Albisteak
Debagoieneko Energia Bulegoa berriz martxan da
Arrasaten asteartetan dago aurrez aurreko bulegoa, 9:00etatik 13:00etara, Mankomunitateko eraikinean
Arrasate Herri Eskolako Erguin eraikineko teilatua berritzeko lanak amaitu ditu Udalak
Azken urteetan, hainbat itogin atzeman ziren teilatuan, eta teilatuko hegalak egoera txarrean zeuden. Teilatuaren eraberritze lanen aurrekontua 316.825,27 eurokoa da izan da.
Arrasateko Udaltzaingoaren plantilla handituko du Udalak, bost udaltzain plaza berri sortuz
2012tik ez da udaltzain kopurua handitu. Ondorioz, gaur egungo 30 langileetatik 35 izatera pasako da Udaltzaingoa. 5 langileak progresiboki batuko dira Udaltzaingora 2025-2027 urteen artean: 2025ean bi, 2026an beste bi, eta 2027an azken bat gehituz.
Oraindik badago lekua Hizkuntza Eskola Ofizialean 2025-2026 ikasturterako
Alemana, frantsesa eta ingelesa daude eskaintzen artean.
TAOrik gabeko Erguingo kale bakarraren arazoari amaiera emango dio Udalak, auzokideek hala eskatuta
Udalpe eta Itxaropena kaleen errepidea da auzoan TAOrik ez duen gune bakarra, eta auzotarren eskariz sartuko du Udalak ordenantzan. Datorren astelehenetik aurrera jarriko da martxan, eta dagoeneko burutzen ari dira seinale bertikalen kokapena eta lurreko aparkalekuen marrazteak.
Santamasetan salmenta eta talo postuak jartzeko izen-emate epea ireki du Udalak
Besteak beste, herriko txoko ezberdinetan, talo postuak, salmenta postuak eta barrakak jartzeko aukera izango da.
Udalak 13 langabe kontratatuko ditu
Lanbideren Enplegua Sustatzeko 2025eko toki-ekintzetako programaren barruan
“Santamas 2025” kaleko salmenta lizentziak emateko prozedura arautuko duen plegua onartu du Udalak
Izena emateko epea urriaren 15 ean hasi eta azaroaren 7an bukatuko da
“BEGIRADA ALDATU, HERRIA ERALDATU! - Hirigintza genero ikuspegitik aztertzen” prozesuak auzoz auzoko esplorazio-ibilbideei ekingo die
Urriaren 21, 22, 28 eta 29an egingo dira hitzorduak, eta ez da aurretiazko izen ematerik beharko.
Bake epaile titularra eta ordezkoa izendatzea
Herritar oro aurkeztu daiteke, eta epea datorren urriaren 22an amaituko da.
MASPALOMAS filmaren zuzendariak Amaia Antzokian izango dira domeka honetan pelikula aurkezten
Asteburu honetako pelikula nagusia izango da Moriartiren MASPALOMAS filma. Zapatutik astelehenera ikusteko aukera izango da, eta igandean emanaldi berezia izango da zuzendariekin batera. Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga zuzendariak pelikula aurkeztera etorriko dira Amaia Antzokira, solasaldi berezia eskainiz. Sarrerak salgai daude https://amaiaarrasate.janto.es/ atarian.
“Arrasaten bertakoak dantzan” programak aniztasun funtzionala duten gazteen garapena eta inklusioa sustatzen jarraituko du aurten ere
Aurten ere, Arrasateko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Aniztasun Atalak eta Gazteria Sailak, elkarlanean, Batera Aske Kooperatiba taldearen dinamizazioarekin, “Arrasaten bertakoak dantzan” programa martxan jarriko dute, aniztasun funtzionala duten gazteentzako aisialdi, kultura eta hezkuntza espazio sortzaile eta irisgarriak eskaintzeko helburuarekin.
“HEZUR BERRIAK” bertso saio literarioa musikatua antolatu du Emakume Txokoak urriaren 23rako
Emanaldia Juan de Arzamendi Musika Etxeko (JAMEko) Auditorioan, urriaren 23an, 19:00etan.
Biharko deituta dauden Palestinaren aldeko lanuzteen ondorioz, baliteke bihar udal zerbitzuak etenda egotea
Bihar, urriak 15, Palestinaren aldeko lanuzteak daude deituta eta, horren ondorioz, Arrasateko hainbat udal zerbitzu etenda egon daitezke bihar.
Udalak amaitu ditu 5, 6 eta 9 poligonoetako landa-lurren mugen jasotze topografikoko lanak, eta liburuxka batean jaso ditu
Lur jabeek azaroaren 5ean jaso beharko dute dokumentazioa Kulturateko Areto Nagusian.
Biblioteka eguna ospatuko du Arrasateko Udal Bibliotekak, egitarau bereziarekin
Kulturateko Bibliotekan antolatutako ekintzez gain, Santa Marinako Bibliotekan ere izan da programazioa.
Sagarrarekin egindako produktuen dastaketa bertako produktuen azokan, urriaren 18an
Azoka urriaren 18an izango da Seber Altube plazan, 9:00etatik 13:30era. Azokarekin batera, Sagarrarekin egindako produktuen dastaketa antolatu da.
Arrasateko Udalak, Harreman GGKEak eta Mundukide Fundazioak lau urterako lankidetza hitzarmen berria sinatu dute, Mozambikeko landa eremuen garapena sustatzeko
Udalak urteko 20.000 euroko ekarpena egingo dio fundazioari lau urtez jarraian, guztira 80.000 euroko laguntza zuzena izanik. Modu honetan, finantziazio partida handituko du Udalak.
Gurasoentzako hitzaldi eta tailerrak antolatu ditu Arrasateko Udalak
Arrasateko Udalak, gurasoen hezkuntza-lanari babesa emateko, gurasoentzako seme-alaben heziketaren inguruan zenbait hitzaldi eta tailer antolatu ditu.
Tributu Sistema Progresiboa ezartzeko proposamena berretsi du Udalbatzak
Udal Gobernuaren progresibitate proposamenari ekarpenak egin dizkiote oposizioko alderdiek, eta horietako batzuk ere txertatu dira azken dokumentuan. Akordioa eta elkarlana lehenetsi nahi izan du Udal Gobenuak “ekonomikoki bideragarriak diren proposamenak txertatuz”. Oposizioko proposamen batzuk onartu badira ere, 2026rako ordenantza fiskalak EH Bildu eta Elkarrekin Arrasateren botoekin onartu dira.
Herritarrak euskara gerturatzeko Auzoko saioak martxan
Euskarara lehen pausoak eman nahi dituzten herritarrak eta bide horretan laguntzeko prest dauden euskal hiztunak elkartzen dira saioetan.
Arrasatek terrazen ordenantza izango du: Udalak herritarren parte-hartzea bilatuko du bi saioren bidez
Terrazen arautzea jasoko duen lehen ordenantza izango da Arrasaten. Arrasate da, 20.000 biztanletik gora dituen Gipuzkoako herri bakarra ordenantzarik ez duena.
TREBA egitaraua Arrasaten: ongizate emozionala ardatz
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udalek elkarlanean sustatutako TREBA prestakuntza egitaraua Arrasatera iritsiko da berriz aurten. Programa hau nerabeei, gazteei eta gurasoei zuzenduta dago, eta helburu nagusia da ongizatea, garapen pertsonala eta gaitasun hezitzaileak indartzea, belaunaldi ezberdinen behar eta erronkei erantzunez.
Arrasateko Udalak eta SOS Arrazakeria Gipuzkoak Atzerritartasunaren araudiari buruzko saio informatiboen programa jarri dute martxan
Hiru saio ezberdin eskainiko dira, migratzaileen ibilbidean suertatzen diren hiru une garrantzitsuri erantzuteko: iritsiera unea, lan eskubideak eta nazionalitatea.
BEGIRADA ALDATU, HIRIA ERALDATU! Arrasatek genero-ikuspegitik egingo du hiri-diagnosia
Azterketa herritarren parte hartzearekin eta analisi teknikoarekin osatuko da. Prozesuak urtarrila-otsaila bitarte iraungo du, eta, Udalak, herritarrak gonbidatu ditu parte hartzera.
Landa auzoetako bizilagunentzat taxi zerbitzua eta Lurraldebus zerbitzu berezia Maritxu Kajoi egunerako
Maritxu Kajoi egunean egongo da martxan Taxi zerbitzua, 22:00etatik 08:00etara. Landa auzoekin konexioak egiteko bidaiak hartuko ditu soilik zerbitzuak, 688 73 52 23 telefonora deitu beharko da, eta euro bat ordaindu beharko da. Lurraldebus zerbitzuak ere gaueko autobus zerbitzu berezia jarriko du, larunbatetan egon ohi den bezala.
2026ko udal egutegia egiteko argazki lehiaketan parte hartzeko epea ireki da, gaurtik hasi eta hilaren 15era arte
Lehiaketa herritar guztiei irekita dago, eta argazkiak bidaltzeko epea 2025ko urriaren 15era arte izango da, egutegia@arrasate.eus helbidera.
Bake epaile titularra eta ordezkoa izendatzea
Botere Judizialeko Lege Organikoaren 101 eta 102 artikuluetan eta bake epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduko 4 eta 5.1 artikuluetan bake epaileei buruz ezarritakoaren arabera, Udalbatzarrari dagokio udalerri honetako bake epailea eta bere ordezkoa aukeratzea
Ikasleen arteko foroan ekosistemak hobetzeko esku-hartze plana onartu da
Eskolako 2030 Agendaren baitan ikasleek iaz egindako proposamenen erantzunak jaso dituzte alkatearen eskutik.
Trafiko mozketak eta TAO zerbitzuaren etetea Maritxu Kajoi egunean
Maritxu Kajoi eguneko jaia dela eta, urriaren 3an, 18:00etatik hasi eta urriaren 4ko 08:00etara erantsitako argazkian adierazitako kale zatiak (Otalora eta Zarugalde kaleak) zirkulaziorako moztuko dira. Jai-gunearen eta alde zaharraren arteko jende fluxuaren segurtasuna bermatzeko neurri gisa hartu da erabakia.