Albisteak

Maritxutan indarkeria matxistari aurre egiteko baliabideak jarri ditu Emakume Txokoak

Arretarako telefonoa 688 809 137 telefonoa izango da, eta, arreta gunea berriz Gazte Bulegoan kokatuta egongo da. Informazio gunea izango da jai egunetan Arbolapetan 18:00etatik 00:00etara.

Arrasateko Udalak Injineru Elektriko Teknikoa kontratatuko du aldi baterako ezintasuna ordezteko

Izen ematea zuzenean Lanbideko webgunetik egin behar da. Izena emateko epea zabalik dago irailaren 29tik urriaren 6arte (biak barne).

ORAINDIK PLAZA LIBREAK DAUDE KIROLDEGIKO IKASTAROETAN

• Kurtsoak urriaren 1ean jarriko dira martxan, gutxieneko izen-ematea lortzen bada. • Irailak 30ean 15:00ak inguruan konfirmatuko dira ikastaroak. • Izen-ematea Musakolako harreran edo alta orria kirola@arrasate.eus postara bidalita egin daiteke.

Zinea Amaia Antzokira itzuliko da Euskal Zinearen hitzordu garrantzitsuenekin, behin proiektorearen matxura konponduta

- 6.000€ko gastua suposatu du Udalarentzat proiektorearen matxura konpontzea - Euskal Zinema nagusi izango da datozen asteetan: “Jone, batzuetan”, “Karmele”, “Maspalomas” edo “Enarak” pelikulen emanaldiekin. - Udazkeneko arte eszenikoen egitaraua ere aurkeztu dute.

Arrasateko Hezkuntza Kontseiluak “fase berri bati” ekin dio, herriko hezkuntzaren etorkizuna irudikatzeko

Diagnostikotik ondorioztatutako erronka nagusiak aztertuko dituzte eta bideorria diseinatu.

Kirola Herrira ekimena ospatuko da asteburuan Arrasaten, kirol kluben jarduera kalean ikusarazteko hitzordua

Asteburu honetan, irailaren 27 eta 28an, ospatuko da Kirola Herrira ekimenaren edizio berria.

Zaintzaileak zaintzeko ekimen eta saretze sorta “ZainSare Espazioa” egitasmoaren bitartez

Egitasmo honetan Arrasateko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Grupo SSI-ren eskutik. Lehen hitzaldi saioa larunbat honetan egingo da, hilak 27, eta ondoren etorriko dira langileen arteko saretze tailerrak.

Udaltzaingoak koltxoien salmentan izandako iruzurraz ohartarazi du

Udaltzaingoak gogorarazi nahi du iruzur horren biktima izan den eta oraindik salaketa jarri ez duen edozein herritarrek eskubidea eta aukera dutela Arrasateko Udaltzaingoan salaketa jartzeko.

Bide onean goaz Eskolara Oinez

Aurtengo parte hartzea ere handia izan da.

Martxan dira “GarbiBizi” guneak, bizikletak garbitzeko hiru gune berriak

Herriko 3 gune estrategikotan kokatu dira: Uriben, Erdigunean eta Musakolan. Hasiera batean zerbitzua doakoa izango da; etorkizunean, erabilera desegokia egongo balitz, kudeaketa eta kontrol sistema bat ezartzea aurreikusten da.

Irailaren 25ean, eguenean, ikasturte berriko irekiera emanaldia antolatu du Emakume Txokoak, Kulturateko Areto Nagusian

Emakume Txokoak hiru artista gonbidatu ditu Kulturateko oholtza hartzera egitarau berriari hasiera emateko: Ane Zubeldia Magriña, Olatz Urkia Larrañaga eta Bea Larrañaga Ibeas, hurrenez hurren. Hirurak, ikastaro bana eskainiko dute Jabetze eskolan ikasturte honetan.

Arrasaten euskara sustatzeko ekintza plana diseinatzeari ekingo dio Udalak galdetegi baten bitartez

Arrasaten euskararen egoera zein den jakin nahi duzu? Euskara sustatzeko planari ekarpenak egin nahi dizkiozu? Hau da aukera!

Aro berria iragarri dute Iturripen: kiroldegi berri bat ez ezik, hiri parke berri bat ere izango du

Kiroldegiak 650 m²-ko gimnasio modernoa, 2 frontoi eta 1700 m²-ko 2 kantxa izango ditu. Hiri parkea sortuko da espazio honetan, ibaia berreskuratuz, eta aisialdi gune berri bat sortuz ibai ertzean. Hirigintza ereduan “jauzi kualitatiboa” ematen duen proiektua dela defendatu du Udalak.

Udako uzta eta pizza tailerra bertako produktuen azokan, irailaren 20an

Azoka irailaren 20an izango da Seber Altube plazan, 9:00etatik 13:30era. Azokarekin batera, pizza tailerra antolatu da.

Arrasateko Udalak dirulaguntza deialdia ireki du Leintz Eskola Kirolako programan haurren parte hartzea sustatzeko

Hurrengo irailaren 15ean, astelehena, irekiko da LEK Leintz Eskola Kirola programan haurren parte hartzea sustatzea xede duen dirulaguntza lerroaren deialdia. Baldintzak betetzen dituzten familia eskatzaileek % 90eko deskontua jasoko dute matrikularen ordainketan.

Tributu Sistema Progresiboa ezartzeko proposamena aurkeztu du Udal Gobernuak, “gutxien duenak gutxiago ordaindu dezan”

Arrasateko Udal Gobernuak 2026ko Ordenantza Fiskalen proposamena aurkeztu du, berrikuntza nagusi batekin: herritarren ahalmen ekonomikoaren araberako hobari sistema progresiboa ezartzea. Gobernu planak jasotzen zuen konpromisoari jarraikiz, helburua da udal zergetan justizia fiskala bermatzea, baliabide gutxien dituzten familiek proportzionalki gutxiago ordaindu dezaten. Joseba Ezpeletak, Ogasun zinegotziak, eman ditu azalpen guztiak.

Abian da 2026ko Arrasateko egutegia egiteko argazki lehiaketa

Lehiaketa herritar guztiei irekita dago, eta argazkiak bidaltzeko epea 2025ko urriaren 1etik 15era izango da.

Udazkeneko plangintza berria aurkeztu du Emakume Txokoak

Plangintza berriaren liburuxka etxeetara iristen ari da eta sareetan ere eskuratu daiteke informazio osoa. Jabetze eskolako ikastaro eta tailerretan izena emateko epea irailaren 15etik 19ra irekiko da. Emakume Txokoaren egitaraua irailaren 25ean irekiko da Klown ikuskizun batekin.

Mugikortasun jasangarriari ate berriak zabaltzeko asmoz dator aurtengo Mugikortasun Jasangarriaren Astea, irailaren 16tik 22ra

Berritasun nagusia Plaza Bizi ekimenak antolatutako jaia izango da, hilaren 19an. Bigarren eskuko bizikleta azoka izango da egun zentrala, edonork bizikleta saldu edo erosteko azoka.

Datozen asteetan Arrasate etxebizitza merkatu tentsionatuaren eremu izendatzea espero du Udalak

Arrasateko Udalak maiatzaren 30ean aurkeztu zion udalerria bizitegi-merkatuaren tentsio eremu izendatzeko eskaera Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailari. Honi dagokio izendapen ofiziala onartu eta publikatzea. Izendapenaz gain, ekintza planaren proposamena ere bidali zuen, etxebizitzaren garestitzeari aurre egiteko neurri ezberdinekin.

Arrasateko Udal Bibliotekak helduen egitaraua aurkeztu du ikasturte berrirako

Egitaraua 2025eko urrian hasi, eta 2026ko maiatzean amaituko da. Guztiak doakoak izango dira.

Haurren trebetasun sozio-emozionalak lantzeko formazioa antolatu du Udalak herriko begirale, hezitzaile eta entrenatzaileentzat

EKKO (Eskola Kirola Komunitatea Osasuna) aurre nerabeengan gizarte trebetasunak sustatzeko helburua duen programaren testuinguruan, Udalak “Haurren trebetasun sozio-emozionalak lantzen” izeneko ikastaroa antolatu du, iraila eta urria bitartean.

Abiatzear da ikasturte berria Arrasateko Ludoteketan eta Gaztetxokoetan

Okendo, Santa Marina eta Usaetxeko ludotekek irailaren 8an irekiko dituzte ateak, astelehenetik egubakoitzera, 17:00etatik 20:00ak arte.

Egubakoitzean hasiko da Oreixe Akustikoa musika zikloaren XVII. edizioa, tokiko eta nazioarteko musikariekin

Guztira sei emanaldi izango dira, irailaren 5etik 14ra. Peru Altube musikari arrasatearrak itxiko du jaialdia, “Neguko izarrak” lana aurkeztuta. Sarrerak salgai daude arrasate.eus-en edo egunean bertan JAMEn.

Arrasateko Udalak 2025-2026 ikasturteko kirol eskaintza berria aurkeztu du

Bi ikastaro berri izango dira: Full Fitness Musakolako kiroldegian eta Eskalada ikastaroa Uarkapeko kiroldegian. Ate irekiak irailaren 8, 9 eta 10ean izango dira.

Arrasateko Udalak ‘Hirigintza, ingurumena eta mugikortasuneko burua’ plaza beteko du behin betiko izaeraz

Arrasateko Udalaren langile plantillan hutsik dagoen «Hirigintza, ingurumena eta mugikortasuneko burua» plaza oposizio-lehiaketa irekia bidez hornitzeko ohiko hautaketa prozesuaren deialdia egin da.

JL Iñarra kalea asfaltatzeko lanek hainbat etenaldi ekarriko dituzte trafikoan eta garajeetarako sarbidean

Lanak abuztuaren 4tik 8ra egingo dira, Jose Luis Iñarra kalearen berrurbanizazio lanen barruan.

Etxezarreta parkeko lorategia berreskuratuko du Arrasateko Udalak

Balio handiko lorategi botanikoa berreskuratuko da, herritarrek erabiltzeko, aisialdirako naturgune berri bat berreskuratuz. Lanak udazkenean egitea aurreikusten du Udalak, 10-12 asteko iraupenarekin.

Oreixe Akustikoa musika zikloaren XVII. edizioa irailaren 5etik 14ra izango da, sei emanaldirekin

Sarrerak salgai daude arrasate.eus-en edo egunean bertan JAMEn.

Leintz Bailarako Kirol Hastapen mahaia eratu da

Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako udaletako, ikastetxeetako, kirol elkarteetako eta Leintz Eskola Kiroleko ordezkariak elkartu ziren eta kirol hastapenaren alde lana egiteko mahaia eratu zuten.