Zerbitzu gutunak
Zerbitzu Gutunean, zerbitzu jakin batek herritarren aurrean hartzen dituen konpromisoak biltzen dira. Gutunek, halaber, zerbitzuen ezaugarri nagusiei buruzko informazioa ematen dute eta zerbitzu horiek erabiltzen dituen jendeak dauzkan eskubide eta betebeharrak zehazten dituzte.
Gainera, Zerbitzu Gutunek balio dute hartutako konpromisoen gestio eta segimendu sistematikoa egiteko eta, era horretan, etengabeko hobekuntzaren kultura sustatzeko.