Albisteak

Irailaren 3tik 12ra Kulturate Akustikoa ospatuko da Arrasaten

Irailaren lehen bi asteburuetan, egubakoitzetik domekara, guztira 6 kontzertu eskainiko dira aipatu zikloan: Copernicus Dreams, Hatxe, Maite Larburu, Eneritz Furyak, Sonlosgrillos eta Buffalo Feat Nacho Soto. Sarrerak kontzertuan bertan eskuratu ahal izango dira.

Erguineko Herri Eskolako eraikineko komunen eraberritzea, martxan

Guztira 1go eta 2. solairuko 4 WC gune berriztuko dira. 1go solairuan 9 komunetik 17ra pasaz, eta bigarren solairuan 9 komun mantenduz. Aurrekontua 151.958,79 eurokoa da (BEZ gabe). Udalaren aurreikuspenen arabera, abuztuko lehen hamabostaldian amaituko dira lanak

Arrasateko Udalak zoladura berritzeari ekin dio Nafarroa etorbideko hainbat lekutan

Zoladura konponduko da, estolda zulo batzuk berrituko dira, arekak berriztu eta leku batean espaloiko zoladura konpondu

Lokal hutsetan negozio berriak sustatzeko programaren bigarren edizioa abian da

Horren bitartez lokal hutsen erakusleihoetan merkataritza edo zerbitzu proiektuak irudikatuko dira, modu horretara, lokal horretan garatu daitezkeen negozio ereduak bistaratzeko

Vasco Navarro trenbideko bide berdearen sustapen tresna berriak sortu dira

Sustapen tresna berri horien beste erakargarritasun bat da digitalizazioa, bide berdearen ibilbide osoa 360º-ko irudietan eskaintzeko.

Zalduspeko autobus geltokia eta herribusaren 3. linea hibrido berria abian astelehenetik aurrera, uztailak 19.

Zalduspeko behin-behineko geltoki berriak tokia du aldi berean 6 autobus hartzeko, eta 3 markesinez osatua dago. Darsena sistema izango du.

Arrasateko Udalak radar pedagogikoak jarri ditu herriko hiru lekutan

Hain zuzen, radarrak jarri dira MECA eta DIA inguruan, Alfonso VIII pasealekuan eta Musakola auzoan.

Uztailaren 17an txakolin eguna ospatuko da Arrasateko baserritarren merkatuan

Debagoieneko hiru txakolindegi izango dira bertan: Kataide (Arrasate), Belaskua (Oñati) eta Murgialdai (Oñati).

Arrasateko udal gobernuak proposatu du tasak eta zergak ez igotzea 2022an

Zergetako hobari berrien artean, azpimarratu behar da apustua egiten duela energia berriztagarrien alde, eta hobaria ematen zaio eguzki panelak jarri gura dituzten etxebizitzen zergari; halaber, hobariak obren zergetan, alde zaharreko etxebizitzetan

Udal gobernuak (EAJ-PNV – PSE-EE) irmoki gaitzetsi du Jose Maria Arizmendiarrieta pasealekuko sutea, eta egileei eskatzen die arrasatearrekin gizalegea eta errespetua izateko.

Uztailaren 11n, goizaldean, su eman diete bost edukiontziri Jose Maria Arizmendiarrieta paseakeluan, eta automobil bi erre dira.

Erguingo 4 igogailu publikoak martxan

Udalaren inbertsioa, BEZa barne, 2.570.352,76 eurokoa izan da, eta obrak 18 hileko epean egin dira

Garibai etorbidea oinezkoentzat 2022an

Garibai kalearen eraberritzea, Ekobulebarraren obraren barruan, oinezkoentzat izango da bizilagunen eskaera kontuan izanda. Zoladura eta saneamendua berrituko dira, eta bertako zuhaitzak mantendu, espaloi zabalak eta bidegorria integratu, irisgarritasun eta mugikortasun baldintza guztiak bete

Arrasateko Udala TAO sistemaren seinaleak jartzen hasi da

Adieraziko da gunez gune eta unez une non jarriko diren seinaleak, bertako erabiltzaileak eta bizilagunak jakitun izan daitezen

Kulturolako horma irudiaren lehiaketa hutsik, epaimahaiak aho batez hala erabakita

Joan den maiatzaren 12an, udalak lehiaketa publiko bat jarri zuen martxan Kulturolako fatxada baterako horma irudi bat aukeratzeko. Udalak 7 proposamen jaso zituen eta epaimahaiak aho batez erabaki du lehiaketa hutsik uztea.

Herritarren txanda Arrasateko Kirol Azpiegituren Mapa definitzeko partaidetza prozesuan

Eztabaidarako lantaldeak bilera egingo du irailaren 14an, eta hiru lan saio egingo ditu Arrasateko azpiegiturek esku hartzeko dituzten premiei eta etorkizuneko obrak egiteko ordenari buruz hitz egiteko

Uda osoan, asteburu guztietan bisita gidatuak eta mendi ibilbideak Arrasate ezagutzeko

Bisita gidatuak zapatuetan eskainiko dira uztailean zein abuztuan; mendi irteerak, aldiz, domeketan egingo dira irail bitartean, asteburu guztietan.

18. Udazabal ekainaren 30ean abiatuko da: 11 ekitaldiko programa bat eta bertako artistak taula gainean

Hilaren 22an, 12:00etatik aurrera, sarrerak doan hartu ahal izango dira udalaren webgunean

Zozketatu da San Juan bezperako ekitaldia bertatik bertara ikustea

Zozketatu da San Juan bezperako ekitaldia bertatik bertara ikustea

“Zaborra lurrera, mundua kalera” kanpainako lehiaketak badu irabazlea

Irabazleak izan dira Kurtzebarri Herri Eskola, Arrasate Herri Eskola eta Arizmendi Ikastola (Almen gunea).

Hilaren hirugarren zapatuan (ekainaren 19an) zuzeneko showcooking saioa eskainiko da bertako produktuen azokan

Igor Ezpeleta sukaldaria, Arteaga landetxekoa, bertan izango da errezeta bi egiten, eta herritarrek aukera izango dute saioa zuzenean ikusteko, eta, jakina, ohi bezala, bertako produktuak erosteko ere bai.

Eskolako Agenda 2030en itxiera saioan ikasleek proposamenak aurkeztu dizkiote udalari osoko bilkuran

Ikasturte osoan zehar egindako lanen ondorio dira ikasleek udalari egindako proposamenak

Arrasate Bluesek bluesaren aitzindariak hartuko ditu gogoan

Hirugarren Arrasate Blues jaialdiak 7 agertoki izango ditu, eta 10 taldek alaituko dituzte Arrasateko kaleak uztailaren 15etik 18ra

Arrasatearrekin hartutako konpromisoa betetzen ari gara: proiektu estrategiko guztiak martxan daude

Maria Ubarretxena, alkatea: "Arrasatearrak ardatz nagusi dira, herriaren garapen soziala, ekonomikoa, iraunkorra, kulturala eta identitarioa bultzatuz eta etorkizuna oso presente izanik"

Sanjuanetan, erabat kulturaren alde

Egitaraua ekainaren 19an hasi eta 26an amaituko da, eta mota guztietako 20 ekitaldi izango dira aukeran, adin tarte guztiei zuzenduak

Arrasaten udako igerilekuak ekainaren 14an zabalduko dira

Aurten, iaz baino aforo handiagoa izango da, edukieraren % 50ekoa, 750 pertsona txanda bakoitzean. Berrikuntzen artean, aurten aukera egongo da eguneko sarrera eskuratzeko, eta txandak luzeagoak izango dira.

Udaixe 2021!

Udaleko Gazteria sailak udako egitaraua prestatu du 12-17 urte arteko gazteentzat.

‘Biblioteka etxera’ zerbitzu berria 80 urtetik gorako pertsonentzat

Zerbitzuaren onuradun izateko, beharrezkoa da liburutegiko bazkide izatea eta etxez etxeko mailegu zerbitzuan izena ematea. Eskaerak telefonoz edo Internet bidez egin ahal izango dira. Eskatzaileak 21 egunez eduki ahal izango ditu bibliotekako dokumentuak.