostalari askok ere, urteko sasoirik egokiena iruditzen baitzaie, euren establezimenduetako pertsiana jaitsita, atsedena hartzeko. Honek dakar, abuztuko hilean, urteko gainontzeko 11 hilabetetan eskura edukitzen dugun hainbat zerbitzu herrian ez egotea, edo ez behintzat betiko establezimendu guztietan.

ZUHAITZ EGUNA 2008

Ostiralean, martxoaren 7an, Zuhaitz Eguna ospatuko da Garagartza auzoan, Lete ingurunean dagoen udal jabegoko lursail batean. Zuhaitz egunaren helburua ekosisteman zuhaitzek duten garrantzia erakustea da.

KONTSUMO ARDURATSU KANPAINA

Kontsumo garaia letra larriz heltzen da: gabonetako jaiak. Publizitate-kanpainak egiten dituztenek badakite neurrigabe kontsumituko dugula. Kontsumo horrek errekurtso naturalak xahutzera bultzatzen gaitu. Honela, edukiontziak betetzen dira, elektrizitatearen fakturak igotzen dira, eta okerrena, gure umeei eta gazteei urtean zehar esaten diegun kontrakoa irakasten diegula. Horregatik, Arrasateko Udalak kontzientziazio eta ingurumen heziketa-kanpaina bat martxan jartzea erabaki du.

Abenduak 16, kromoak trukatzeko eguna

Kromoak dira gaur egun neska-mutikoen artean modan dagoen aisialdiko aktibitatea. Ingurumen sailetik berrerabilpena eta elkar-trukatzea sustatu nahian ekintza bat antolatu da: Astean egun batean toki zehatz bat jarri kromoak elkarren artean trukatzeko.

Urriko Kultura Gida

Urriko ekitaldien artean "El Guia del Hermitage" antzezlana aipatzekoa da, bertan parte hartzen duen aktorea Federico Luppi ezaguna baita. Ikuskizun hau urriaren 28an izango da Amaia antzokian.

Birzikleta azoka eta bizikleta ibilaldia

Zapatuan, irailaren 22an, Bigarren eskuko bizikleta azoka ospatuko da Seber Altube plazan. Biharkoa 4. edizioa izango da. Astean zehar, material ugari batu da, guztira 80 bat salgai egongo baitira: bizikletak, patinak, patineteak, umeak eramateko aulkiak, kaskoak, autoan bizikletak eramatekoak, etab. Azoka goizean 11etatik 14etara izango da eta arratsaldean 17etatik 19etara.

Gaur, Udalaren antolaketa plenoa

Gaur, arratsaldeko 7etan Gobernua osatzeko eta Udala antolatzeko bilkura ospatuko du Udal Batzar berriak, ondoko gai zerrendaren arabera:

Bigarren txandan izena emateko epea zabalik

Uda garaian eguraldiak lagunduta, kirola praktikatzeko aukerak eta gogoak ugaritu egiten dira. Uztailean zehar hainbat kirol praktikatzeko aukera izango da, lehenengo txandan izenik eman ez bazenuen, uztaileko bigarren txandan izena emateko epea zabalik dago jadanik.

Arkitekto plaza bat betetzeko deialdia

Deialdi honen helburua ARKITEKTO bat bitarteko funtzionario izendatzea da.

Tratu egokien aldeko kamisetak

Arrasateko Emakumeekiko Indarkeriaren Aurkako Plataformak antolatutako kamiseta lehiaketaren irabazlearen berri jakitera eman du. Lehiaketa hau, gazteei zuzendutako tratu egokien aldeko kanpainaren barruan antolatu da.

Ekaineko Kultura Gida kalean

Ekaina ekitaldiz beteta dator. Hilabetea janari eta edariarekin lotutako jaiekin hasiko dugu, izan ere, asteburu honetan bertan Garagardoaren VIII. festa ospatuko da, hurrengoan berriz Ardoa eta gaztaren eguna. Bien bitartean berriz, Aste Berdea izango dugu, hitzaldiekin, pelikulekin eta irteerekin gozatzeko.

Sunchales hiria eta Arrasateren arteko senidetzea

Atzo eguerdian ez ohiko Osoko Bilkuran onartu eta sinatu zen Argentinako Sunchales hiriaren eta Arrasateren arteko senidetzea. Honela, Arrasateren lehen senidetzea izan da. Hitzarmena irakurri.

Ana Urkizaren hitzaldia

Emakume Txokoak antolatuta, Emakume idazleak euskal literaturan gaia jorratuz, ZORTZI UNIBERTSO, ZORTZI IDAZLE liburua aurkeztuko du Ana Urkiza idazle ondarrutarrak.

Udalaren adierazpena, urtarrilaren 5eko erasoaren aurrean

Urtarrilaren 5eko erasoa dela eta Alkatetzaren bandoa Arrasateko Udala eta bere izenean Udala osatzen dugun udal talde guztiok, EAJ-PNV, PSE-EE, EA, EB-Berdeak, PP, ARALAR eta Talde Mistoa, gure izen propioan eta udalerriko herritarren ordezkaritzan, honako adierazpen hau egiten dugu.

Bihar, azaroak 28, NA berritzeko edo egiteko zita

Gogoratu nahi dizuegu azaroaren 28rako NA berritzeko edo egiteko txanda daukazuenoi, Arrasateko Pasealekua 1 zenbakian dagoen IMIko bulegoetara joan beharko duzuela bakoitzak daukazuen ordurako.

Arrasateko  Baserriko  Produktuen   Azoka  

Datorren zapatuan, hilaren 4an, ospatuko da IV. Arrasateko Baserriko Produktuen Azoka lehenengo aldiz, Biteri plazan. Izan ere, azokaren egunean bertan inauguratuko da plaza eder hau. Ekimen honen antolatzailea Arrasateko Udalaren Enplegu eta Garapen Ekonomiko Zerbitzua da, baina aurrekoetan bezala, aurten ere, Ibaiarte Merkatarien Elkartearen laguntza egon da ekimen honen komunikazioan: kartela euren dendetako eskaparatetan jartzeaz gain, euren kargu hartu baitute azokaren kartelaren kostea ere.

UDALEKO TELEFONO BERRIAK

010 eta 092 Dagoeneko martxan daude Udalarekin harremanetan jartzeko telefono zuzen berriak: 010 Arrasatetik Udaletxera deitzeko eta 092 Udaltzaingoaren deitzeko. Bi zenbaki hauek soilik telefono finkoetatik erabili ahal izango dira.

PACO SAN MIGUEL IRABAZLE ESKULTURA LEHIAKETAN

Paco San Miguelen Esferaren Aztarna lanak irabazi du eskultura lehiaketa. Eskultura saritu hau ondorengo hilabeteotan Biteri plazan jarriko da. Lehendik ere artista honek badauka eskultura bat Arrasaten Maiatzaren 1 plazan, hain zuzen ere. Epaimahaia: Urriaren 11n bildu ziren epaimahaiko kideak: Ignacio Lakunza (alkatea), Javier Gantxegi (Fagor) eta Javier Gonzalez de Durana (Artiumeko zuzendaria). Lan saritua aukeratzeko, kontuan izan zuten besteak beste, proiektuaren kalitate artistikoa, teknika eta materiala, berrikuntza eta sormena, proiektuaren helburuekin duen erlazioa eta aurrekontua. Erabakia hartzerakoan herritarren botoek epaiaren %30 balio zuten.

Abuztuan udako oporrak Udaletxean

Iritsi da abuztua eta horrekin batera baita udako oporrak ere herritar gehienontzat. Lanean ala oporretan, kanpoan ala herrian, hilabete ona izan dezazuela opa dizue guztioi Arrasateko Udalak.

Aukeratu dira BAZerako bost langileak

Aurkeztu ziren 357 pertsonetatik 32 izangai izan dira prozesu osoa (proba teorikoa, euskara, informatikoa eta psikoteknikoak) gainditu izan dutenak. Astelehen honetan izan zuten azken proga, nortasunezkoa. Horietatik 5 izan dira hautatuak Biztanleen Arreta Bulegorako. Gainontzekoak, aldi baterako premiak direnean kontratatzeko lan-poltsa osatuko dute.

Ordutegi berezia Aste Santurako

Aste Santuko oporraldiak direla eta Arrasateko kirol instalazioek ordutegi aldaketa izango dute.

Sukaldaritza ikastaroa eta "Gomendatzen dizut 2006" lehiaketa martxan

Bi proposamen eskaintzen dizkigu Arrasateko Gazte Sailak udaberri honetarako. Batetik, Sukaldaritza ikastaroa izango da martxan eta, bestetik, 3. urtez egingo den Gomendatzen dizut 2006 lehiaketa ere izango da.

Bost lanpostu betetzeko deialdia egin du Udalak

Informazio eta Izapidetzako bost lanpostu betetzeko deialdia egin du Udalak.

Inauteriak 2006

Yera Sanchez Moran aretxabaletarra da 2006ko Inauterien kartel lehiaketako irabazlea. Txikitxoenen kategorian, berriz, Alai Muniozguren Uzkizari aipamen berezia egin beharra zaio. Honats bien lanak hurrenez hurren.

Laburmetraia lehiaketa martxan

Aurtengo laburmetraien lehiaketa abian da. Arrasateko Udaleko Berdintasun Sailak laburmetraien lehiaketa antolatu du.

Emakumea pilotari

Arrasateko Udala eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa akordio batera iritsi dira Emakumea Pilotari proiektua abian jartzeko. Pilota munduan-eskola mailan, aisialdian eta baita maila federatuan ere- emakumearen parte hartzea bultzatzea da proiektu honen xedea. Bide batez, emakumearen presentzia arlo orotara zabaltzea nahi da hitzarmen honekin.

Bizikletaren erabilpena sustatzeko jardunaldia bertan behera gelditu da

Gaurko iragarrita zegoen Bizikletaren erabilpena sustatzeko jardunaldia bertan behera gelditu da, bertara zetozen bi aurkezle gaixorik daudela eta. Horrenbestez, errege ostera atzeratuko da ekitaldi hau.