Albisteak

XXVII. Eskola-antzerkiaren Jardunaldiak

Martxoaren 30etik aurrera hainbat ekimen burutuko dira

Baserritarren azokako otarra

Askasibar baserriak prestatutako otar eder hau jaso du.

Kulturola egitasmoaren baitan Donostia eta Errenteriako kultur gune nagusiak bisitatu ditu Udalak herriko hainbat kultur taldeekin batera

Donostiako musika eta dantza eskola, Easo Abesbatza eta Errenteriako Dantzagunea izan dira, hain zuzen, bisitatutako espazioak, eta helburu izan dute eremu horiek ezagutzea eta haien esperientziatik ikastea

Martxoak 21, arrazakeriaren aurkako eguna

Arratsaldeko 6etan, Herriko plazan, elkarretaratzea eta ekintza kolektiboa

Arrasateko Udalak enkantera atera du Musakola auzoko 26-10 bis partzela

Partzela, Kataide industrialdean dago, jatetxea izandakoa

Martxoak 18: Baserritarren azoka eta Karapaixo tailerra

Tailerra Seber Altube plazan izango da

Adinekoen erorikoak prebenitzeko tailerra ArraSasoi programaren barruan

Arrasateko Udal Kirol Zerbitzuak Osakidetzarekin elkarlanean 65 urtetik gorakoentzako tailerra prestatu du datorren Martxoaren 14rako. Gehienez 30 pertsonek hartu ahal izango dute parte eta izen ematea zabalik dago

Erresuma Batuko Espainiako enbaxadorearen bisita jaso du Arrasatek

Haren egonaldian Brexitaren prozesuaren nondik norakoak azaldu zaizkie Erresuma Batuan interesak edota enpresa jarduerak dituzten Mondragon kooperatibako kideei. Halaber, MU bisitatu du Arrasate eta Britainiako unibertsitateen arteko elkarlan harremanak estutzeko.

Herriko langabe bat kontratatuko du Udalak, aldi baterako

Hautagaien zerrenda LANBIDEri eskatuko zaio

Oriora irteera

Ludoteka Zerbitzuak, apirilaren 19tik 21erako irteera antolatu du.

Gazte Ikastaroak: Zeuk egin!

Dunixe Royorekin, norberak apaingarriak egiten ikasteko ikastaroa.

Hodi-iturginen lan poltsa sortuko du Udalak

Arrasateko Udaleko Toki Gobernu Batzarrak, otsailaren 23ko bileran, onartu zituen hodi-iturginen lan-poltsa sortzeko egingo den hautaketa prozesuaren oinarri-arauak.

Azoka guztion artean berritzea

Azoka elementu garrantzitsua izan daiteke Arrasaten herrigunea biziberritzeko eta merkataritza sustatzeko. Instalazioak berritu eta modernizatu egin behar dira, kontuan izanik erabiltzaileen, baserritarren, merkatarien eta herritar guztien premiak.

2017ko ekintzaileentzako tailerrak abian dira

Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak antolatu ditu, norbere kabuz negozio bat abian jartzeko gogoa daukatenei zuzenduta.

Piztu Itxaropena kanpainan Arrasatearrak ere esku zabal

7.886,70 kg. elikagai batu dira gure eskualdean, saharar errefuxatuentzat, pozik egotekoa

Gurasoentzako tailerrak

Arrasateko Gizarte Zerbitzuek antolatuta

Eski irteera

Udaleko Gazteria Sailak 12 eta 17 urte arteko nerabeentzat antolatutako ekintza da.

Igor Galdosi 400 euroko saria gida baimena euskaraz ateratzeagatik

Aurten, 61 pertsonak atera dute gidabaimena euskaraz. Horien artean, 400 euroko saria zozketatu du Udalak. Hain zuzen, azterketa teoriko baten prezioa zozketatu da, 400 €. Zozketaren irabazlea Igor Galdos izan da, eta Juan Ramon Mendieta euskara saileko zinegotziaren eskutik saria jaso du.

Inauterietako kartela aukeratuta

"Sudur Gorri"ak prestatu morrozatzeko!!!

Duintasunaren Kolunbarioaren inaugurazio ekitaldian parte hartu du Arrasatek

Ekitaldian egon dira Arrasateko alkatea, Irabazi taldeko bozeramailea eta Intxorta 1937 Kultur Elkarteko kideak, zeintzuk, gorpuzkinak hobiratzeko kaxa bana eraman duten

Antena parabolikoak ezin dira jarri balkoi eta fatxadetan

Arrasateko Udalak gogorarazi nahi die herritarrei antena parabolikoak jarri daitezkeela soilik eraikinen estalkietan, eta ez balkoi eta fatxadetan.

Urtarrileko baserritarren otarra, Cristina Garcíarentzat

Urtarrilaren 21ean, hileko hirugarren zapatuan, egin zen aurtengo lehenengo baserritarren azoka, eta beti moduan, produktuen otarra zozketatu zen.

DINBI, DANBA, erakusketa + egitarau berezia

Otsaila eta Maiatza bitartean "DINBI, DANBA, Mailukaren hotsa. Bixente Barandiaran, Arrasateko azken errementaria" erakusketa ezagutzeko aukera eta bisita gidatuen egitarau berezia izango da.

Diputazioak ia milioi bat euroko inbertsioa egingo du Arrasaten

Lanako lotura birmoldatu eta biribilgune bilakatzeaz gain, GI-3554 errepidean dagoen lur mugimendua egonkortuko da

Elkartasunezko beroki gunea dago Udal Azokan, Emausen eskutik

Hotz bolada dela eta, Emaus Fundazioak Arrasateko Azoka Plazan berokiak banatzeko gune bat abian jarri du.

Elkartasunezko beroki gunea dago Udal Azokan, Emausen eskutik

Hotz bolada dela eta, Emaus Fundazioak Arrasateko Azoka Plazan berokiak banatzeko gune bat abian jarri du.

Arrasatek Mozambike iparraldeko garapen sozioekonomikorako lankidetza hitzarmena sinatu du

Udalak, Mundukidek eta Harremanek sinatutako akordio horren bitartez, Mozambike iparraldeko herritarrek errenta sortzeko duten gaitasuna handitzeko eta berdintasunean eta jasangarritasunean oinarritutako garapen ekonomikoa sustatzeko programara atxiki da Arrasate

Olarte-Otalora kaleen arteko eskailera margotzeko lanak

Datorren asteazkenetik aurrera ekingo zaie laneei

MARTXOAK 8-ko XX. Kartel Lehiaketa

Arrasateko Udaleko Emakume sailak Martxoak 8-ko XX. Kartel Lehiaketa antolatu du

Lana bilatzen laguntzeko tailerrak

Debagoieneko Mankomunitateko Enplegu Zentroan antolatuko dira 2017ko urtarriletik martxoa bitartean lana bilatzen laguntzeko tailer desberdinak, Lanbidek finantzatuta.