Albisteak

Edadetuen aurkako lapurretak eta iruzurrak saihesteko informazio kanpaina jarri du abian Udalak
Hitzaldiak Arrasateko udaltzain buruak emango ditu Etxaluzen, dinamikoak izango dira eta hainbat aholku emateaz gain, herritarren partaidetza da sustatu nahi dena, beren kezkak azaldu eta galderak egin ditzaten

Erroldak onartuta, aurtengo zergak eta tasak indarrean sartzen dira
Arrasateko udalak herritarrei jakinarazi die, epez-epeka, zabor eta ur tasak eta OHZ, JEZ eta Ibilgailuen gaineko zergak kobratzen hasiko direla

Komunikatua kale garbiketari dagokion ordenantzaren aurrean
Komunikabideetan gai honen inguruan izan diren adierazpenak direla eta, Udalak hainbat argibide helarazi nahi ditu

Whatsart proiektua
Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren barruan gazteei zuzendutako proiektua

Otsaileko baserritarren azokan, erabilitako etxeko koipeekin xaboia egiteko tailerra
Udalatx Mintegiko Idurre Arangurenek eta Nerea Altunak gidatuko dute tailer hau, erabilitako sukaldeko koipearekin xaboia egiten ikasteko.

Debagoiena bailarako Udalek gurasoen erantzunkidetasuna kudeatzeko programa ezarri dute
Zerbitzuari aurkezpena egiteko eta gaian kokatzeko bi hitzaldi antolatu dira

Udalak Muzibar-Arbolapeta kaleen arteko berrantolaketa proposamenak aurkeztu dizkie arrasatearrei
Hogeitabat berrantolaketa proposamen nagusi daude eta horien gaineko informazioa jaso ahal izango dute arrasatearrek Kulturaten, otsailaren 8-19 bitartean. Udalak herritarren inplikazioa sustatu nahi du, beren iritziak jaso eta arrasatearrei gardentasun osoz informazio guztia eman

Emakume Txokoak antolatutako ikastaroetan izena emateko azken egunak
Ikastaroetan izena emateko epea ostiralean, hilaren 5ean, bukatzen da

Nagore Gomezek 400€ko saria irabazi du gidabaimena euskaraz ateratzeagatik
Arrasaten 2015ean gidabaimena euskaraz atera zuten herritarren artean zozketa egin da. Hain zuzen, azterketa teoriko baten prezioa zozketatu da, 400 €, eta zozketan irabazlea, Leniz Autoeskolan gidabaimena atera zuen Nagore Gomez izan da.

Gazte ikastaroak
Udaleko Gazteria sailak bi ikastaro antolatu ditu: sukaldaritza begetarianoa eta ogia egiten ikasteko ikastaroa.

Udaleko Gizarte Zerbitzuek gurasoentzat ikastaroak antolatu ditu
Ikastaroaetan izen emateko epea otsailaren 10era arte izango da.

MARTXOAK 8-ko XIX. Kartel Lehiaketa (2016)
Arrasateko Udaleko Emakume sailak Martxoak 8-ko XIX. Kartel Lehiaketa antolatu du

Udaltzaingoaren “Ofizial-ondokoa” plaza bat, oposizio-lehiaketa bidez, E.K.A.ko beste udaltzaingoetara irekita, barne promozioz hornitzeko hautaketa prozesua.
Udaltzaingoaren ikuskapen-eskalako ofizial-ondoko kategoriako “Lehen udaltzain koordinatzaile” lanpostua honituko da. Izenak urtarrilaren 26tik otsailaren 15 arte eman daitezke

Antena parabolikoak ezin dira jarri balkoi eta fatxadetan
Arrasateko Udalak gogorarazi nahi die herritarrei antena parabolikoak jarri daitezkeela soilik eraikinen estalkietan, eta ez balkoi eta fatxadetan.

Baserritarren azokako urteko lehen otarra Sebe Etxaberentzat
Aurtengo lehen baserritarren azoka egin zen aurreko zapatuan, zuhaitz feriarekin batera. Beti lez, bukaeran baserriko produktuekin osaturiko otar bat zozketatu zen azokako bezeroen artean

Herriko langabetu bat kontratatuko du Udalak, aldi baterako
Hautagaien zerrenda LANBIDEri eskatuko zaio

Udalak konpostaje ikastaroa antolatu du
Ikastaroa Kulturateko Loramendi gelan izango da, urtarrilaren 26an, 18:00etan euskaraz eta 19:00retan gazteleraz

Herriko hiru langabetu kontratatuko ditu Udalak, aldi baterako
Hautagaien zerrenda LANBIDEri eskatuko zaio

Zuhaitzaren eguna ospatzeko ekintzak
Larunbat honetan, hilaren 16an, hainbat ekintza burutuko dira, eta hurrengo egunetan ikastaroak antolatu dira.

Udalak 2016 urterako Egutegi Fiskala onartu du.
Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko Egutegi Fiskala onartu du

Arrasate pasealekuan pago gorria landatuko du Udalak zuhaitz egunean
103 bozkakin, webgunea izanik bozkatzeko biderik erabiliena, pago gorria izan da Arrasatearrek hautatutako zuhaitz espeziea. 330 pertsonek parte hartu dute Arrasate Pasealekuko plazan urtarrilak 16an ezarriko den zuhaitzaren hautaketan

2016 urterako TAO txartelak berritu beharko dira
2016ko urtarrilaren 2tik aurrera aparkatzeko, txartel berriak izan beharko dituzte egoiliarrek

Kirol eskoletako entrenatzaileentzako ikastaroa
Igor Jauregi eta Igor Arenaza dabiltza ikastaroa ematen.

“BIZITZEKO HERRIA” Eskolako Agenda 21 proiektuko gaia
BIZITZEKO HERRIA ardatz hartuta, 2015-2016 ikasturteko Eskolako Agenda 21 proiektuari hasiera eman diogu Udalako Ingurumen Eskolan. Arrasateko Lehen Hezkuntzako ikasleekin jarduerak egiten hasiak gara dagoeneko

Aurtengo Santamasak ate joka!
Egitaraua aurkeztu dute, aurten hainbat berrikuntzekin, jai egun haundi hau disfrutatzeko

Kultura bonua aurkeztu du Udalak
25 euro ordainduta, 40 euro gastatzeko aukera izango da, 15 euro opari jasoz Amaia antzokiko hainbat ikuskizunetan

Komunikazio Parekiderantz Kazetarientzako Eskuliburia
Gaur goizean aurkeztu da Durangoko Azokan "Komunikazio Parekiderantz Kazetarientzako Eskuliburia"

Herriko lau langabetu kontratatuko ditu Udalak, aldi baterako
Hautagaien zerrenda LANBIDEri eskatuko zaio

Erabili, bizi, erabizi
Euskararen Eguna dela eta, Arrasateko euskalgintzak eta Udalak euskarara hurbiltzea erabaki duten pertsonei aitormena egin nahi diegu, euskararen biziberritze prozesua etengabe elikatzen dutelako pertsona horiek, eta haien guztien gogo, kemen eta ahalegina omendu nahi ditugu.

Santamasetako erakusleiho lehiaketa martxan
Abenduaren 11 baino lehen eman beharko da izena Udalaren Kultura departamenduan