Albisteak
Lorak gertutik ezagutzeko tailerra irailaren 19ko bertako produktuen azokan
Ohiko produktuez gain, loren haziak nola atera, hauek jaso eta garbituz, eta lore sortak egiteko tailerra eskainiko da. Aurretiaz izena eman beharko da.
“Mugikortasuna pertsona guztientzat” aldarrikatuz dator 2026ko Mugikortasun Jasangarriaren Astea
Bizikleten presentzia handia izango da, herritarrentzako tailer eta azokekin. Plazabizirekin elkarlanean, herriko parke garrantzitsuenak lotuko dituen ibilbide gidatua antolatu da, gobernantza kolaboratiboaren eta parte-hartzearen adibide argi gisa. Herribusa doakoa izango da irailaren 16tik 22ra bitartean.
Arrasateko Udalak “PAREKATU” zerbitzua jarriko du martxan, atzerriko ikasketak homologatzeko aholkularitza zerbitzu berria
Arrasateko Udalak, Bidez Bide elkartearekin batera, doako aholkularitza eta orientazioa eskainiko die atzerrian ikasketak egin dituzten herritarrei, haien titulazioak Estatuak ofizialki aitortu ahal izateko prozesuetan lagunduz. Zerbitzua bi hilabetean behin eskainiko da Kulturateko Loramendi aretoan, eta 2026ko lehen saioak irailaren 29an eta azaroaren 24an izango dira.
Enara eta sorbeltzen ikerketaren emaitzak ezagutu eta hauentzako habi-kutxak egiteko tailerra izango dira Udalan
Irailaren 19an Udalako Ingurumen Eskolan egingo den tailer batekin emango zaio amaiera enara eta sorbeltzak ikertzeko herritarren zientzia programari.
Epailegaien zerrenda ikusgai
Hautagaien zerrenda ikusteko aukera izango da BAZen.
Arrasateko Udal Bibliotekak helduen programazio berria aurkeztu du
Irakurketa eta musika ardatz, bibliotekak aurreko urteko bost proposamenei eutsiko die eta, nobedade gisa, El Club del LP musika kluba jarriko du martxan.
Abiatzear da ikasturte berria Arrasateko Ludoteketan eta Gaztetxokoetan
Okendo, Santa Marina eta Usaetxeko ludotekek irailaren 7an irekiko dituzte ateak, astelehenetik egubakoitzera, 17:00etatik 20:00ak arte. Erguin, Musakola eta San Andresko gaztetxokoak irailaren 8an irekiko dira, martitzenetik egubakoitzera, ordutegi berarekin. Gaztelekua irekiko da irailaren 11n, egubakoitz (18:00-21:00), zapatu eta dometetan (17:00-21:00).
Arrasateko Udalak "Oreixe Akustikoa" zikloaren edizio berritua aurkeztu du, irailetik azarora luzatuko dena
Aurten, zikloak berrikuntza garrantzitsu bat dakar bere egituran: kontzertuak bi asteburutan pilatu beharrean, emanaldiak hiru hilabetetan zehar zabalduko dira, guztiak egubakoitzetan. Oholtzara igoko diren zazpi proposamenak estilo eta ibilbide askotakoak dira.
Arrasateko Udalak Araba Etorbidea berrurbanizatzeko eta bidegorri berria eraikitzeko obrak hasiko ditu astelehenean
Maider Morras alkateak eta Kepa Urteaga zinegotziak herri jasangarriago baten aldeko apustua nabarmendu dute, San Andres auzoko Araba etorbidearen berritzea amaituz eta auzoak biziberritzeko plan integralari jarraipena emanez. Proiektuak 542.321,42 euroko aurrekontua du (BEZa barne) eta bederatzi hilabeteko epean gauzatuko du Construcciones Artzamendi SA enpresak.
Arrasateko I. Sormen Beka Feministak baditu jada irabazleak: Itziar Nanclares de Gamboaren «Sexualitateko pedagogia ikusezinen interferentziak» eta Amaiur Macias Aranbarriren «Desiraren gau asegabea»
Itziar Nanclares de Gamboaren "Sexualitateko pedagogia ikusezinen interferentziak" proiektua instalazio artistiko gisa planteatzen da, eta soinua, bideoa, argazkia, objektuak eta testu inprimatuak uztartuko ditu. Amaiur Macias Aranbarriren “Desiraren gaua” proposamena memoria, desira eta sexu-askapena erdigunean jartzen dituen lana da. Kabaretaren eta teatro-dokumentuaren arteko hibridazioa proposatzen du. Orain bederatzi hilabeteetako sormen prozesua abiatuko dute, eta, behin amaituta, herritar guztiei aurkeztuko zaie.
Arrasateko Udalak 2026-2027 ikasturteko kirol eskaintza berria aurkeztu du
Irailaren 7, 8 eta 9an ate irekien jardunaldiak egingo dira Musakolan eta Uarkapen, ekintzak doan probatzeko aukerarekin. Adin guztietarako ikastaro eskaintza zabala prestatu da: aretoko zein uretako jarduerak Musakolan, eta K-Stretch, hipopresiboak zein eskalada Uarkapen.
Arrasateko Udalak hainbat ekintza antolatu ditu Musakolako kanpoko igerilekuetan udari agur esateko
Ekimenaren helburua uda honetan Musakolako kiroldegiko igerilekuak erabili dituzten herritarrei eskerrak ematea da. Irailaren 3, 8 eta 10ean puzgarriak, musika eta kontzertu akustiko bat izango dira, inolako gainkosturik gabe.
Arrasateko Udalak Biteriko kargagailu elektriko berria jarri du martxan, mugikortasun jasangarriaren aldeko apustuan
Karga-puntu berria Goiener kooperatibak hornitutako energia berriztagarriarekin elikatzen da. Modu honetara, ibilgailu elektrikoen erabilera sustatzeaz gain, kontsumitutako energia osoa jatorri garbi eta berdetik datorrela bermatzen du Udalak. Biteriko karga-puntuak 22kW-ko bi puntu ditu, eta horri esker aldi berean bi ibilgailu kargatzeko aukera eskaintzen du. Zerbitzuaren prezioari dagokionez, kargaren kostua 0,35 €/kW-ekoa izango da. Herriko karga-sarea hedatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du du Udalak: Santa Teresan bigarren kargagailu bat bidean da eta hirugarren puntu bat ere aztertzen ari dira.
Eklipse egunean landa auzoetan hartuko diren neurriak
Abuztuaren 12ko eklipse dela eta Arrasateko Udalak Gipuzkoako Aldundiarekin batera hurrengo neurriak hartuko ditu landa auzoetan pertsonen segurtasuna bermatzeko eta egunean zehar trafikoaren kudeaketa errazteko.
Udal igogailuetan kalteak
Aurreko asteburuan, abuztuak 7 eta 9an, Arrasateko Udalaren hiru igogailu publiko zerbitzuz kanpo geratu ziren, hipotesi indartsuena da arrazoia ekintza bandalikoetan dagoela.
Abuztuaren 12an Udala auzora igotzeko autobus zerbitzu publikoa jarriko du Arrasateko Udalak
Zerbitzua indarrean egongo da abuztuaren 12an, eguzki eklipse osoa ikusi ahal izateko.
Abuztuaren 12ko eklipsea Arrasaten
Gomendagarria da pare bat egun lehenago, ordu berean, lekua bisitatzea, Eguzkia ikusiko den edo oztoporen batek estaliko duen egiaztatzeko.
Ordutegi berezia izango dute abuztuan zehar udal zerbitzuek, eta TAO etengo da hilabete osoan zehar
Arrasateko Udalak herritarrei jakinarazi nahi die abuztuan zehar udal zerbitzu batzuen ordutegiak aldatu egingo direla udako oporraldiari egokitzeko.
Arrasateko Udalak Mojategi baserri historikoa eta inguruko lurrak jaso ditu dohaintzan, herriko ondarea babesteko
Udalak eskerrak eman dizkio familiari erakutsitako eskuzabaltasunagatik. Behin eraikina eskuratuta, baserriari babes historikoa emateko bidea irekiko du Udalak, izan ere, baserria, XV. mendeko hainbat idatzitan aipatzen da.
Arrasateko Udalak Musakolako kiroldegian bizikletentzako aparkaleku berriak jarri ditu
Azken egunetan, lehendik zeuden aparkalekuak bete egin direnez, Udalak gune berriak egokitu ditu bizikletaren erabilera sustatzen jarraitzeko. Udalak eskerrak eman nahi dizkie mugikortasun jasangarriaren aldeko hautua egin duten herritar guztiei.
Arrasatek 2026-2036rako Euskararen Herri Plana onartu du, euskara eremu guztietan indarberritzeko helburuarekin
Diseinua herritarrekin eta herriko euskalgintzarekin batera osatu da. Horrela, lidergo konpartitua eta adostasun politiko zein sozial zabala bilatu dira. Euskararentzat duen garrantzia funtsezkoa da, erabilera eremu guztietan aktibatzea baitu helburu: aisialdian, kirol jardueretan, lan-munduan eta lagunartean, euskaraz bizitzeko aukera herritar guztientzat errealitate bihurtuz.
Arrasateko Udalak eta ArtGazki elkarteak 2027ko udal egutegia osatzeko IV. Argazki Lehiaketa aurkeztu dute
Argazkiak gaurtik aurrera bidali ahal izango dira, eta azken eguna 2026ko irailaren 30a izango da. Web bidezko plataforma berriak argazkien bidalketa sinplifikatu eta ikusgarritasuna handituko du, uneoro ikusi ahal izango baitira parte hartzaileen argazkiak.
Arrasateko Udalak bi ur parkeak itxi ditu astelehen arte, ur kalitatea bermatzeko
Arrasateko Udalak jakinarazten du herriko bi ur parkeak itxita egongo direla, printzipioz, datorren astelehenera arte. Erabaki hau uraren kalitatea kontrolatzeko egiten diren ohiko analitiken ondorioz hartu da, pseudomona mailak baimendutako baloreetatik kanpo detektatu baitira.
Santa Barbara parkeko egurrezko zubia ordezkatuko du Udalak, arazo estrukturalak identifikatu ostean eta kolapsatzea ekiditeko
Ekainean egindako inspekzio tekniko baten ondorioz itxi zuen Udalak zubia, kolapso arriskuaz jabetuta. Zubi berria egiteko lizitazio prozesua jarriko du martxan Udalak urgentziaz, baina zubia itxita egongo da urte amaierara arte gutxienez, zubi berria jarri arte. Soluzio integrala bilatu nahi dio Udalak zubi berriari, eta irisgarritasuna bermatu nahi du proiektu berrian, gaur egungo eskailerak ezabatuz.
Udala lanean ari da kiroldegiko txiringitoa ahalik eta azkarren irekitzeko
Udalaren helburua argia da: kiroldegiko txiringitoa ahalik eta azkarren irekitzea eta herritarrei zerbitzua eskaintzea. Lizitazio-prozesuak zailtasunak izan ditu, eta horrek txiringitoaren irekiera atzeratu du. Udalak dagoeneko lanean dihardu irtenbide bat bilatzeko eta txiringitoa lehenbailehen martxan jartzeko.
“Haurren trebetasun sozio-emozionalak lantzen” formazioa antolatu du Udalak herriko begirale, hezitzaile eta entrenatzaileei zuzenduta.
Izen ematea uztailaren 24ra arte dago zabalik eta plazak mugatuak dira.
Debagoienean energia kontsumoa murrizteko eta berriztagarriak garatzeko Herritarren Batzarrak osatutako gomendio-sortari erantzun diote
Azaroaren 29an hamaika gomendio biltzen dituen dokumentua aurkeztu zion 50 herritarrez osatutako batzarrak Argitzen deliberazio prozesua sustatu duen 18 eragilek osatutako Mandatu Organoari*. Sei hilabete iraun duen deliberazio prozesu berri baten ondoren, Mandatu Organoko kideek erantzun formala eman diote banaka-banaka gomendio bakoitzari, hauen garapenerako konpromisoak hartuz.
Gobernu-planaren %70a martxan dago eta herritarrek bide-orriaren jarraipen zehatza egin ahal izango dute: “ate berriak zabalduz jarraitzen dugu”
Arrasateko Udalak 2026ko gobernu balantzea aurkeztu du: azken urtean, amaitutako proiektuen kopurua bikoiztu egin da, %22tik %44ra, eta analisi edo diseinu fasean dauden proiektuak nabarmen murriztu dira: “betetze maila erritmo onean doa”. Aurtengo balantzeak berrikuntza nagusi bat dakar: proiektu bakoitzaren egoera azaltzeko ohar zehatzak txertatu ditu Udalak, herritarrek gobernuaren bide-orria gertutik jarraitu dezaten. Udal Gobernuak Arrasateren "eraldaketa sozial eta urbanistikoa" berretsi du, ate berriak zabaltzeko konpromisoa hartuz.
Ogia eta bizkotxoa egiten ikasteko tailerra uztailaren 18ko bertako produktuen azokan
Ohiko produktuez gain, ogia eta bizkotxoa egiten ikasteko ikasteko tailerra izango da eta aurrez izena eman beharko da.
Astelehenean hasiko dituzte Zalduspeko behin behineko aparkalekuan ur putzuak ekiditeko drainatze zangak instalatzeko lanak
Esku-hartze honen helburu nagusia aparkalekuaren gainazaleko drainatze-sistema hobetzea eta euri-jasen ondorioz sortzen diren putzuak ekiditea da. Lanak uztailaren 6an, astelehena, hasiko dira eta lau asteko iraupena izango dute.