Albisteak

Arrasateko Udalak dirulaguntza deialdia ireki du Leintz Eskola Kirolako programan haurren parte hartzea sustatzeko

Hurrengo irailaren 15ean, astelehena, irekiko da LEK Leintz Eskola Kirola programan haurren parte hartzea sustatzea xede duen dirulaguntza lerroaren deialdia. Baldintzak betetzen dituzten familia eskatzaileek % 90eko deskontua jasoko dute matrikularen ordainketan.

Tributu Sistema Progresiboa ezartzeko proposamena aurkeztu du Udal Gobernuak, “gutxien duenak gutxiago ordaindu dezan”

Arrasateko Udal Gobernuak 2026ko Ordenantza Fiskalen proposamena aurkeztu du, berrikuntza nagusi batekin: herritarren ahalmen ekonomikoaren araberako hobari sistema progresiboa ezartzea. Gobernu planak jasotzen zuen konpromisoari jarraikiz, helburua da udal zergetan justizia fiskala bermatzea, baliabide gutxien dituzten familiek proportzionalki gutxiago ordaindu dezaten. Joseba Ezpeletak, Ogasun zinegotziak, eman ditu azalpen guztiak.

Abian da 2026ko Arrasateko egutegia egiteko argazki lehiaketa

Lehiaketa herritar guztiei irekita dago, eta argazkiak bidaltzeko epea 2025ko urriaren 1etik 15era izango da.

Udazkeneko plangintza berria aurkeztu du Emakume Txokoak

Plangintza berriaren liburuxka etxeetara iristen ari da eta sareetan ere eskuratu daiteke informazio osoa. Jabetze eskolako ikastaro eta tailerretan izena emateko epea irailaren 15etik 19ra irekiko da. Emakume Txokoaren egitaraua irailaren 25ean irekiko da Klown ikuskizun batekin.

Mugikortasun jasangarriari ate berriak zabaltzeko asmoz dator aurtengo Mugikortasun Jasangarriaren Astea, irailaren 16tik 22ra

Berritasun nagusia Plaza Bizi ekimenak antolatutako jaia izango da, hilaren 19an. Bigarren eskuko bizikleta azoka izango da egun zentrala, edonork bizikleta saldu edo erosteko azoka.

Datozen asteetan Arrasate etxebizitza merkatu tentsionatuaren eremu izendatzea espero du Udalak

Arrasateko Udalak maiatzaren 30ean aurkeztu zion udalerria bizitegi-merkatuaren tentsio eremu izendatzeko eskaera Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailari. Honi dagokio izendapen ofiziala onartu eta publikatzea. Izendapenaz gain, ekintza planaren proposamena ere bidali zuen, etxebizitzaren garestitzeari aurre egiteko neurri ezberdinekin.

Arrasateko Udal Bibliotekak helduen egitaraua aurkeztu du ikasturte berrirako

Egitaraua 2025eko urrian hasi, eta 2026ko maiatzean amaituko da. Guztiak doakoak izango dira.

Haurren trebetasun sozio-emozionalak lantzeko formazioa antolatu du Udalak herriko begirale, hezitzaile eta entrenatzaileentzat

EKKO (Eskola Kirola Komunitatea Osasuna) aurre nerabeengan gizarte trebetasunak sustatzeko helburua duen programaren testuinguruan, Udalak “Haurren trebetasun sozio-emozionalak lantzen” izeneko ikastaroa antolatu du, iraila eta urria bitartean.

Abiatzear da ikasturte berria Arrasateko Ludoteketan eta Gaztetxokoetan

Okendo, Santa Marina eta Usaetxeko ludotekek irailaren 8an irekiko dituzte ateak, astelehenetik egubakoitzera, 17:00etatik 20:00ak arte.

Egubakoitzean hasiko da Oreixe Akustikoa musika zikloaren XVII. edizioa, tokiko eta nazioarteko musikariekin

Guztira sei emanaldi izango dira, irailaren 5etik 14ra. Peru Altube musikari arrasatearrak itxiko du jaialdia, “Neguko izarrak” lana aurkeztuta. Sarrerak salgai daude arrasate.eus-en edo egunean bertan JAMEn.

Arrasateko Udalak 2025-2026 ikasturteko kirol eskaintza berria aurkeztu du

Bi ikastaro berri izango dira: Full Fitness Musakolako kiroldegian eta Eskalada ikastaroa Uarkapeko kiroldegian. Ate irekiak irailaren 8, 9 eta 10ean izango dira.

Arrasateko Udalak ‘Hirigintza, ingurumena eta mugikortasuneko burua’ plaza beteko du behin betiko izaeraz

Arrasateko Udalaren langile plantillan hutsik dagoen «Hirigintza, ingurumena eta mugikortasuneko burua» plaza oposizio-lehiaketa irekia bidez hornitzeko ohiko hautaketa prozesuaren deialdia egin da.

JL Iñarra kalea asfaltatzeko lanek hainbat etenaldi ekarriko dituzte trafikoan eta garajeetarako sarbidean

Lanak abuztuaren 4tik 8ra egingo dira, Jose Luis Iñarra kalearen berrurbanizazio lanen barruan.

Etxezarreta parkeko lorategia berreskuratuko du Arrasateko Udalak

Balio handiko lorategi botanikoa berreskuratuko da, herritarrek erabiltzeko, aisialdirako naturgune berri bat berreskuratuz. Lanak udazkenean egitea aurreikusten du Udalak, 10-12 asteko iraupenarekin.

Oreixe Akustikoa musika zikloaren XVII. edizioa irailaren 5etik 14ra izango da, sei emanaldirekin

Sarrerak salgai daude arrasate.eus-en edo egunean bertan JAMEn.

Leintz Bailarako Kirol Hastapen mahaia eratu da

Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako udaletako, ikastetxeetako, kirol elkarteetako eta Leintz Eskola Kiroleko ordezkariak elkartu ziren eta kirol hastapenaren alde lana egiteko mahaia eratu zuten.

Arrasateko Udalak Ferixalekuko eta Altamirako igogailuak berrituko ditu udazkenean, egungoak ordezkatuz

2025eko aurrekontuetan aurreikusitako lanak dira, eta herritar askori eskaintzen dieten “ezinbesteko zerbitzua” hobetzeko egingo dira lanak. Lanak udazkenean hastea aurreikusten da, eta 176.000 euroko (BEZ gabe) aurrekontua izango dute.

Adimen artifiziala herritarrak laguntzeko, Arrasateko Udalaren jauzi digital berria

“Aro digitalari ate berriak zabaltzen dizkiogu, eta gure helburu nagusia da herritarrek informazioa modu errazean eta argian jasotzea”. Lan-orduz kanpoko telefono-deiak hartzeko robota eta udal webgunetik informazioa eskuratzen laguntzeko txatbota jarri dira martxan.

Uztailaren 19an egingo dute bertako produktuen azoka, udako sukaldaritza freskagarria tailerrarekin batera

Azoka 9:00etatik 13:30era izango da, Seber Altube plazan. Tailerrean izena eman beharko da BAZen, 943252000 edo izenemateak.arrasate.eus helbidean.

Arrasateko Udalak ZainSare proiektu pilotuan parte hartuko du, zaintza-lanen baldintzak hobetzeko bidean

Eusko Jaurlaritzarekin sinatu dute gaur akordioa, eta bertan parte hartuko dute Ermua eta Amurrioko Udalek ere. Zaintza-lanen aitortza sozial eta politikoaren aldeko urrats sendo bat dela azpimarratu du Maider Morras alkateak, Mugimendu Feministaren eta "Bizitzak Erdigunean" ekimenak 2023ko azaroan antolatutako greba feminista orokorrari aitortza eginez.

Arrasateko Udalak udako turismo eskaintza aurkeztu du: natura, kultura eta festa uztartzeko proposamenak

Udako turismo eskaintza uztaila, abuztua eta irailean zehar izango da.

Bizikletak garbitzeko 3 gune berri jarriko ditu Udalak, dagoeneko lanak hasi dira

Herriko 3 gune ezberdinetan kokatu dira: Uriben, Erdigunean eta Musakolan. Udalak espero du iraila amaierarako erabilgarri egotea.

Eibarrek agur esango dio Atxabalperi 11 urteren ondoren, eta Udala erabilera berriak aztertzen ari da

Mondra eta Rugby taldeari zelaia erabiltzea eskaini zaie, baina ez dute beharrik ikusi. Ondorioz, erabilerarik gabe geratuko da denboraldi batez. Bestelako erabilerak aztertzen ari da Udala, eta, behin definitutakoan, horri egokitutako mantentze lanak egingo ditu.

Digitalizazioan jauzi kualitatiboa emango du Musakolako kiroldegiak txartel digitalarekin eta ticket makina automatikoarekin

NIK txartel digitalarekin sartu ahalko da Musakolan gaurtik aurrera, eta irailetik aurrera Uarkapera ere. Eguneko ticketak erosteko makina automatikoa eta tornu berrituak ere jarri ditu Udalak, sartu-irteerak errazteko.

Udala auzoan uda garaian kotxeen pilaketak sortzen dituen arazoen aurrean, Arrasateko Udalak hainbat neurri hartuko ditu

Errepide ertzean sortzen diren segurtasun arazoak ekidin eta bizilagunen eguneroko lan jarduna erraztea nahi da. Arazoari behin betiko soluzioa Udala auzoko berrurbanizazio lanekin etorriko da, parking berri baten sorrerarekin. Aurten idatziko da proiektua, eta lanak 2026an zehar hasiko dira.

Berrikuntzekin dator Udazabalen edizio berria, uztailaren 3tik 25era

Udako zine emanaldiak berreskuratuko dira Monterron parkean, eta Urmuga jaialdia Arrasatetik pasako da lehen aldiz, Santa Barbara parkean.

Arrasateko erraldoiek beraien panpinak izango dituzte, bihar jarriko dituzte salgai Kulturolako lokalean

Pertsona bakoitzak erraldoien joko bakarra erosi ahal izango du. Modu honetan, haur guztiei aukera berdina eman nahi zaie, udalerriko ahalik eta haur gehienengana iristen direla bermatuz.

Arrasateko Udalak `EUSKALTEGIKO IRAKASLEA` plaza bi beteko ditu behin betiko izaeraz

Arrasateko Udalaren langile plantillan hutsik dauden «Euskaltegiko irakaslea» plaza bi oposizio-lehiaketa irekia bidez hornitzeko ohiko hautaketa prozesuaren deialdia egin da.

San Juan jaien balorazio positiboa egin du Udalak: “herritarren parte hartzea pozgarria eta ezinbestekoa izan da jai ederrak izateko”

“Ezberdinen arteko elkarlanari esker izan dira posible San Juan jaiak. Kultur eragile, herritar eta udal langileei gure eskerrik beroenak”.