Albisteak

Udal Gobernuak Arrasate etxebizitzako eremu tentsionatu gisa izendatzeko eskaera egiteko erabakia onartu du
"Lehen aldiz egin dugu Arrasaten tamaina honetako azterketa zehatza, eta ekintza plan batekin erantzun nahi izan diogu etxebizitzaren erronkari. Gaur-gaurkoz, gai honek ez du soluzio azkarrik, baina eremu tentsionatu izendatzeak tresna gehiago emango dizkigu arazoari aurre egiteko".

Arrasatek Herri Marka berria aurkeztu du, ate berriak zabaltzeko asmoz
Marka berriak “Ate berriak zabalduz” leloa izango du, markaren oinarri eta “arrasateartasunaren isla” izango dena. Marka berriak arrasatearren nortasuna, elkarlana eta etorkizunerako ikuspegiak irudikatzen ditu.

Adi beroarekin: Tenperatura altuen aurreko aholkuak.
Uda hasteko oraindik hilabete falta den arren, tenperatura altuak iritsi dira eta atzo osteguna, termometroak 31ºC-ra iritsi ziren Arrasaten eta gaur ostirala, tenperatura 33ºC-ra igotzea espero da, hegoaldeko haizea ibiliko baita. Larunbaterako tenperatura maximoa 26ºC-ra jaistea espero da. Hala ere, datorren astebururako tenperatura altuak espero dira berriro ere, 35ºC artekoak.

Sanjuanetan kaleko saltokietako behin-behineko titularren zerrenda
Behin-behineko titularrek zazpi eguneko epea dute agirian eskatzen diren dokumentu guztiak aurkezteko: maiatzaren 28tik ekainaren 6 arte, biak barne.

Emakume Txokoak Zinegoak Hedapeneko film laburren emanaldia eskainiko du ekainaren 5ean, Kulturaten
Ekainaren 5ean, eguenean, izango da aurtengo zine emanaldia, 18:30ean Kulturateko Areto Nagusian. Sarrera doakoa da. Proiekzioaren ostean luntx txiki bat izango da ikusitako filmen inguruan solas egiteko.

Arrasate herri marka aurkeztuko dute maiatzaren 29an Seber Altube plazan
Datorren maiatzaren 29an, osteguna, 19:00etan, Arrasateko herritar guztiek hitzordu berezia dute: herri-marka berria aurkeztuko da jendaurrean, herriaren nortasuna eta etorkizuna irudikatzeko asmoa izango duena.

Arrasateko II. Bizikidetza eta Aniztasun Planak jasotzen dituen 16 lan lerroetatik jada 10 lan lerrotan ekintza konkretuak garatu dira
Planaren garapenak nabarmen egin du aurrera lehen urtean: 10 lan ildotan ekintzak jarri dira martxan, eta gainerakoak lantzen hastea aurreikusi da 2025erako. Gaur, maiatzak 21, Aniztasunaren Nazioarteko Egunean, planaren balantzea egiteko aukera baliatu dute.

Arrasate etorkizun berdeago baterantz: plana bigarren fasean sartu da proposamen zehatzekin
Prozesuak aurrera darrai: orain proposamen zehatzak jasotzeko garaia da. Bigarren fasean, Arrasateko Udalak hainbat eragile sozioekonomikorekin eta gizarte-sektoreekin parte hartze saioak egin ditu. Maiatzaren 27an egingo da herritar guztiei irekita dagoen saio nagusia, 18:30ean, Kulturateko Loramendi gelan.

Iturripeko eraikinak botako dira kiroldegi berria egiteko, “espazioa aprobetxatu eta aisialdirako berdeguneak irabazteko”
Eraikin berriak, besteak beste, 3 eremu izango ditu: 2 kantxa handi eta kirol klubentzako espazioa, kiroldegiko bazkideentzat gimnasio handi bat eta 2 frontoi berri, bat itxia eta bestea irekia. Iturripeko egungo kantxaren birgaitzea ez da bideragarria egitura-, osasun- eta funtzio gabeziak dituelako, zutabeei eta itxiturei eragiten dietenak, eta ez dute konponbide eraginkorrik neurriz kanpoko esku-hartzerik gabe. Kirol ekintzez gain, ekintza kultural eta herrikoiak egiteko aukera izango du Iturripek.

LGTBIQ+ kolektiboak egitarau propioa izango du maiatzaren 17tik ekainaren 28ra, eragile ezberdinen arteko elkarlanari esker, “ikusgarriak gara” lelopean
Egitarauaren antolaketan parte hartu dute Udaleko Emakume Txokoak, Morbor taldeak eta Miau Estudioak. Ekainaren 13an egingo dute Arrasateko LGTBIQ+ diagnostikoaren eta ekintza planaren herri aurkezpena.

Radarren esleipen berrirako pleguak onartu ditu Udalak, “azken urteetako arazoak konpontzeko”
Modu horretan, radarrak epe laburrean berriz martxan jarriko direla jakinarazi du Udalak. Radarrak martxan izatearen helburua da herri barruko abiadura mugak errespetatzea, oinezkoen eta bizikletan segurtasuna bermatzeko.

Loreen eta ortuko landareen azoka berezia Seber Altube plazan zapatu honetan, maiatzak 17
Azokaren ordutegia: 9:00-13:30. Azokarekin batera, Arrasateko Artisauen azoka berezia ere egongo da.

Larunbatean egin asmo den Musakolako BTT martxak herriko trafikoan eragina izango du
Udaltzaingoak jakinarazi duenez, hainbat kale eta errepidetako mozketak izango dira goizean zehar. Ondorioz, Musakolan kotxearekin ez mugitzea aholkatu du Udaltzaingoak, eta beharra izanez gero bariantea erabiltzea gomendatu du.

Gorostizako igogailuak: errealitate izatetik gertuago
Gorostizako igogailuen proiektua idazteko oinarriak onartu ditu Udal Gobernuak. Auzoa irisgarri egitea da helburua, eta, horretarako, auzotarren iritzia ezinbestekoa izan da.

Aniztasunaren Hilabetearen egitaraua aurkeztu dute Aniztasun Mahaiko kide diren eragileek
Aldarrikapena izango dute erdigunean, maiatzaren 21ean egingo den elkarretaratzearekin. Aniztasun Mahaiak irudi berria izango du eragile guztien arteko elkarlanaren erakusle.

Maialen Lujanbioren "rr_6 erre(AH)ala" errezitaldia antolatu du Emakume Txokoak maiatzaren 15ean, Juan Arzamendi Musika Eskolako Auditorioan
19:00etan izango da eta sarrera doakoa izango da

Aniztasun mota guztiak lantzeko ipuin kontaketa haur eta familientzat, Ekin Emakumeak, Biblioteka eta Arrasateko Udalaren eskutik
Ipuin kontaketa maiatzaren 8an izango da, 18:00etan Txaetako plazan. Euria egingo balu, ipuin kontaketa Kulturateko Jokin Zaitegi gelan izango da.

Ondare industriala balioan jartzeko ‘Unión Cerrajera’-ko izena berrezarri du Udalak Kulturolan, Arrasate Zientzia Elkarteak eskatuta
Izenarekin batera, fabrikako sirena originala ere ezarriko dute eta maiatzaren 1ean joko du berriz ere, langileen nazioarteko egunaren harira.

Egubakoitz honetan, maiatzak 2, hasiko da Arrasateko XXI. Udaberriko Musikaldia
Kontzertuak San Frantzisko elizan eta Juan Arzamendi Musika Etxearen auditorioan izango dira, eta sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.

Txalaparta ikastaro berria ekainean
Txalaparta jotzen ikasteko bigarren ikastaro bat antolatu da ekainerako, maiatzeko ikastaroak izandako arrakasta ikusita.

Arrasateko Udalak dagoeneko onartu du Sanjuanetan kaleko salmenten lizentziak emateko prozeduraren agiria
Izena emateko epea apirilaren 28tik maiatzaren 20ra (biak barne) izango da

18 urtetik gorakoei zuzendutako eskalada hastapen ikastaroa eskainiko du ‘ARRASASOI’ ekimenak
Izena emateko baldintza bakarrak adinez nagusia izatea eta bazkide izatea izango dira. Izena eman beharko da Musakolako kiroldegiko harreran edo 943 252030 telefonora deituta.

Mondra&Roll jaialdirako 90 sarreren irabazleak jakinarazi ditu Arrasateko Udalak
Irabazleek beraien sarrerak BAZen jaso beharko dituzte apirilaren 22tik aurrera

Arrasate Nafarroako Erresumako parte zela aditzera ematen duen plaka jarri dute, Udalbatzaren gehiengoak Zuztarrak Errotuz elkartearen mozioa onartu ostean
Oroimen historikoaren aldeko ekimena dela defendatu dute sustatzaileek, “herri honen nazio izaera aitortuz”. Maider Morras alkateak Aberri Eguna ospatzeko deia egin du, “Euskal Errepublikaren alde”.

Udalean euskararen erabilera normalizatzeko plangintzaldi berria martxan da
Abenduan gehiengo zabal batez onartutako VII. plangintzaldia martxan da dagoeneko, lanketa ezberdinak aktibatu ostean. “Dokumentu oso teknikoa badirudi ere, bihotz handiko dokumentua da” adierazi dute.

Gurasoentzako bi hitzaldi antolatu ditu Udalak: drogen kontsumoen ingurukoa bata eta osasun emozionalaren ingurukoa bestea
Maiatzaren 6an eta 20an izango dira hitzaldiak, eta aurrez izena eman beharko da.

‘Ounje’ eta ‘Dianor’ proiektuak, kooperatibismoa sustatzen duen Mondragon City Challenge txapelketaren III. edizioko irabazleak
Hirugarren sari bat ere banatu zen, proiektu originalena, kasu honetan finalistak ez direnen artean aukeratua: Euskal Herriko ‘JIA’ proiektua. Haren ideiak 800 euroko saria merezi zuen.

Igandean ospatuko da Arrasate-Udalatx lasterketa, eta Udalan kotxe pilaketak ekiditeko, errepidea itxi eta autobus zerbitzua jarriko du Arrasateko Udalak
Autobus zerbitzua indartuko du Udalak aurten, aurreko urteko arrakasta ikusita. Bi autobus beharrean, hiru arituko dira etengabe gora eta behera. Autobusa 7:30etatik 13:30era egongo da etengabe gora eta behera. Errepidea 7:30etatik 13:30era itxiko da. Udal ordezkariek arduraz jokatzeko deia egin dute eta kotxez ez igotzeko eskatu dute, segurtasun arazoak egon ez daitezen.

Arrasateko Udalak Sexologia Zerbitzuaren “azalberritzea” aurkeztu du
Zerbitzua berrindartu nahi izan du Udal Gobernuak, “inoiz baino beharrezkoagoa denean heziketa sexuala”. Marka berriarekin batera, spot bat aurkeztu du,