Albisteak

Arrasateko Udalak 13 eta 40 urte bitarteko herritarrei eskatzen die PCR proba egin dezatela, bat eginez Osakidetzak eta Osasun sailak egindako deialdiarekin

PCR probak egiteko egitura egongo da Debagoieneko ospitaleko kanpo kontsulten eraikinaren beheko solairuan. Hitzordua hartu behar da aurrez 943 03 52 50 telefonora deituta.

Hitzaldi bat gurasoentzat: “Sare sozialen eta bideo jokoen erabilera onuragarria”

Udaleko Prebentzio zerbitzuak, 6-12 urte bitarteko haurren gurasoei zuzenduta, hitzaldi bat antolatu du sare sozialen eta bideo jokoen erabileraren inguruan hausnartzeko.

Datorren astelehenean, azaroak 16, Musakolako kiroldegian igerilekuko kristalera konpontzen hasiko dira

Igerilekua itxita egon den denboran erabiltzaileei eragindako kaltea arintze aldera, udalak epealdi horretako bonuaren zati proportzionala itzuliko die erabiltzaileei.

Arrasateko Udalak ez die kobratuko ur eta zabor tasa herriko ostalariei

Covid-19ak eragindako positibo kopuruak gora egin du azken asteetan, eta birusaren eragina mugatzeko neurriek zuzenean eragiten die merkatari, ostalari eta zerbitzuei. Covid-19aren kasuen gorakada dela eta, Eusko Jaurlaritzak azaroaren 6ko 38/2020 Dekretua eman du, zeinak ostalaritza establezimenduen itxiera ezartzen duen 30 egunez.

Udalak 2 gazte langabe kontratatuko ditu

Lanbidek eta Europako Gizarte Funtsak, Gazte Enpleguko 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan gazte langabeak kontratatzeko deialdi hau finantziatuko dute

Herritarren proposamenak aztergai Alde Zaharreko Hirigintza Plana aldatzeko

Herritarren, teknikarien eta eragileen artean proposamenak jaso ondoren, Hirigintza Aholku Kontseilua, herritarrez osaturik dagoena, 24 proposamen aztertzen ari da, txertatu gura direnak hirigintza planean.

Udalak 15 langabe kontratatuko ditu

Lanbideren Enplegua Sustatzeko Programaren barruan

Arrasaten azaroko kultura eskaintzan zinea, kontzertuak, haur antzerkia eta musikal bat, Covid-19a dela-eta ordutegi eta neurri bereziekin

Covid-19aren osasun krisiagatik, eta Eusko Jaurlaritzak azaroaren 6an argitaratutako 38/2020 Dekretuan zehaztutakoa jarraituz, neurri bereziak hartu dira, tartean ordutegiak egokitu dira: astelehen eta martitzeneko zine emanaldiak 19:00etan; asteburuetako azkena 20:00etan, eta haur zinea 16:00etan.

Covid-19ari aurre egiteko neurri berriak direla-eta udalak kirol zerbitzuak egokitu ditu

Musakolako kiroldegiaren itxiera aste barruan 30 minutuz aurreratuko da. Uarkapek ordutegi berbera mantenduko du. Jarduera fisikoa eta kirola bakarka baino ezingo da egin; taldeko edozein kirol jarduera eten egingo da, bai entrenamenduetan, bai lehiaketetan.

Arrasateko Udalak TAO sistema arautuko duen ordenantza onartu du

TAO sistemaren legedia eta dagozkion arau administratiboak onartu dira.

Biteri plazako farolak LED argiteria sistema jasangarrira aldatuko ditu udalak

Guztira 13 argi puntutan egingo da aldaketa. Inbertsioa 6.549,81 eurokoa izango da, eta muntaia lanak udal lantaldeak egingo ditu datozen asteetan.

Udal gobernuak aurrekontu proposamen bat aurkeztu die alderdi politikoei, gizarte babesa bermatzen duena eta inbertsio maila handitzen duena

2021eko proposamenak iazko aurrekontuaren aldean % 2,8ko igoera planteatzen du, guztira 35.800.000 euro, nahiz eta udalaren sarrerak murriztu. Hori konpentsatzeko 3 milioi euroko aurrekontua eskatuko du udalak “herritarren ongizatea bermatu eta herriaren garapena bultzatzeko, inor atzean utzi barik”.

Arrasateko hilerrirako sarbideak edukiera muga izango du Domu Santu egunean

Baimendutako edukiera guztira da 275 pertsonakoa.

Hasi da Eskolako Agenda 2030 proiektua Arrasaten, “egoera berritik iraunkortasunerantz”

Eskolako Agenda 21 proiektua 17 urtean landu eta gero, ikasturte honetan proiektu berri bati ekingo diogu. Proiektu berria da Eskolako Agenda 2030, garapen jasangarria ardatz izango duena. Ikasturte honetarako, Arrasateko ikastetxeek gai hau aukeratu dute: “egoera berritik jasangarritasunerantz”.

Udalak bere horretan mantenduko du San Juan etxe taldeko arkua, Ekobulebarraren proiektuan, auzotarren eskaerari erantzunez

Ekobulebarra eraberritzeko obrak 2021eko urtarrilean hasiko dira, baina San Juan etxe taldeko berrurbanizazioaren zatia ez da gauzatuko egin beharreko aldaketak egin arte, bizilagunekin urriaren 20an izandako bileran geratu bezala.

Arrasateko Udalak abian jarri du Musakolako Jubilatu Etxearen taberna ustiatzeko lehiaketa

Izena emateko epea 2020ko azaroaren 4an amaituko da: izena eman daiteke BAZen

Zinegoak GayLesboTrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren 17. edizioa Arrasaten urriaren 29an

Arte diziplina askotarikoen bitartez, sexu aniztasuna eta giza eskubideak jorratzen dira jaialdian.

‘Barbara’ denboraleak hainbat ezbehar eragin ditu Arrasaten

Arrasateko Udala lanean ari da ezbehar guztiak aztertzen, bideratzen, konponbidea ezartzen, zerbitzu guztiak ahalik eta lasterren berrezartzeko.

Arrasateko Udalak Mondragon Unibertsitateko ikasleak garatzen ari diren Formula 1eko auto elektriko baten prototipoaren proiektua babesten du

EMUF ‘Formula Student Mondragon‘ Ikasleen elkartea Formula 1eko auto elektriko baten diseinua egiten ari da, eta prototipo bat ekoizten, 2021eko Formula Student Spain lehiaketan parte hartzeko.

Urriaren 13az geroztik zabalik da Txikitxokoa

Ohiko ordutegian egongo da zabalik, segurtasun neurri guztiak betez eta edukiera murriztuta.

Arrasateko Udalak ikastetxeen eta udal eraikinen garbiketa zerbitzua indartu du Covid-19aren eraginez

Arrasateko Udalak udal eraikinen garbiketa zerbitzua eguneratu du behin-behinean, Covid-19aren eraginez martxotik egon diren behar aldaketak kontuan izanda, eta hartuko diren neurriok, abendura bitartean, 68.652,72 euroko aurrekontua izango dute.

Santa Marina kaleko plaza berritzeko, ia 70.000 euroko dirulaguntza bideratu du udalak

Bizilagunen jabetzakoa da eremua, baina erabilera publikoa du. Udalak, horrela, obren kostuetan parte hartu du, egin direnak komunitateak eraikinetako erdisotoko garaje-lokalen estalkia konpondu eta iragazgaizteko, erabilera publikoko zortasunarekin. Egindako inbertsioa da 68.363 euro, BEZ barik.

Iñaki Etxabe Orobengoa eta German Agirre Irasuegiren aitortza ekitaldia egingo du Arrasateko Udalak urriaren 16an

Egubakoitzean, arratsaldean, 18:30ean izango da, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Arrasateko Udalaren Enplegu Planak lan munduratzea sustatu du, eta langabeen kontrataziorako baliabideak % 77 areagotu ditu

665.328,37 euroko aurrekontua du planak, eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren finantzazioa du. Udalak Lanbideri 402.730 euroko dirulaguntza eskatu dio.

Energia Jardunaldiak 2020

Gaia izango da "Autokontsumoa gure herri eta hirietan"

Urriaren 31ra arteko epealdia ‘Txikiak egiten gaitu haundi’ kanpainaren 7.500 erosketa bonoak erosi eta erabiltzeko

Covid-19a dela-eta udalak urriaren 31ra arte luzatu du dirulaguntzak eskatzeko epea, ematen direnak herriko establezimenduak beharrezko diren higiene eta babes neurrietara egokitzeko. Eskaerak telematikoki izapidetu daitezke https://txikiakegitengaituhaundi.eus-en edo BAZen.

Juan Azarmendi Musika Etxearen obrei dagokien abala bereganatzea lortu du Arrasateko Udalak, 239.777 eurokoa.

Kopuru hori bideratuko da obra eten, proiektua berriro abian jarri eta bitarte horretan eraikinean hartu behar izan diren segurtasun neurriak finantzatzeko.