Albisteak

Jaietarako 70 ekintzatik gorako egitaraua aurkeztu dute, “elkartasunaren atea” zabaltzeko deia eginez

Hirugarren urtez egin dute spota, oraingon honetan elkartasun eta elkarlanaren beharra balioan jarriz, komunitate egiten gaituena azpimarratuz. 70 ekintzatik gora antolatu dituzte elkarlanean, abenduaren 3tik hasi eta urtarrilaren 6ra arte. Online kontsulta daiteke arrasate.eus-en.

Arrasateko akordeoi lehiaketaren edizio berria aurkeztu dute

Aurten II. “ARRASATE HIRIA” Nazioarteko Akordeoi eta ganbera musika lehiaketa izango da.

Gabonetako argiak pizteko ekitaldi parte-hartzailea egingo da eguenean Herriko Plazan

Abenduaren 4an piztuko dituzte gabonetako argiak, eta horretarako haur eta familientzat ekitaldi parte hartzailea antolatu du Udalak. 17:00etatik aurrera Herriko Plazan.

Enrike Gómez Alvarez “Korta” aitortzeko ekitaldi publikoa egingo du Arrasateko Udalak zapatuan, Memoriaren egunaren testuinguruan

1979ko ekainaren 25ean Batallón Vasco Españolek (BVE) 25 urteko Enrique Gomez Alvarez erail zuen Baionan. Azaroaren 29an, zapatuan, 12.00etan Arrasateko Udalak Enrike Gómez Alvarez giza eskubideen urraketen biktima bezala aitortuko du, Pleno Aretoan egingo den ekitaldi irekian.

Arrasateko Udalak babesa eman dio Saharar errefuxiatuen kanpamentuetan arrakala digitala murrizteko Birziklanet hezkuntza-proiektuari

Proiektua diruz laguntzeaz gain, Arrasateko Udalak plaka oroigarria bidaliko die Saharar kanpamendutako hezkuntza arduradunei.

Atzerritartasunari buruzko hirugarren saioa

“De extranjeras a ciudadanas: el camino hacia la nacionalidad”

Egitarau berezia Neguko Oporretarako Arrasateko Ludoteketan eta Gaztetxokoetan

Abenduaren 26tik 30era ekintzaz betetako egitaraua prestatu da herriko haur eta nerabeei zuzenduta. Izena eman beharko da, abenduaren 12a baino lehen ludoteketako ekintzetarako eta abenduaren 19a baino lehen gaztetxokoetarako.

Santamas eguneko esku pilota partidurako sarrerak ostegun honetan jarriko dira salgai interneten, eta abenduaren 4an Uarkapeko leihatilan

Binakako final laurdenak jokatuko dira, Jaka-Iztueta eta P.Etxeberria-Rezusta arteko norgehiagokan. Partidua Santamas egunean izango da,abenduaren 22an astelehena, 18:00etan.

Kulturatek Gordeten dala Mon-Dragoe-n / Desatando a Mon-Dragón arte erakusketa kolektiboa zabalduko du azaroaren 27an

Erakusketa azaroaren 27tik abenduaren 20ra egongo da zabalik, astelehenetik larunbatera, 17:30-20:30 ordutegian.

AZAROAK 25eko ADIERAZPENA EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA DELA ETA

Azaroaren 25ean emakumeen kontrako indarkeria mota guztien aurka gaudela adierazteko eguna da, bizitza aske, seguru eta burujabeak eraikitzearen alde gaudelako.

Urtarrilaren 12an hasiko dira Portaloiko arkua eraberritzeko obrak, “behin gabonak pasatuta”

Arrasateko ondare historikoaren zaintza eta erreparaziorako planaren barruan kokatzen dira.

Debagoieneko alkateak azaroaren 24an Aldundiarekin bilduko dira eskualdeko autobus zerbitzuaren egoera larria konpontzeko eskatzeko

Debagoieneko alkateak datorren azaroaren 24an bilera egingo dute Gipuzkoako Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Diputatuarekin, eskualdeko autobus zerbitzuaren egoera larria berriz mahai gainean jartzeko, hala jakinarazi dute publikoki.

Gauerdian aktibatuko du Arrasateko Udalak Elurteen Udal Protokoloa

Elurteen Udal Protokoloa funtzionamenduan jarriko da 2025eko azaroaren 21ean, 00:00etatik aurrera.

Indarkeria matxistaren aurkako aldarrikapenarekin bat egiten duen egitaraua aurkeztu du Emakume Txokoak, azaroaren 25aren testuinguruan

Azaroaren 25ean, goizean eta arratsaldean izango dira mobilizazioak, biak Herriko Plazan: 12:00etan Gazte Feministak eta Ikamak, eta 18:30ean Arrasateko Mugimendu Feministak deituta. Hausnarketarako eta salaketarako programazioa izango da azaroaren 27an, 29an eta abenduaren 2an.

Ander Murua pilotari arrasatearrak Uarkapen hasiko du egubakoitz honetan binakako final laurdenetako ligaxka

Partidua egubakoitz honetan, hilak 21, izango da. 19:00etan hasiko da lehen partidua eta dagoeneko sarrerak salgai daude. Esku pilotako binakako final laurdenetako ligaxka jokatuko dute Murua-Gabirondo eta Rekalde-Bikuña bikoteek.

Santamasetan kaleko saltokietako behin-behineko titularren zerrenda

Behin-behineko titularrek hamar eguneko epea dute agirian eskatzen diren dokumentu guztiak aurkezteko: azaroaren 19tik abenduaren 2 arte, biak barne.

Udaltzaingoak legez kanpo zeuden bi patinete elektriko konfiskatu ditu aste honetan: “108km/h-ko abiadura hartzeko trukatuta zeuden”

Biak legez kanpokoak ziren, legezkoa dena baino abiadura handiagoa hartzeko modukoak: legeak 25 km/h-ko muga ezartzen duen bitartean, patinete hauek 87 eta 108 km/h-ko abiadura har zezaketen.

Udalak martxan jarri du NIK bidezko kirol txartel digitala Uarkapeko kiroldegian, eta txartel fisikoaren diseinu berria aurkeztu du

Udan Musakolako kiroldegian ezarritako sarbide digitalen bigarren urratsa da Uarkapekoa. Modu honetan, bazkideek posible izango dute kiroldegietara sartzea txartel fisikorik gabe.

Haurren Kontseiluak ikasturte berriari hasiera eman dio: elkar ezagutza, parte-hartzea eta Arrasate hobetzeko ideiak ardatz

Arrasateko Haurren Kontseiluak ikasturte berriari ekin dio, udalerriko haurren ahotsa entzunarazteko eta haien parte-hartzea sustatzeko helburuarekin. Lehen saio honetan, elkar ezagutzeko eta talde kohesioa lantzeko dinamika ezberdinak egin dira, eta, gainera, Txikilandiari ekarpenak egiteko eta Arrasate hobetzeko proposamenak jasotzeko tartea ere izan dute.

Baba protagonista azaroaren 15ean egingo den bertako produktuen azokan

Azoka azaroaren 15ean izango da Seber Altube plazan, 9:00etatik 13:30era. Azokarekin batera, baba dastaketa egongo da.

NANa eta pasaportea Arrasaten tramitatzeko bigarren hitzordua jarri dute abenduaren 10ean

Berriki iragarri zen azaroaren 18ko hitzorduko txanda guztiak ordu gutxi batzuetan agortuta, bigarren hitzordu bat jarri dute abenduaren 10erako, 32 txandekin, aurrekoan baino 16 gehiago. Izen ematea zabalik dago webgunean edo BAZen.

81 milioiko aurrekontu proiektua aurkeztu du Udal Gobernuak 2026rako: “Arrasate eraldatzeko urte erabakigarria”

Bi urtetako aurre-lanketa eta proiektuen diseinu lanen ondoren, proiektuak gauzatzeko unea iritsi dela baieztatu du gobernuak, “errealitate bilakatzeko”. Aurrekontu hau herritarren ongizatean eta gizarte-inbertsioan oinarritzen da, eta haren helburua da euro bakoitzak arrasatearren bizitzan hobekuntzak ekartzea. Zuhurtziaz eginiko aurrekontuak direla defendatu du Udal Gobernuak. 37 milioi euroko kreditua eskatuko du Udalak Iturripe eraikitzeko eta La Merced ikastetxea erosteko.

Kotxe zein oinezkoen bideak konpontzeko hainbat asfaltatze lan egingo ditu Udalak urtea amaitu bitartean

Arrasateko Udalak 2 milioi euro inbertituko ditu 10 urtetan asfaltatze lanak egiteko. Kotxeentzako errepideez gain, oinezkoen bideak edota baserri bideak ere asfaltatuko dira. Lanak datorren astelehenetik aurrera hasiko dira, eguraldiak laguntzen badu.

Ezkurdia eta Altuna III lehiatuko dira domekan Uarkape pilotalekuan

17:30ean hasiko da lehen partidua eta dagoeneko sarrerak salgai daude.

Enrike Gómez Alvarez “Korta” aitortuko du Arrasateko Udalak Memoriaren egunaren testuinguruan

1979ko ekainaren 25ean Batallón Vasco Españolek (BVE) 25 urteko Enrique Gomez Alvarez erail zuen Baionan. Bi ekitaldi egingo dira: azaroaren 10ean “Korta. Askatasun haizea” dokumentala emango da JAMEn, eta azaroaren 29an biktima bezala aitortuko du Udalak Pleno Aretoan egingo den ekitaldi irekian.

Seme-alabekin autoestimua eta komunikazioa lantzeko formazio saioa EKKO programaren bitartez (Eskola-Komunitatea-Kirola-Osasuna)

Izena eman daiteke azaroaren 19ra arte, webgunean edo telefonoz 943 252000 BAZera deituta.

Atzerritartasunari buruzko bigarren saioa: “Derechos de las Trabajadoras del Hogar”

Arrasateko Udalak antolatuta, “Atzerritartasunaren inguruan berbetan” programaren baitako bigarren saioa egingo da asteazkenean.