Albisteak
Arrasateko Udal Bibliotekak helduen egitaraua aurkeztu du ikasturte berrirako
Egitaraua 2025eko urrian hasi, eta 2026ko maiatzean amaituko da. Guztiak doakoak izango dira.
Haurren trebetasun sozio-emozionalak lantzeko formazioa antolatu du Udalak herriko begirale, hezitzaile eta entrenatzaileentzat
EKKO (Eskola Kirola Komunitatea Osasuna) aurre nerabeengan gizarte trebetasunak sustatzeko helburua duen programaren testuinguruan, Udalak “Haurren trebetasun sozio-emozionalak lantzen” izeneko ikastaroa antolatu du, iraila eta urria bitartean.
Abiatzear da ikasturte berria Arrasateko Ludoteketan eta Gaztetxokoetan
Okendo, Santa Marina eta Usaetxeko ludotekek irailaren 8an irekiko dituzte ateak, astelehenetik egubakoitzera, 17:00etatik 20:00ak arte.
Egubakoitzean hasiko da Oreixe Akustikoa musika zikloaren XVII. edizioa, tokiko eta nazioarteko musikariekin
Guztira sei emanaldi izango dira, irailaren 5etik 14ra. Peru Altube musikari arrasatearrak itxiko du jaialdia, “Neguko izarrak” lana aurkeztuta. Sarrerak salgai daude arrasate.eus-en edo egunean bertan JAMEn.
Arrasateko Udalak 2025-2026 ikasturteko kirol eskaintza berria aurkeztu du
Bi ikastaro berri izango dira: Full Fitness Musakolako kiroldegian eta Eskalada ikastaroa Uarkapeko kiroldegian. Ate irekiak irailaren 8, 9 eta 10ean izango dira.
Arrasateko Udalak ‘Hirigintza, ingurumena eta mugikortasuneko burua’ plaza beteko du behin betiko izaeraz
Arrasateko Udalaren langile plantillan hutsik dagoen «Hirigintza, ingurumena eta mugikortasuneko burua» plaza oposizio-lehiaketa irekia bidez hornitzeko ohiko hautaketa prozesuaren deialdia egin da.
JL Iñarra kalea asfaltatzeko lanek hainbat etenaldi ekarriko dituzte trafikoan eta garajeetarako sarbidean
Lanak abuztuaren 4tik 8ra egingo dira, Jose Luis Iñarra kalearen berrurbanizazio lanen barruan.
Etxezarreta parkeko lorategia berreskuratuko du Arrasateko Udalak
Balio handiko lorategi botanikoa berreskuratuko da, herritarrek erabiltzeko, aisialdirako naturgune berri bat berreskuratuz. Lanak udazkenean egitea aurreikusten du Udalak, 10-12 asteko iraupenarekin.
Oreixe Akustikoa musika zikloaren XVII. edizioa irailaren 5etik 14ra izango da, sei emanaldirekin
Sarrerak salgai daude arrasate.eus-en edo egunean bertan JAMEn.
Leintz Bailarako Kirol Hastapen mahaia eratu da
Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako udaletako, ikastetxeetako, kirol elkarteetako eta Leintz Eskola Kiroleko ordezkariak elkartu ziren eta kirol hastapenaren alde lana egiteko mahaia eratu zuten.
Arrasateko Udalak Ferixalekuko eta Altamirako igogailuak berrituko ditu udazkenean, egungoak ordezkatuz
2025eko aurrekontuetan aurreikusitako lanak dira, eta herritar askori eskaintzen dieten “ezinbesteko zerbitzua” hobetzeko egingo dira lanak. Lanak udazkenean hastea aurreikusten da, eta 176.000 euroko (BEZ gabe) aurrekontua izango dute.
Doctor Cordoba y Oro plazako jolas parkeko estalkia aldatuko dute datozen egunetan
Uztailaren 21 eta 28 bitartean konponduko dute
Adimen artifiziala herritarrak laguntzeko, Arrasateko Udalaren jauzi digital berria
“Aro digitalari ate berriak zabaltzen dizkiogu, eta gure helburu nagusia da herritarrek informazioa modu errazean eta argian jasotzea”. Lan-orduz kanpoko telefono-deiak hartzeko robota eta udal webgunetik informazioa eskuratzen laguntzeko txatbota jarri dira martxan.
Uztailaren 19an egingo dute bertako produktuen azoka, udako sukaldaritza freskagarria tailerrarekin batera
Azoka 9:00etatik 13:30era izango da, Seber Altube plazan. Tailerrean izena eman beharko da BAZen, 943252000 edo izenemateak.arrasate.eus helbidean.
Arrasateko Udalak ZainSare proiektu pilotuan parte hartuko du, zaintza-lanen baldintzak hobetzeko bidean
Eusko Jaurlaritzarekin sinatu dute gaur akordioa, eta bertan parte hartuko dute Ermua eta Amurrioko Udalek ere. Zaintza-lanen aitortza sozial eta politikoaren aldeko urrats sendo bat dela azpimarratu du Maider Morras alkateak, Mugimendu Feministaren eta "Bizitzak Erdigunean" ekimenak 2023ko azaroan antolatutako greba feminista orokorrari aitortza eginez.
Arrasateko Udalak udako turismo eskaintza aurkeztu du: natura, kultura eta festa uztartzeko proposamenak
Udako turismo eskaintza uztaila, abuztua eta irailean zehar izango da.
Bizikletak garbitzeko 3 gune berri jarriko ditu Udalak, dagoeneko lanak hasi dira
Herriko 3 gune ezberdinetan kokatu dira: Uriben, Erdigunean eta Musakolan. Udalak espero du iraila amaierarako erabilgarri egotea.
Eibarrek agur esango dio Atxabalperi 11 urteren ondoren, eta Udala erabilera berriak aztertzen ari da
Mondra eta Rugby taldeari zelaia erabiltzea eskaini zaie, baina ez dute beharrik ikusi. Ondorioz, erabilerarik gabe geratuko da denboraldi batez. Bestelako erabilerak aztertzen ari da Udala, eta, behin definitutakoan, horri egokitutako mantentze lanak egingo ditu.
Digitalizazioan jauzi kualitatiboa emango du Musakolako kiroldegiak txartel digitalarekin eta ticket makina automatikoarekin
NIK txartel digitalarekin sartu ahalko da Musakolan gaurtik aurrera, eta irailetik aurrera Uarkapera ere. Eguneko ticketak erosteko makina automatikoa eta tornu berrituak ere jarri ditu Udalak, sartu-irteerak errazteko.
Udala auzoan uda garaian kotxeen pilaketak sortzen dituen arazoen aurrean, Arrasateko Udalak hainbat neurri hartuko ditu
Errepide ertzean sortzen diren segurtasun arazoak ekidin eta bizilagunen eguneroko lan jarduna erraztea nahi da. Arazoari behin betiko soluzioa Udala auzoko berrurbanizazio lanekin etorriko da, parking berri baten sorrerarekin. Aurten idatziko da proiektua, eta lanak 2026an zehar hasiko dira.
Berrikuntzekin dator Udazabalen edizio berria, uztailaren 3tik 25era
Udako zine emanaldiak berreskuratuko dira Monterron parkean, eta Urmuga jaialdia Arrasatetik pasako da lehen aldiz, Santa Barbara parkean.
Arrasateko erraldoiek beraien panpinak izango dituzte, bihar jarriko dituzte salgai Kulturolako lokalean
Pertsona bakoitzak erraldoien joko bakarra erosi ahal izango du. Modu honetan, haur guztiei aukera berdina eman nahi zaie, udalerriko ahalik eta haur gehienengana iristen direla bermatuz.
Arrasateko Udalak `EUSKALTEGIKO IRAKASLEA` plaza bi beteko ditu behin betiko izaeraz
Arrasateko Udalaren langile plantillan hutsik dauden «Euskaltegiko irakaslea» plaza bi oposizio-lehiaketa irekia bidez hornitzeko ohiko hautaketa prozesuaren deialdia egin da.
San Juan jaien balorazio positiboa egin du Udalak: “herritarren parte hartzea pozgarria eta ezinbestekoa izan da jai ederrak izateko”
“Ezberdinen arteko elkarlanari esker izan dira posible San Juan jaiak. Kultur eragile, herritar eta udal langileei gure eskerrik beroenak”.
Arrasateko Udala pozik agertu da ‘La Caixa’-ko etxeak publikoak izango direlako aurrerantzean, Udala eta Etxebizitza Sailaren arteko elkarlan positiboa txalotuz
Gaineratu du neurri hau positiboa bada ere, ez duela alokairuaren parkea handituko, parkea ez txikitzeko neurria dela. Alokairu publikoaren parkea handitzeko San Andreseko udal lurzorua doan eskaintzeko aukera berretsi du Udalak, Eusko Jaurlaritzak etxebizitzak egin ditzan.
Asier Azkarate eta Mondrate taldea AKSko irabazleak
Gaur, eguena, banatu dituzte AKS’25 sariak, eta Asier Azkarate mendi lasterkaria eta Mondrate areto futbol taldea izan dira irabazleak. Movistar Team taldeko kirol zuzendari Ivan Velascorendako izan da Udalaren errekonozimendua, eta kirol ibilbidearen saria, berriz, iaz erretiroa hartu zuen Malen Ruiz de Azuarendako izan da.
Landa auzoetako bizilagunentzat taxi zerbitzua jarriko du Arrasateko Udalak San Juan bezperan, ekainaren 23an
Ekainaren 23 gauean egongo da martxan zerbitzua, 22:00etatik 08:00etara. Landa auzoekin konexioak egiteko bidaiak hartuko ditu soilik zerbitzuak, 688 73 52 23 telefonora deitu beharko da, eta euro bat ordaindu beharko da.
Bihartik aurrera eskuragarri izango dira jaietako 3.000 zapiak, pasa den urtean baino 500 gehiago
2 euroko kostua izango dute eta tabernetan erosi ahalko dira. Olinpiadetan eta herri bazkarian parte hartzen duten gazteek, parte-hartzearen truke zapia opari jasoko dute.
Trafiko mozketak eta TAO zerbitzuaren etetea San Juan jaietan
Sanjuanak direla eta ekainaren 21, 23, 24 eta 25ean 18:00etatik 06:00etara erantsitako argazkian adierazitako kale zatiak (Otalora eta Zarugalde kaleak) zirkulaziorako moztuko dira. Jai-gunearen eta alde zaharraren arteko jende fluxuaren segurtasuna bermatzeko neurri gisa hartu da erabakia.
Jaietan indarkeria matxistari aurre egiteko baliabideak jarri ditu Emakume Txokoak
Arretarako telefonoa 688 809 137 telefonoa izango da, eta, arreta gunea berriz Gazte Bulegoan kokatuta egongo da. Informazio gunea izango da jai egunetan Arbolapetan 20:00etatik 00:00etara.