Albisteak
Arrasate sakonean ezagutzeko hiru hitzordu egongo dira aukeran abuztuan
Bi bisita desberdin eskainiko dira: herriko natura ingurunea ezagutzeko ibilbide gidatua abuztuaren 11n eta Arrasateren zein alde zaharraren historia eta sekretuak ezagutzeko bisita gidatua abuztuaren 4an eta 24an
Kirol instalazioak hobetzeko bidean inbertsioak egiten jarraitzen du Udalak
Egindako berrikuntzen artean Musakolako padel pista estali eta bertako belarra aldatu eta Uarkapeko kristaletan binilozko laminak jarri ditu egun eguzkitsuetako beroa apaltzeko. Datozen asteotan halaber, Iturripeko kantxako marrak margotu, bertako ur bero sanitarioa hobetzeko lanak egin eta Antoñako kantxan saskibaloi kanasta gehigarri bat jartzeko lanak egingo ditu Udalak.
San Juan jaietan, indarkeria matxistarik ez!
Ekainaren 22tik 26ra arte 24 orduko arreta telefono zerbitzua egongo da
Arrasateko Udalak PERTSONAL BURUA lanpostua beteko du behin betiko izaeraz.
Arrasateko Udalaren langile plantillan hutsik dagoen Giza Baliabideetako Arduradun plaza oposizio-lehiaketa bidez eta txanda irekian hornitzeko hautaketa prozesuaren deialdia egin da.
Arrasaten 65 urtetik gorako pertsonen bizi-kalitateak balorazio positiboa jaso du
Hurkoak, Arrasateko Udalarekin eta Adinberri Fundazioarekin lankidetzan, bakarrik edo bikotean bizi diren 65 urtetik gorako pertsonen hauskortasunari eta zaurgarritasunari buruzko azterlan bat egin du. Helburua adineko pertsona horien egoera erreala eta gizarte-premiak ezagutzea da, horien bizi-kalitatea hobetzen laguntze aldera.
San Juanetako ekitaldiak balkoitik ikusteko zozketa egin da
Guztira 174 pertsonak eman dute izena
Kanpoko igerilekuaren irekiera
Ekainaren 15ean emango diogu irekiera kanpoko igerilekuari eta irailaren 15erarte zabalik mantenduko da. Aurreko urteetako ordutegia mantenduko da: goizeko 10:00tatik arratsaldeko 20:30tara.
Dragoi Gimnasia Taldeak eta Arantzazu Zubiak jaso dituzte 2019ko kirol sariak
Aipatu sarien helburua da kirol alorreko jarduerak bultzatu, sustatu edota emaitzetan nabarmendu diren herriko kirolarien zein kirol taldeen lana balioan jarri eta aitortzea
Zapatuan, ekainaren 8an, Kirola Kalera Eguna 2019 ospatuko dugu
Kirola Kalera Egunak, Arrasateko Kirol Talde guztiek urtean zehar egiten duten lanaren erakusgarri izan nahi du
Hirigintzako AOT kontratatuko du Udalak
Arrasateko Udalak ordezkapen bat egiteko hirigintzako administrazio orokorreko teknikari bat kontratatuko du.
Udaixe 2019!
12-17 urte arteko nerabeentzako udako egitaraua prest dago eta ekainaren 23ra arte eman daiteke izena.
"Munduko arrozak" Arrasaten, uztailaren 13an
“Munduko Arrozak” Euskal Herriko hainbat herrietan aspaldian egiten den jaia da eta aurten Arrasaten bigarren aldiz egingo da, uztailaren 13an, larunbata, Seber Altube plazan. Arrasateko elkarte eta eragile desberdinekin batera antolatutako jaia da.
Administrarien lan poltsa sortuko du Udalak
Arrasateko Udalak administrarien lan poltsa sortzeko oinarriak onartu ditu
San Juanetako ekitaldiak udaletxeko balkoitik ikusteko aukera zabalduko du aurten ere Udalak
Pertsona interesdunek udal webgunean edo BAZen eman ahal izango dute izena ekainaren 1etik 10era arte eta behin epea amaituta, ekainaren 12an erabakiko dira, zozketa bidez, ekitaldiak ikusteko pertsona hautatuak
Harvey Hang nazioarteko argazkilariaren bisita jasoko du Arrasatek
Datorren hilaren 5ean, Wang-ek ekoiztutako “From darkroom to daylight” dokumentala aurkeztuko da, arratsaldeko 19:00etan Kulturateko areto nagusian; filmak argazkilaritza analogikotik digitalera bizitako trantsizio zein aldaketa ditu hizpide
Zabalik da epea Abaroa Jubilatu Etxearen taberna aretoa ustiatzeko lehiaketan izena emateko
Eskabideak BAZen edo Herritarren Atarian aurkeztu daitezke, hilaren 12ra arte
Omenaldia 80 urtetik gora dutenei
Ekainaren 24an udalak omenaldia egingo die herriko pertsona nagusiei
Kiroldegiko atezainen lan poltsa sortuko du Udalak
Arrasateko Udalak kiroldegiko atezainen lan poltsa sortzeko oinarriak onartu ditu
Sorosleen lan poltsa sortuko du Udalak
Arrasateko Udalak sorosleen lan poltsa sortzeko oinarriak onartu ditu.
Maiatzaren 30ean bukatzen da epea udaltzainburu ofizial eta udaltzain lehena lanpostuen hautaketa prozesuetan parte hartzeko
2019ko maiatzaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofizialean eskabideak aurkezteko epea luzatzeko iragarkia argitaratu da
Argindarra aurrezteko ikastaro praktikoak egingo dira Arrasaten
Energia eraginkortasunaren bidean, arrasatearrei zuzenduriko doako bi saio antolatu ditu Arrasateko Udalak Foru Aldundiarekin elkarlanean
Sexologia Zerbitzuak tailerra antolatu du
GORPUTZ ARTEAN: sexualitatearen gorputza eta harremanen artea, ekainaren 8rako
Nordic Walking hastapena ArraSasoirekin
Maiatzaren 28an, Nordic Walking edo Ipar Martxaren hastapenaren inguruko ikastaro laburrak eskainiko dira “ArraSasoi: hamabi hile, hamaika gai” programaren barruan. Doakoa da parte hartzea (lehentasuna izango dute abonatuek) eta egin behar den bakarra Musakolako kiroldegian izena ematea da.
Ostegunean 11:45etan, Realeko neskak Arrasateko Udaletxean
Arrasatera etorriko dira lortutakoa arrasatearrekin partekatzera
Lehen sektoreko profesionalendako ikastaroak
Hazi fundazioak eta Fraisoro Eskolak, Arrasateko Udalarekin elkarlanean, bi ikastaro antolatu ditugu
Bozkatu Kirola Sarietan 2019!
Ekainaren 6an egingo da aurtengo Kirolari Onenaren Saria eta Kirol Ibilbideari Saria banatzeko egiten den gala.
Gurasoentzako saioak: ditugun jarrerak seme-alaben sexualitatearen aurrean
Honen inguruan hausnartzeko Arrasateko Udal Prebentzio Zerbitzuak eta Arrasateko Udal Sexologia Zerbitzuak, 0-18 urteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta sexualitatearen inguruan hainbat saio antolatu ditu.
Herriko ikasleek, Eskola Agenda 21 egitasmuaren barruan, lehen sektorearekin lotutako proposamenak aurkeztu dituzte Udalbatzarrean
Plenora ikasleek adostutako dokumentua eraman zuten
Biztanle berrientzako Baliabide gida
Arrasateko Udalak Arrasatera bizitzera datozen biztanle berrientzako Baliabide Gida argitaratu du
Gipuzkoan Gazte Tour
Parkour tailerra eta kontzertua egongo da maiatzaren 11an, Musakolan.