Albisteak

Jaizale jabetza publikokoa izango da aurrerantzean, Gorripideak Arrasateko Udalari dohaintzan eman ostean

Dohaintzaren baldintza bakarra, honen erabilera, proiektu sozialetara bideratzea izan da. Maider Morras alkateak eskerrak eman eta lokala “Arrasateko ehun soziala indartzeko” baliatuko dela adierazi du.

Sagarrarekin egindako produktuen dastaketa bertako produktuen azokan, urriaren 19an

Azoka urriaren 19an izango da Seber Altube plazan, 9:00etatik 14:00etara. Azokarekin batera, Sagarrarekin egindako produktuen dastaketa antolatu da.

Trafiko mozketa eta norabide aldaketa Etxetxikiak kalean, astelehenean, urriak 14

Etxe Txikiak kalean dauden arketak konpontzeko lanak egingo ditu Iberdrolak datorren astelehenean, hila 14. Ondorioz, kalea itxi beharko da eta norabide aldaketak izango dira bertako erabiltzaileentzat. Lanen iraupena 8:00etatik 15:00etara izango da.

Udalak 4 langabe kontratatuko ditu

Lanbideren Enplegua Sustatzeko Programaren barruan

Azken egunak 2025eko egutegiaren argazki lehiaketan parte hartzeko

Argazkiak bidaltzeko epea datorren martitzenean amaituko da, urriaren 15ean

Arrasateko landa lurrak erosteko prozesua ireki du Udalak, “bertako bioaniztasuna berreskuratzeko” asmoz

Landa lurren jabeek beraien eskaintzak aurkezteko aukera izango dute azaroaren 8ra arte

Nerabeen osasun mentala lantzeko jardunaldiak aurkeztu dituzte Udalak eta San Juan de Diosek

Jardunaldiak urriaren 18an izango dira, 9:00etatik 14:00etara, Kulturateko Areto Nagusian. Jardunaldiak doakoak eta irekiak izango dira pertsona guztientzat.

Dolu perinatalaren inguruko tabuaren apurketa: kontzientziazioa eta elkartasuna indartzen

Bi hitzordu garrantzitsu izango dira gaiari lotua, urriaren 15 ean elkarretaratzea eta 17an “Dolu Perinatala Ikusgai” ekimena JAMEn

Gipuzkoako adinekoen martxa Arrasatera itzuliko da urriaren 19an, 18 urteren ostean

7 kilometroko martxa egingo dute, eta, ondoren, Musakolako kiroldegian bazkari herrikoia egingo dute.

Abisu laranja haizeagatik Arrasaten bihar, asteazkena

Arrasateko Udalak, Monterron eta Santa Barbara parkeak itxiko ditu

Autobus berria eskuratu du Udalak

Bihar hasiko da funtzionamenduan

Arrasate Maritxu Kajoi. Gaueko zerbitzuak.

Urriaren 4a. Maritxu Kajoi. Errefortzuak eta gaueko zerbitzuak.

“Arrasatearron bizi kalitatea hobetzeko” epe luzeko Mugikortasun Jasangarrirako plan berria aurkeztu du Udalak

Gobernuak auzoz auzo aurkeztuko du proposamena datozen asteetan, herritarren parte hartzea sustatzeko. Arrasate “herri eroso eta bizigarri” bilakatzeko helburuarekin diseinatu da plana; horretarako, lehentasuna emango zaie oinezkoei eta bizikletei. Autobus geltoki berria non kokatu erabakitzeko, udalak galdeketa egingo du, herritarrek zer iritzi duten jakiteko.

Arrasateko Udalak doako taxi zerbitzua jarriko du Maritxu Kajoi egunean baserri auzoetako bizilagunentzat

Martxan egongo da egubakoitzeko 22:00etatik zapatuko 08:00ak arte. Zerbitzuak bakar-bakarrik hartuko ditu baserri auzoekin konexioak egiteko bidaiak, doakoa izango da eta 688 73 52 23 telefonora deitu beharko da (egubakoitzean 21:30etik aurrera).

Trafiko mozketak eta TAO zerbitzuaren etetea Maritxu Kajoi egunean

Otalora eta Zarugalde kaleak itxita egongo dira trafikorako, garajeetako bizilagunentzat izan ezik. TAOri dagokionez, berriz, herri osoan etengo da arratsaldean.

Udal Euskaltegiak kantuz eta umoretsu hasiko du ikasturtea

Maritxu Kajoi bezperan, urriaren 3an, kantu festa eta mokadutxoak izango dira Kulturolan

Emakume Txokoak baliabideak jarri ditu Maritxutan indarkeria matxistari aurre egiteko

Arretarako telefonoa 688 809 137 telefonoa izango da, eta, arreta gunea, berriz, Gazte Bulegoan egongo da. Informazio gunea: Arbolapetan, 18:00etatik 00:00etara.

San Kristobal hilerriko nitxoak

2025eko otsailaren 1etik aurrera gorpuzkiak aterako ditu Arrasateko Udalak

Mondragon City Challenge Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Lehiaketaren 3. edizioa aurkeztu dute

Izena emateko epea 2024ko urriaren 25ean amaituko da. Udalak “Ekintzailetza kooperatiboarekin konpromisoa” erakutsi du.

Oraindik plaza libre batzuk daude Hizkuntza Eskola Ofizialaren Arrasateko gela desplazatuan

Eibarko Hizkuntza Eskola Ofizialaren ikasturtea, Arrasateko gela desplazatuan, Arimazubi plazan, urrian hasiko da.

Udaleko Euskara sailak hainbat zerbitzu eskaintzen du merkatarien artean, merkataritzan euskara sustatzeko

Zerbitzu horien artean daude hizkuntza aholkularitza, dirulaguntzak edo hizkuntza prestakuntzako eskolak

Udalak ez ditu igoko familiei zuzenean eragiten dieten tributuak, legeak behartutako zabor tasaren igoera arintzeko

Ondasun higiezinen zergak, uraren tasak, ibilgailuen gaineko zergak eta TAOk ez dute igoerarik izango. Zabor tasa % 38 igoko da, legeak behartuta, legeak zerbitzua defizitarioa ez izatera behartzen baitu. Gainerako tasa eta prezio publikoak KPIren arabera igoko dira, aurten % 3ko igoera.

Bihar irekiko da pintura ikastaroetan izena emateko epea

Izenematea irailaren 24tik 26ra izango da, arratsaldeko 5etatik 7etara Kulturaten Pintura gelan (sarrera Seber Altube plazatik)

Arrakasta handia izan du 'Eskolara Oinez' egitasmoak

Guztira 62 lagunek parte hartu dute.

Santa Teresa auzoko berrurbanizazio lanak hasi dituzte aste honetan

Auzoa birgaitzeaz gain, etxebizitza blokeak irisgarriak izatea da helburua. Lanek 3.371.371,90 euroko aurrekontua dute (2.786.257,77€ BEZ gabe).

Arrasateko Udalak Musakolako Gaztetxoko berria zabaltzeko lokala eskuratu du

Elizaren jabetzakoa zen lokala erosi du Udalak, eta atzo gauzatu zuten salerosketa notariotzan.

Euskara ikasteko matrikula zabalik dago Udal Euskaltegian

Arrasateko Udalak dirulaguntzak eskainiko ditu euskara ikasteko, laguntzak matrikularen %25 eta %100 artekoak izango dira, diru sarreren araberakoa.

‘Orratz-begia – 1936 Gipuzkoako gerra haurrak’ erakusketa irekiko da estreinakoz Kulturateko klaustroetan eguenean

Erakusketa irailaren 19an inauguratuko da Arrasateko Kulturaten, eta urriaren 12ra bitartean izango da ikusgai. Erakusketak gerrako haurren memoria identifikatu eta berreskuratzea du helburu.