Albisteak

Arrasate eta Elorrioko Udalek euren borondatea adierazi dute, N-636 errepidearen trazadura eraberritzeko lanetan, aukerarik egokiena aztertzeko

Elorrio eta Kanpazar arteko N-636 errepidearen trazadura eraberritzeko lau alternatiba aurkeztu ziren, eta Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundiek proiektu baten aldeko hautua egin dute Elorrio eta Arrasateko Udalen ikuspuntua aintzat hartu gabe. Egoera horren aurrean, Arrasateko alkate Maider Morrasek eta Elorrioko Julene Lazkanok adierazpenak egin dituzte Kanpazarko gainean.

Arrasateko Kirol Orientazio Zerbitzuak deialdi irekia egin du maiatzaren 28rako

Osasun Ekosistema indartzeko asmoen artean kokatzen da proiektua. Deialdiaren hitzordua maiatzaren 28an izango da, 10:30ean Musakolako kiroldegian. Aurrez izena eman beharko da.

Arrasatek ‘Erremontari Herriz Herri’ jaialdian parte hartuko du

Partida irailean izango da Uarkape frontoiaren 25. urteurrenaren ospakizuneko egitarauaren barruan

Herriko ikasleak bildu dira ikasturtean egindako ekintzen balorazioa egiteko

Eskolako 2030 Agenda proiektuan askotariko ekintzak egin dituzte energia eta hiri jasangarriaren alorrean.

Arrasateko Udalak 730 zuhaitz eta zuhaixka landatu ditu urtarril eta otsail artean

Zuhaitz landaketekin batera, basotxoak eta txorko arteko berdegune berriak sortu dira hirigunean, “natura Arrasateko hirigintzan txertatu eta berdatzeko”. Udal korporazioak kokatu ditu aldaketa klimatikoaren arazo globalari tokian tokitik aurre egiteko, eta hirigintza ekologiko eta atseginago baten aldeko politiken artean.

Aniztasun Mahaiko eragileek 2024ko Aniztasun Astearen egitaraua iragarri dute

Maiatzaren 15etik ekainaren 1era arteko egitaraua aurkeztu dute

Gurasoentzako hitzaldiak teknologia berrien inguruan

Udaleko Prebentzio Zerbitzuak hitzaldi bi antolatu ditu gurasoentzat teknologia berrien inguruan

Europar Parlamenturako hauteskundeetako hauteskunde mahaietako zozketa egin da, eta dagoeneko kontsultatu daiteke udalaren webgunean

Hauteskunde mahaira bertaratu beharko dira soilik udal langileen jakinarazpena jasotzen duten hautesleek.

Arrasate herri kardiobabestua izango da aurrerantzean, Arrasateko Udalak 17 desfibriladore instalatuta

Desfibriladoreak eremu publikoan jarriko dira, eta Arrasateko auzo guztietan bat izango da gutxienez.

Datorren zapatuan, maiatzak 18, Loreen eta ortuko landareen azoka berezia Seber Altube plazan

Azokaren ordutegia: 9:00-14:00. Azokarekin batera, “Birakolore” kale antzerkia izango da 11:30ean hasita.

Arrasateko Udalak 100 sarrera zozketatuko ditu Mondra&Roll jaialdira joateko

Zozketarako izen ematea jada zabalik da maiatzaren 21era arte (hura barne). Irabazleak maiatzaren 27tik aurrera emango dira ezagutzera.

Zerrajerako ezponda konpontzeko, Arrasateko Udalak 2023ko gerakina erabiliko du

Arrasateko Udala Zerrajerako ezponda konpontzeko proiektua idazten ari da apirilaren 19az geroztik. Konponketa lanen aurrekontua 300.000 €-koa izango da eta ekainean onartuko den kreditu aldaketan jasoko da.

Arrasateko XX. Udaberriko Musikaldia egubakoitz honetan, maiatzak 10, hasiko da

Kontzertuak izango dira San Frantzisko elizan eta Juan Arzamendi Musika Etxearen auditoriumean, eta sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.

EKKO (Eskola-Komunitatea-Kirola-Osasuna)

Ikasturte honetan ere martxan da EKKO programa, eta, hura garatzeko, elkarlanean ari gara Arrasateko Udala, Arrasate Herri Eskola, Arizmendi Ikastola, Txatxilipurdi, Leintz Eskola Kirola eta San Juan de Dios Ospitalea.

Arrasateko Udal Bibliotekak 2023ko memoria txostena aurkeztu du

Txostenak jasotzen ditu: Kulturateko eta Santa Marinako liburutegien 2023ko jarduerak, ekintzak eta erabilera datuak.

Arrasateko Udalaren, San Andresko auzo alkatetzaren eta San Andresko jai batzordearen adierazpena gaur goizean gertatu den erasoa dela-eta

Gaur goizean, apirilak 27, zapatua, San Andres auzoan garbiketa lanetan ari ziren bi udal langile erasotu dituzte bi gizonek.

Otalora Lizentziaduna eta Ignacio Zuloaga kaleak trafikora itxita egongo dira domeka eta astelehen gauean, zebrabide berriaren asfaltatze lanak egiteko.

Lanak gauean egingo dira trafikoan ahalik eta eragozpen txikiena izateko, gaueko 23:00ak eta goizaldeko 05:00ak bitartean

Arrasatek Mugikortasun Jasangarrirako Udal Plan berria izango du, herritarrek eta eragileek parte hartuta

Plan berriak kontuan izango ditu ikuspegi soziala, ekonomikoa, ingurumenekoa eta osasunekoa, eta genero ikuspegia planaren oinarrian txertatuko du.

Udalak kanpaina bat abiarazi du errenta aitorpena euskaraz egiteko

Euskaraz egiteko asmoarekin, kanpainako eskuorriak hitz klabeen hiztegi bat jasotzen du

Arrasateko Udalak dagoeneko onartu du Sanjuanetan kaleko salmenten lizentziak emateko prozeduraren agiria

Izena emateko epea hasiko da apirilaren 29ean eta amaituko da maiatzaren 20an

Aniztasun teknikariaren lanpostua bitartekotasunez hornitzeko deialdia

Arrasateko Udalak Aniztasun teknikariaren lanpostua bitartekotasunez hornitzeko oinarriak onartu ditu. Deialdiaren iragarkia argitaratu da apirilaren 19an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Arrasateko Udalak Ignacio Zuloaga kaleko lanen exekuzioa aurreratu du, Euskaltelek aurreikusita zuena, bizilagunek eragozpen gutxiago izan dezaten.

Horrela, lanek bat egingo dute inguruan egiten ari diren zebrabide berriaren lanekin, eta aparkaleku eta kale mozketak epealdi bakarrean kontzentratuko dira.

LH6ko aurrenerabeei gaztelekuko eta gaztetxokoetako ongietorri jaia egingo zaie

Zapatu honetan, apirilak 20, ongietorria egingo zaie LH6ko gazteei gaztelekuan eta gaztetxokoetan.

Drogen kontsumoei lotutako arriskuak murrizteko ikastaroa

Arrasateko Udalak  “Drogen kontsumoei lotutako arriskuak murrizteko ikastaroa" antolatu  du.

Udala auzoan kotxe pilaketarik ez izateko, Arrasateko Udalak errepidea itxi eta doako autobus zerbitzua jarriko du.

Autobusa 8:00etatik 14:00etara egongo da etengabe gora eta behera. Errepidea 08:30etik 12:30era itxiko da.