Albisteak
Gurasoentzako tailerrak
Arrasateko Udal Prebentzio Zerbitzuak 0-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako 3 tailer antolatu ditu
Antoniñako istingan 220 arbola landatuko dira urtarrilaren 18ko Zuhaitz Eguna baliatuz
Bertan, paisaia lehen-eratze aldera, hezeguneetako espezieak landatuko dira: 50 haltz eta 170 sahats. Hitzordua 10:00etan ezarri da Musakolako Institutuko goiko eraikinean
Inauteriak 2020 kartel lehiaketarako arauak argitaratu ditu Udalak
Irabazleak 400 €ko saria jasoko du
Arrasateko Udalak herritarrekin adostuko du herriko TAO sistema prozesu parte-hartzaile bat medio
Udalak TAO sistemaren hasierako proposamena landu du eta berau herritarrekin partekatu eta beren ekarpenekin aberastuko da. 3 etapetan banatu da parte-hartze prozesua: herritarren iritzia jasoko da hainbat bideren bitartez, herritarrek osatutako talde motor bat sortuko da proposamena kontsentsuatzeko, eta azkenik, proposamen definitiboa landuko da.
Familian Jolasean
0-8 urte arteko haurrei eta beren familiei zuzendutako ekimena da. Hitzordua, igandero, 17:30-19:30 Okendoko ludotekan, domeka honetan hasita.
Lur eta Amets, Euskal Herriko abenturazaleak, Arrasaten!
Lur eta Ametsek Euskal Herria zeharkatuko dute ikuskizun berezia eskaintzeko, eta Arrasatera urtarrilaren 10ean helduko dira
Aldi baterako programa bat gauzatzeko “Berdintasun teknikari” bat hautatzeko prozesua
Arrasateko Udalak hautaketa prozesua deitu du, Berdintasun teknikari bat hautatzeko, aldi baterako programa bat gauzatzeko asmoz.
Santamasetako erakusleiho lehiaketako sariak banatu dira
Herritarren bozketan izandako botoen emaitza eta epaimahaiak eztabaidatutako erakusleiho zerrenda bat etorri dira. Epaimahaiak mahai gainean jarritako komertzioen izenak eta herritarrak bozkatutako lehenego zortzi komertzioak bat datoz. 1.415 herritarrek parte hartu duten bozketan.
Gazteentzako gabonetako plana prest!
Ludotekek eta Gaztetxokoek prest dute gabonetako oporretarako eskaintza.
Gabonetako izotz txirristan aritzeko begirale-monitorea
Arrasateko Udalak Gabonetako izotz txirristan aritzeko begirale-monitore bat kontratatuko du presazko izaerarekin.
Lur jauzia Musakolako autobus gordailuan
Hainbat autobus kaltetuak izan dira.
Arrasateko auzoek badituzte dagoeneko beren auzo-alkateak
Auzoetan bertan lan egiteko gaitasuna eta auzoarekiko zein herriarekiko duten konpromisoa aintzat hartuta aukeratu dira berriki Uribarri, San Andres, erdialdea, Santa Marina eta Musakolako auzo alkateak
Mundutik Arrasatera, Arrasatetik Mundura
Kultur-aniztasuna eta bizikidetzaren inguruko ipuin kontaketa
Udalak 3 langabe kontratatuko ditu
Lanbideren Enplegua Sustatzeko Programaren baitan
Urtean 2 miloi litro ur gastatzen dituen Garagartzako ibilgailuen garbitokian egokitzapenak egingo ditu Arrasateko udalak
Sistema horren bitartez, aurrerantzean garbitokia erabili ahal izateko ezinbestekoa izango da Arrasaten erroldatuta egotea eta Mankomunitateko txartela (zabor zerbitzuaren txartela) aktibatzea
Emakumeak Protagonista elkarrizketa saioa
Jeanne-Rolande Dacougna eta Ana Murcia solasean
Jose Luis Iñarrarako hobekuntzak, Santa Marina auzoa egokitzea eta bidegorrian komun publikoak jartzea, partaidetzazko aurrekontuetan proiekturik bozkatuenak
Guztira 113 proposamen aurkeztu dira eta jasotako 725 botoen artean, aipatu hiruak izan dira herritarrek gehien babestu dituzten proiektuak
Mozambikeko iparraldearekin harremanak sendotuz
Udalak, Mundukidek eta Harremanek lankidetza akordioa berritu dute Mozambike iparraldeko herritarrek errenta sortzeko duten gaitasuna handitzeko eta bertako garapen sozioekonomikoa sustatzen jarraitzeko
Santamasetako erakusleiho lehiaketan parte hartzeko epea zabalik
Aurten gainera sarien zenbatekoa igo egin da eta herritarren saria bozkatzen dutenen artean 100 euroko bost bono zozketatuko dira
Arrasateko Akordeoi Lehiaketa, abenduaren 6-8 bitartean
Hauspoz Euskal Herriko Akordeoi elkarteak, Maria Ubarretxena, Maria Jose Telleria, Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura saileko zuzendariaren, eta Aitor Furundarena, Hauspozeko lehendakariaren laguntzarekin Arrasateko Akordeoi Lehiaketak aurkeztu ditu
Prestakuntza saioa prebentzioan eta mendiko segurtasunean
Doako jarduera, Kulturaten, abenduaren 3an
Arrasateko irisgarritasuna hobetzeko 151.670 euro inbertitu dira
Arrasate zein arrasatearren mugirkotasuna eta irisgarritasuna hobetzea ardatz hartuta, asfaltatze lan egin ditu Udalak herriko hainbat kaletan
Heldu dira Eguberriak Arrasatera!
Kaleko argi-apaingarriak abenduaren 5ean Goikobalu Txiki abesbatzak eta Atletismo elkarteak piztuko dituzte eta aurtengoan Gabonetako zuhaitza ere jarriko da Biteri plazan
Azaroaren 25ean ere Arrasatek ezetz esango dio emakumeenganako indarkeriari
“Urratzen gaituen sasi guztien gainetik, saretu!” lelopean, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunaren harira, autodefentsa feminista tailerra, manifestazio deialdia edota “Zauriak” dokumentalaren emanaldia antolatu ditu Udalak herriko talde eta elkarte feministekin elkarlanean
Udalak langabe bat kontratatuko du
Garabi zerbitzuko laguntzaile moduan
Auzoko egitasmoa ezagutzeko aukera
AUZOKOAK dokumentalaren emanaldia, azaroaren 27an, Kulturateko Loramendi gelan, arratsaldeko 18:30ean
Kultur ekintzetako laguntzaileen lan poltsa sortuko du Udalak
Izena emateko epea azaroaren 15etik 22ra da
Abian da “Begirada aktiboa” ekimena, Arrasateko pertsona helduen artean bakardade eta babesgabetasun egoerak identifikatzeko programa berria
Boluntariotzan oinarritutako ekimen honek helburu du pertsona helduen artean bakardade egoerak ahalik eta azkarren hautematea, horiei irtenbidea emateko eta etorkizunera begira aurre hartzeko
Mugikorren, sare-sozialen eta bideo-jokoen erabilera osasungarria eta kontzientea
Gurasoentzako hitzaldia antolatu du Udal Prebentzio Zerbitzuak
Udalak 3 langabe kontratatuko ditu
Kontratazio hauek bi dirulaguntza deialdien baitan egingo dira: batetik, Lanbideren Enplegua Sustatzeko Programa eta bestetik, Lanbidek eta Europako Gizarte Funtsak, Gazte Enpleguko 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan gazte langabeak kontratatzeko deialdia