Albisteak

Udalak abian jarri proiektu berritzaile bat lokal hutsetan negozio berriak sustatzeko

11 lokalek hartuko dute parte. Negozio proiektuak panel batzuetan irudikatu dira, eta erakusleiho itxura eman. Modu horretan, erakusleihoan ikusi dezakegu lokal horretan zer jarduera garatu daitekeen, ideiak emate aldera merkataritzako proiektuak hasteko gogoarekin egon daitezkeen ekintzaileei.

Udalak 66.610 euroko inbertsioa egin du 2020an Arrasateko 60 gazteri etxebizitza alokairua ordaintzen laguntzeko

Dirulaguntzaren helburua da Arrasateko 18-35 urte bitarteko gazteei etxebizitza alokairua ordaintzen laguntzea, emantzipazio bidean laguntzeko eta etxebizitza alokairua sustatzeko.

Arrasateko Emakume Txokoak 18 ikastaro antolatu ditu emakumeen jabetze pertsonala eta kolektiboa sustatzeko

Otsailetik maiatzera bitarteko 18 ikastaroen helburua da lanketa pertsonalaren eta kolektiboaren bidez emakumeak ahalduntzea eta elkarren arteko sareak jostea.

Martxoak 8ko XXIV. Kartel Lehiaketa abian

Aurtengo edizioko leloa da Inor kanpoan geratu ez dadin, feminismoa aurrera!

Alde Zaharreko Plan Berezian aurrerapausoa, Herritarren Aholku Kontseiluak baloratu ostean

24 proposamen egin dira Alde Zaharreko Plan Berezia berrikusteko, eta horietako 19rekin ados agertu da Herritarren Aholku Kontseilua; beste lau proposamenetan kontseiluak ez du iritzi bateraturik, eta ez da azaltzen ez alde, ez kontra.

Udalak lan batzuk abiatu ditu Zarugalde kalean espaloia irisgarriago egiteko

Espaloi goratua eraitsi egingo da eta Zarugalde kaleko 40 eta 42 eraikinen ataria zero sestrara jaitsiko da.

Aurten radarraren 2020ko gerakina (50.000 euro) Covid-19ari aurre egiteko erabiliko da.

% 113 egin du gora kopuruak: Nafarroa eta Arrasate etorbideetan izan da arau-hauste gehien, 807 eta 263, hurrenez hurren; Uribarri etorbidean 152 arau-hauste izan dira, eta Garibaien bat bera ere ez.

Musakolako kiroldegian igerilekuko beiratea urtarrilaren 28an hasiko dira jartzen

Abenduan egin zen bezala, urtarrilean ez zaie kuotarik kobratuko Musakola kiroldegiko hezeguneko bazkideei

Urtarrilaren 25era arte epea zabalik Arrasateko Udalaren ostalarientzako zuzeneko dirulaguntzak eskatzeko

Zuzeneko laguntzak 1.000 eta 1.400 euro artekoak izango dira, itxita egondako hilabete bakoitzeko. Eskaerak egin daitezke BAZen edo tramitazio elektronikoz Herritarren Atarian

Gurasoentzat hiru tailer adimen emozionalaren inguruan

Adimen emozionalari buruzko hiru tailer izango dira guztira, Arrasateko Udaleko Prebentzio zerbitzuak antolatuta, gurasoak euren eta seme-alaben emozioei arreta jartzen trebatzeko.

Arrasateko Udalak 28 langabe kontratatu ditu Enplegu Sustapen Planaren barruan, egokitua Covid-19ak sortutako ingurune sozio-ekonomiko berrira.

Aurten, Covid-19aren krisia dela medio, esfortzua bikoiztu egin du udalak, kontratu kopurua handituz. 28 kontratuetatik: 8 herritarren laguntzaile, 7 baso-erreka langile, 4 lorazaintza peoi, 5 eraikin garbitzaile, 2 pintore; eta beste bi kontratu gazteen laneratzea bultzatzeko enplegu planaren barruan.

Zuhaitz Eguna ospatuko da Arrasaten urtarrilaren 16an

VIII. Zuhaitz feria egingo da 8:00etatik 14:00etara Seber Altube plazan, eta 400 zuhaitz inguru landatuko dira herritarrekin Etxezarreta parkean.

Familian jolasean

Aurten ere Udaleko Gazteria sailak Familian Jolasean ekimena abiatuko du. Ekimenaren helburuetako bat da familiei aukera eta guneak eskaintzea gurasoen eta seme-alaben arteko harremanez era ludikoan gozatzeko.

Gabonetako erakusleihoetako sariak

Eman dira gabonetako erakusleihoetako sariak. Aurten sei sari izan dira.

Gabonetako erakusleiho lehiaketako bozketan parte hartzeko epea ostiral honetan, abenduak 18, amaituko da

“Herritarren saria” eta “haur eta gazteen saria” bozka udal webgunean egin behar da.

Ikasleekin Arrasateko ondare naturala ezagutzen eta bere balioa nabarmentzen

Udazkenean ibilaldi batzuk egin ditugu gure inguruko ondare naturalak herritarroi zer zerbitzu eskaintzen digun jakiteko.

Arrasateko Udalak zuzenean dirulaguntzak emango dizkie ostalariei

Ostalariekin eguen arratsaldean, abenduak 10, bilera izan ostean, neurri berriak partekatu ziren: 1.000 eta 1.400 euro artean itxita egondako hilabete bakoitzeko, eta ur, zabor eta terrazen tasen hobarien jarraipena, eta terrazen azaleraren malgutzearen mantentzea 2021ean; baita ere, terrazetan egindako inbertsioetarako laguntzak.

Bizipenen (H)arigunea eta Euskaraldiaren bukaera ekitaldia

Euskaraldiaren bigarren edizio hau amaitzear da eta merezi duen bukaera emango diogu Arrasaten. Eguenean hainbat bizipen jasoko ditugu, gure herrikideek izan dituztenak Bizipenen (H)arigunean Euskaraldiaren barruan, euskarari lotuak. Egubakoitzean, bukaera ekitaldia egingo dugu Kulturateko klaustroan.

Arrasateko Udalak 56.500 euro bideratu du 2020an Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeentzat

11 elkartek egin dute eskaera. Dirulaguntza hauen xedea da gobernuz kanpo erakundeen lana babestu eta sustatzea, garabidean lankidetza programak antolatu eta lortzeko, garatzeko bidean dauden herrialdeetako biztanleen baldintza sozio-ekonomikoak hobetze aldera.

Gabonetako argiak egubakoitzean, abenduak 4, isiotuko dira, eta Santamasetako erakusleiho lehiaketan izena emateko epea zabalik da jada

Lehiaketan parte hartzeko, establezimenduek izena eman beharko dute abenduaren 9a bitarte. Herritarrek bozka emateko epea: abenduaren 10etik 18ra arte. Berrikuntzekin dator: 4. sari bat emango da, eta “haur eta gazte”en saria sortu da.

‘Yo, la peor del mundo' musikala abenduaren 5ean Amaia Antzokian

Arratsaldean, 19:00etan, eta sarrerak eskuragarri daude www.arrasate.eus webgunean.

Udalak 2 langabe kontratatuko ditu

Lanbideren Enplegua Sustatzeko Programan

Arrasateko Udalak abian jarriko du 3. bus linea azkarra, Arruena, Arimazubi eta San Andres lotuko dituena, garraio publikoaren erabilera bultzatzeko

Horrez gain, prezioak merkatuko dira % 30 linea guztietan: MUGI txartelaz ordainduz gero, bidaia arruntak pasatuko dira 0,96 euroko prezioa izatetik 0,70 eurokoa izatera

Abian da berriro sexologia zerbitzua

Jendaurreko arretaz gain, programazio zabala prestatu da zerbitzua bera herritarrei helarazteko eta informazioa elkarbanatzeko: lehen ekitaldia abenduaren 4an izango da, GIBaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira

Arrasateko Udaleko Emakume Txokoa zerbitzuak egitarau berezia antolatu du Indarkeria Matxistaren Aurkako egunaren harira

Arrasateko Udalak EUDEL Euskal Udalen Elkarteak adostutako Azaroak 25eko adierazpen instituzionalarekin bat egin du.

Villa Amparo inguruan eraikiko den ur parkearen gunean hasi dira Ekobulebar berriaren obrak

Eremuaren antolaketa lanak burutzen dihardute langileek: edukiontzi guneen aldaketak, zoladuraren markaketa… Hainbat zuhaitz ere moztuko dira, proiektuak landarediaren berrordenazio bat planteatzen baitu, haur eta gaztetxoen segurtasuna bermatze aldera parke berrian.

Udalak gazte langabe 1 kontratatuko du

Lanbidek eta Europako Gizarte Funtsak, Gazte Enpleguko 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan gazte langabeak kontratatzeko deialdi hau finantziatuko dute

Hasi da Euskaraldiaren bigarren edizioa

Herrian 155 entitatek eman dute izena eta 500 arigune inguru sortu dira. Udalean 36 arigune identifikatu dira, Udalbatza bera ere tartean

Arrasateko Udalak diruz lagunduko ditu ostalariek terrazetan egindako inbertsioak

2020ko martxoaren 14tik abenduaren 31ra bitartean egindako material erosketak edo inbertsioak lagunduko ditu (toldoak, itzalkinak, jaimak, manparak, altzariak, berogailuak…). Enpresa edo jarduera bakoitza finantzatuko da gehienez % 25, 2.000 euroko mugarekin.

Arrasateko Emakume Txokoak egitarau berezia antolatu du Indarkeria Matxistaren Aurkako egunaren harira

“Bakartzen gaituzten biolentzien aurrean, josi ditzagun sareak!” lelopean, Arrasateko mugimendu feministak hainbat ekimen antolatu ditu udalaren laguntzaz: kontzentrazioa, dokumentala...