Albisteak

Arrasateko Udaleko Gizarte Zerbitzuek drogekin arazoak dituzten pertsonen senideentzat edota lagunentzat laguntza programa bat martxan jarri du

Asmoa da, familiei edota lagunei gune bat eskaintzea, haiek bizi duten egoeraren aurrean nola sentitzen diren adierazi ahal izateko, eta egoera antzekoa bizi duten pertsonekin partekatzeko izan ditzaketen beldurrak, kezkak …. Gune honetan, parte hartzaileei famili egoera maneiatzeko tresnak eskuratzen ere lagunduko zaie

Gurasoentzako hitzaldia antolatu du Udal Prebentzio Zerbitzuak

“Mugikorren, sare-sozialen eta bideo-jokoen erabilera osasungarria eta kontzientea”

ArraSasoi: hamabi hile, hamaika gai

Bueltan dator Arrasateko Udaleko Kirola Sailak aurrera daraman “ArraSasoi: hamabi hile, hamaika gai” programa. Apirilean, zoru pelbikoa indartzeko ariketak egingo ditugu. Oraingoan ere, Kiroldegiko abonatuei begira egindako saioak izango dira, doan eta parte hartzeko egin behar den gauza bakarra, aurrez izena ematea da.

Udaltzaingoko bost agente plaza betetzeko hautaketa prozesu bateratua

Arrasateko Udalak hautaketa prozesu bat egingo du, beste udal batzuekin batera, Polizia Akademiaren koordinazio eta ardurapean, une honetan pertsonal plantilan hutsik dauden bost agente plaza modu finkoan betetzeko.

“Sanjoanetan” kalez-kaleko salmenta lizentziak emateko prozedura arautuko duen plegua onartu du Udalak

Izena emateko epea apirilaren 11an hasi eta maiatzaren 10ean bukatuko da

Arrasateko Udalak abian jarri du turismo informazioaren web atala bere webgunean.

Helburua da udalerriko turismo informazioa bisitariaren eskura jartzea. Informazio praktikoa topatu daiteke: zer egin, bisita gidatuak, natura bideak, ostatuak, agenda…

EPEA ZABALIK Udaltzainburu ofizial plaza eta Lehen Agente plaza hornitzeko deialdian izena emateko

Apirilaren 13tik maiatzaren 2ra arte izena eman ahal izango da Arrasateko udaltzaingoaren ikuskaritza eskalako “Ofizial-Udaltzainburu” lanpostua eta Udaltzaingoaren oinarrizko eskalako “Lehen Agente” kategoriako lanpostuak behin betiko hornitzeko prozesuetan parte hartzeko

Udaberriko oporrak gaztegunean eta ludotekan

Opor hauetarako egitarau bereziak antolatu dira ludotekan (3-11 urtekoentzat) eta gaztegunean (12-17 urtekoentzat).

GOIAZ azoka abian da Kulturaten

Apirilaren 8 eta 9an ekitaldiz beteta, martxan da GOIAZ Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka.

Makatzenako igogailuko obrak amaitu dira eta eskailerak zabalik daude dagoeneko

Gaur bertan Udalak obra zertifikatua sinatu du eta bisita teknikoa egin dute Makatzenako igogailuetan. Bertan egon dira Udalaren aldetik Alkatea, Hirigintza burua eta kontuhartzailea. Bestalde, Altuna y Uria enpresako arduradunak eta Schindler igogailuetako arduraduna.

"Vasco-Navarro trena Arrasaten" dokumentalaren aurkezpena

Kulturateko areto nagusian 19:00etan aurkeztuko dute Udal Bibliotekak ekoiztutako dokumentala

Irteera Lekeitiora

LHko 3, 4, 5, eta 6 mailako gazteentzat.

Udalak langabe bat kontratatuko du

Udalaren Enplegua zuzenan sustatzeko programaren baitan

"Produktu fitosanitarioen aplikatzailea" ikastaroa

Ikastaroa 25 ordukoa da, apirilaren 8tik 16ra, eta Arrasaten egingo da

Eskolako Agenda 21eko “Ura” proiektua

Ateratako proposamenak berriz aztertzen alkatearekin

Udaltzainburu ofizial plaza eta Lehen Agente plaza, euskal poliziako kide diren karrerako funtzionarioen arteko lehiaketaz hornitzeko hautaketa prozesuak

Arrasateko udaltzaingoaren ikuskaritza eskalako “Ofizial-Udaltzainburu” lanpostua eta Udaltzaingoaren oinarrizko eskalako “Lehen Agente” kategoriako lanpostuak behin betiko hornituko dira

Zinegoak Arrasaten

Beste urte batez, Bilboko GayLesboTrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren leiotxo bat izango dugu Arrasaten martxoaren 27an, ZINEGOAK Hedapena atalari esker

6-12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzako “GARAPEN EMOZIONAL OSASUNTSUA TAILERRA”

Gaztelerazko taldean oraindik izena emateko aukera dago ( Gizarte zerbitzuak: 943 25 20 07)

2019ko Martxoak 8ko egitaraua martxan

Emakume Txokoak, Arrasateko M8 Plataformak eta herriko emakumeen elkarteek, elkarlanean antolatutako ekimenak jasotzen ditu egitarauak

Erorketak prebenitzeko tailerra

Izen-emateak dohainik egin ahalko dira, 2019ko martxoaaren 22ra arte, Arrasateko Osasun-zentroan (943 035250), bertan edo telefonoz.

San Juan de Dios Ospitaleak egin duen ikerketa DBHko ikasleen droga kontsumoari buruzkoa aurkeztu dute

Udalaren laguntzarekin, urrian eta abenduan egin zituzten inkestak

Kiroldegi berriaren aurreproiektua aurkeztu du Udalak

Kirol klubekin eta erabiltzaileekin hausnartutako aurreproiektua da, 23.935.620 euroko aurrekontuarekin

Itxaropena eta Kurtze Txikiko parkeak bukatuta, legealdi honetan, auzoetan eta erdigunean, guztira 8 parke berritzeko 1.128.000 euroko inbertsioa egin du Arrasateko udalak

Udal gobernuak haurrak erdigunean jartzeko apustu irmoa egin du, jolas parkeak berritzeaz gain, Txiki txokoa zabaldu, Santa Barbarako ur parkearen proiektua martxan jarri eta Haurren Kontseilua ere sortu baitu, izan ere, haurrak baitira Arrasateren etorkizuna.

Leire Arregi Vicentek Martxoak 8ko XXII. kartel lehiaketa irabazi du

"Sentitu, pentsatu eta ekin feminismoari” da aurtengo leloa

Aurten hasiko dira Erguineneko igogailuetako lanak

Proeiktuak auzotarren irisgarritasun sistema hobetzea du helburu

Udalak langabe bat kontratatuko du

Udalaren Enplegua zuzenan sustatzeko programaren baitan

Gurasoentzako tailerrak

Udal Prebentzio Zerbitzuak 0-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako 3 tailer antolatu ditu.