Albisteak

Arrasateko Udaleko ‘Euskaltegiko irakasle’ plaza bi betetzeko eskabide orriak aurkezteko epe berri bat ireki da
Arrasateko Udalaren langile plantillan hutsik dauden Euskaltegiko irakasleen bi plaza oposizio-lehiaketa bidez eta txanda irekian hornitzeko hautaketa prozesuaren deialdiaren 2. izen emate epea ireki da 2021-10-28an

Bi bisita gidatu urriaren 30ean ‘Gaba beltza’ ezagutzeko
• Bisita euskaraz 10:00etan izango da eta gazteleraz 11:00etan, Herriko Plaza Nagusitik abiatuta. 55 minutuko iraupena izango du bisita bakoitzak. • Aurrez izena eman behar da BAZ-en 943 252 000 telefonora deituta edota www.arrasate.eus/ezagutu web atarian.

Ikasturte berriari ekin diogu Udalako Ingurumen Eskolan
Gaua pasatzeko egonaldiak ere berreskuratu ditugu, osasun larrialdiagatik izandako etenaldia eta gero.

Arrasateko Haurren Kontseiluak 6. edizioari ekin dio
Arrasateko Arimazubi, Gazteluondo, Herri Eskola eta Santa Teresa eskoletako 20 lagun izango dira taldean

Arrasateko Udalak 20 langabe kontratatuko ditu 2021eko Enplegu Planaren barruan
Ekimenak helburu du herritar langabeen lan munduratzea bultzatu eta erraztea, enplegu aukerak eskaini eta herriaren garapen ekonomiko zein soziala sustatzeko, bereziki kolektibo zaurgarrienen artean

Arrasateko Udalak kultura ekintzetako laguntzaileen lan poltsa bat sortu du
Arrasateko Udalak hautaketa prozesua deitu du kultura ekintzetako laguntzaileen lan poltsa bat sortzeko

'Gipuzkoan Gazte Tour' Arrasaten hasiko da zapatu honetan, urriaren 2an
Arrasaten ikusgai izango dira Hip-hoparen mundurako sarrera, Rap tailerra eta 4 kontzertuz osatutako kartela: 'Teloneroak: dentso + Tatta + Mutiko', Shaolin Monkey, Anier eta Hard Gz

2021-22 Eskola Kirola ekimenean haurren partaidetza aukera bermatzeko, Arrasateko Udalak dirulaguntza lerroa jarri du abian.
Laguntza da Leintz Eskola Kiroleko matrikularen % 90eko deskontua. Dirulaguntza da LH1 – DBH2ko ikasleak dituzten familientzat.

Arrasateko Ludotekak eta Gaztetxokoak aste honetan zabalduko dira
Okendoko, Santa Marinako eta Usaetxeko ludotekek irailaren 13an irekiko dituzte ateak, astelehenetik egubakoitzera, 17:00etatik 20:00ak arte. Ate irekiak: irailaren 13tik urriaren 1era. 3 ludotekak irekita egongo dira zerbitzuak bertatik bertara ezagutzeko.

Eskolako Agenda 2030en itxiera saioan ikasleek proposamenak aurkeztu dizkiote udalari osoko bilkuran
Ikasturte osoan zehar egindako lanen ondorio dira ikasleek udalari egindako proposamenak

Arrasate Bluesek bluesaren aitzindariak hartuko ditu gogoan
Hirugarren Arrasate Blues jaialdiak 7 agertoki izango ditu, eta 10 taldek alaituko dituzte Arrasateko kaleak uztailaren 15etik 18ra

Sanjuanetan, erabat kulturaren alde
Egitaraua ekainaren 19an hasi eta 26an amaituko da, eta mota guztietako 20 ekitaldi izango dira aukeran, adin tarte guztiei zuzenduak

Udaixe 2021!
Udaleko Gazteria sailak udako egitaraua prestatu du 12-17 urte arteko gazteentzat.

Egitarau bereziak udaberriko oporretarako
Udaleko Gazteria sailak haurrentzat eta nerabeentzat egitarau bereziak antolatu ditu udaberriko oporretarako. Gaztetxokoetako ekintzetan izena emateko epea apirilaren 5ean amaituko da. Taldeak eta plaza kopurua mugatuak direnez, gomendatzen da izena lehenbailehen ematea.

Arrasateko Udalak asteburuetako Gaztegunea Musakolara lekualdatu du behin-behinean, zerbitzua berregokitzeko, bizikidetzaren mesedetan
Gaztegunea eta haren kanpoaldea desadostasun gune bihurtu dira auzotarren, bizilagunen eta zerbitzuaren erabiltzaileen artean

SHREC proiektua garatzeko eta dinamizatzeko teknikaria kontratatzeko hautaketa prozesua
Arrasateko Udalak SHREC proiektuaren eduki teknikoen lanketaz arduratzeko eta horrekin lotuta Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 Legean ezarritako zehaztapenak garatzeko teknikari bat kontratatuko du presazko izaerarekin.

Udalak 66.610 euroko inbertsioa egin du 2020an Arrasateko 60 gazteri etxebizitza alokairua ordaintzen laguntzeko
Dirulaguntzaren helburua da Arrasateko 18-35 urte bitarteko gazteei etxebizitza alokairua ordaintzen laguntzea, emantzipazio bidean laguntzeko eta etxebizitza alokairua sustatzeko.