Albisteak


Diru bilketa palestinarrentzat anestesia-makina bat erosteko
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak abiatutako diru-bilketa kanpainarekin bat egin du Arrasateko Udalak, 2.000 €ko dirulaguntza emanez

Pintura ikastaroetarako matrikulazioa irekita
Kulturaten ematen diren pintura ikastaroetarako matrikulazio epea irekita dago gaurtik aurrera, hilaren 19ra arte

Ferixalekuan doako TAO jarriko da 2014 urtean
Ferixalekuan doako TAO jartzea proposatzen duen ordenantzaren aldaketa puntuala behin betikoz onartu da.

Konposta guneen inguruko balorazioa egingo dugu erabiltzaileekin
Duela urte bete jarri genituen auzo konposta egiteko hiru gune Arrasaten: Laubiden, Uribe auzoak eta Nafarroa etorbidean

Mugikortasun astea irailaren 16tik 22ra
Bizikleta bira, bigarren eskuko bizikleten azoka eta beste zenbait ekimenez betetako egitaraua izango da, iraunkortasunaren inguruko kontzientzia pizteko

Bizipozaren jai handia irailaren 21ean Arrasaten!
Irrien Lagunak Gizartegintza Elkartea eta Arrasateko hainbat eragile elkarlanean ari dira, pertsona guztientzako berdintasunezko harremanak sustatzearen aldeko jaia prestatzen.

Arrasateko Udala moxal edo txikoen hazkuntza sustatzen
Lehen sektoreari bultzada berezi bat emateko egitasmoaren barruan, Arrasateko Udala moxal edo txikoen hazkuntza eta moxal okelaren kontsumoa sustatzen dabil.

AUKEAko kirol instalazioetako erreserba finkoak
Hurrengo hiruhilabeterako erreserbak egiteko epea zabalik.

Mankomunitateak langabeentzako hainbat ikastaro antolatu ditu
Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntzarekin antolatu ditu Debagoieneko Garapen Agentziak bi ikastaro :

Txakurrak aske ibiltzeko hiru gune prestatuko ditu Arrasateko Udalak
Iraila eta urrian zehar informazio kanpaina bat gauzatuko du, txakurren jabeei gogorarazteko euren erantzukizunak zeintzuk diren eta haien inguruan zer araudi dagoen indarrean.